Santxikorrota bidelapurra

Bardeetako Santxikorrota bidelapur famatuaren istorioa azalduko digu Alberto Santana historialariak.

ETB 1eko Baskoniako historia bat saioko atal batetik hartutako bideoa duzu hau.

Santxiko(e)rrota deitzen zioten bidelapur honi, eta Errota goitizenak adierazten duen bezala, errotaria izan zen bere jatorrizko herrian, Cascanten, XV. mendearen lehen erdian. Inork ez daki zergatik, beharbada delituren bat egin zuelako, baina bere errotatik ihesi egin behar izan zuen. 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Alberto Santana historialaria. Hementxe bertan, Bardearen (Bardeen) bihotzean, Erronkariaren artadi [Erronkariko artalde] handiak jaisten diren errege-abelbidearen ertzean, Baskoniako lehenengo bidelapur famatuenetako batek bere gordelekua zuen. Kondairaren bitartez bidelapur horren oroimen idealizatua gorde du jendeak. Santxikoerrotaz ari gara.  

Esataria. Santxikorrota deitzen zioten, eta Errota goitizenak adierazten duen bezala, errotaria izan zen bere jatorrizko herrian, Cascanten, XV. mendearen lehen erdian. Inork ez daki zergatik, beharbada delituren bat egin zuelako, baina bere errotatik ihesi egin behar izan zuen. Errege berdean [Bardean] ezkutatu zen justiziatik eta han mandazain, artzain eta bidaiari-karabanei lapurretan egiten zien.  

Kondairaren arabera, Nafarroako gerra zibiletan politikoki inplikatu eta Karlos Vianakoa printzearen alde egin zuen, hark bere aita, Juan II.a Aragoikoaren aurka zuen lehian. Bi dozena jarraitzaile fidelez osatutako banda bat bildu zuen, eta horietako askok esperientzia zuten Aragoiren eta Gaztelaren kontrako muga-liskarretan. Ahulekin eskuzabala zelako eta jazarleak amarru sinpleekin engainatzen zituelako gailendu zen. Hala, batzuetan ferrak alderantziz ipintzen zizkion bere zaldiari, aztarnarik ez uzteko. Horrenbestez, Robin Hood-en antzeko bidelapur sozialaren irudia zuen. Izan ere, toki-aldaera txikiekin bada ere, munduko toki guztietan ageri da irudi hori. Hala nola, Txinan eta Patagonian. Baina Santxikorrota ez zen libre geratu erregearen soldaduen jazarpenetik. Estakako Hermandadearen gaztelua hortik zortzi kilometrora zegoen, hegoaldera. 1452an hermandadeak inguratu egin zuen Santxikorrota eta bere buruaz beste egin zuen gaizkileak. Tuterako bidegurutze batean zintzilik geratu zen urka batetik beleek gorpua erabat jan zuten arte.  

Alberto Santana. Bardeak legegabeen babesleku izaten jarraitu zuen zenbait mendez. Eta Baskoniako historiako beste bidelapur batzuk Santxikoerrota bezain ospetsu izatera iritsi ziren, eskualde honetan antzeko balentriak egin zituztelako.  

   

B2
16-12-2020
26463034
02:22
571