detalle dokuteka-generico-fitxa

Giñi, XIX. mendeko bidelapurra

Mikelete, soldadu, lapur, eta kortsarioa ere izan zen Giñi irundarraren istorioa azaltzen du Mikel Alberdi historialariak.

Sekulako pertsonaia izan zen Giñi, eta garai batean ere mafiak egon bazeudela baieztatu ahal izan du Mikel Alberdik.
Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Eta zuk, batez ere, Giñi, Irungo bandoleroaren biografia egin duzu. Zein izan zen Giñi? 

Mikel Alberdi historialaria. Bueno, sekulako pertsonaia izan zen. Ni kasualitatez hasi nintzen bere atzetik, bada, ikerketa, museorako egindako ikerketa batean aurkitu nuen erreferentzia. Irundarra zela ikusi nuen eta ni irundarra naizenez, bada, pentsatu nuen bada, ea honen, honen, honen pista (arrastoa) jarraitzen dudan, eta poliki-poliki, bueno, sekulako bizitza izan zuela aurkitu dut, ez?  

Bada, pixka bat lehenengo erreferentziak  aurkitu nituen berari buruzkoak, bada,  frantsesen aurkako gerran, Konbentzioaren kontrako Gerra deitzen dugun horretan, bada, bera bolondres (boluntario) bezala ibili zelako. Diputazioak (Aldundiak) batailoi bat sortu zuen bolondresekin eta bera soldadu modura ibili zen 1793-95 biurteko horretan. Ondoren, bada, lehen esan dugunez, gerraostean bandolero eta lapur asko zeudela ikusita, Diputazioak mikeleteen gorputza sortuko du horien aurka borrokatzeko. Eta mikelete horiek sortuko ditu, hain justu, bolondres horiek erabiliz, lehenago gerran ibilitakoak, bada, mikelete. Eta hor ere, bada, gure Giñi hor sartuko da. Gero aurkitu nuen… 

Esataria. Beraz, bi aldeak ikusi zituen Giñik. 

Mikel Alberdi. Bai. Bai. Lehenago hasi zen soldadu eta mikelete bezala. Gero hortik(an) bota egin zuten, nolabait, ez berak egindako zerbaitegatik baizik eta dirurik ez zeukalako Diputazioak, eta oso garesti ateratzen zitzaion. Eta orduan murriztu egin zuten mikeleteen kopurua eta bera lizentziatu egin zuten. Eta orduan bera hasi zen kontrabandoa egiten.  

Gainera hori, bueno, nik bere dokumentazioa edo berari buruzko informazioa dokumentazio judizialetik jaso dut.  Beraz, denak dira epaietan-eta esandakoak. 

Esataria. Beraz, bat edo beste izan zen. 

Mikel Alberdi. Hori da. Berak onartzen du, beti ere onartuko du, noski, ba soldadu izan zela, mikelete izan zela… Gero kortsario bezala ere itsasoratu zen pare bat aldiz, eta kontrabandista izan zela ere onartuko du, nahiz eta legez kanpo egon, nahiko ondo ikusia zegoelako. 

Esataria. A bai? 

Mikel Alberdi. Baina berak beti… 

Esataria. Fama berezia zuen… 

Mikel Alberdi. Bai. Bai. Bueno, jendeak nahiko normal ikusten zuen. Hain justu, gainera kontuan izan behar dugu garai honetan muga politikoa bai Bidasoa eta Pirinioetan zegoela, baina muga ekonomikoa edo aduanak Ebro ibaian zeudela. Beraz, Frantziatik zetozen produktuak Gipuzkoara edo Euskal Herrian sartzeko ez zuten batere zergarik ordaindu behar, eta beraz, hori aprobetxatzen zuten ba gero Gaztelara gauzak sartzeko, ez? Eta bueno, hori beti onartuko du, bera kontrabandista bezala ibilia zela, baina gero ikusi dut dokumentazio desberdinak konparatuz-eta, bada, kontrabandoa egiteaz kanpo ba lapurretak-eta egiteko ere… 

Esataria. …sekulakoak egiten omen zituen, e!   

Mikel Alberdi. Bai. Bai. Bai.  

Esataria. Lapurreta, baina handiak.  

Mikel Alberdi. Bai. Hain justu, lehenengo erreferentzia izan nuena izan zen Hernanin egin zuen lapurreta bat eta…  

Esataria. Hori da. 

Mikel Alberdi. …hori bai izan dela atentzioa deitzeko (arreta pizteko) modukoa. Ze(ren) nik ez nuen uste sekula Euskal Herrian horrelakoak gertatu zirenik. Ze(ren) 26 tipo joan ziren, sartu ziren herrian tiroak airera botaz, ba hori, Far West-eko pelikula baten antzera.  

Esataria. Eta dirua, baina ikusgarria eraman zuten, 144.000 erreal lapurtu zituzten.  

Mikel Alberdi. Bai. Bai. Garai hartan sekulako dirutza. 

Esataria. Ikaragarria! 

Mikel Alberdi. Eta batez ere modua, ez?: herri guztia kokildu (kikildu) zuten tiroak botaz, denak beldurtu… Joan ziren zuzen-zuzen etxe batetara, bazekiten han zegoela dirua, diru guztia atera, eta 5-10 minutuan lapurreta egin, eta alde egin zuten. Gero, horren inguruan sekulako dokumentazioa dago, ze(ren) lapurreta izugarria izan zen. Eta ikusten da, azken finean, enkarguz egindako lapurreta bat izan zela. Hain justu diru hori Hernaniko alkateak harrapatua zen. Ze(ren) lehen esan dugu kontrabandoa askotan Iparraldetik Espainia aldera edo egiten zen, baina Espainia aldetik Frantziara eta Europa aldera dirua egiten zen, kontrabandoa diruarena. Eta kontrabandorako zihoan diru-sail bat ba harrapatu zuen Hernaniko alkateak eta etxe batean gorde. Eta Giñi hain justu, Baionan diru horren zain zeudenak (zeudenek) ba bidali zuten diru hori errekuperatzera.  

Esataria. Beraz, mafiak ere bazeuden… 

Mikel Alberdi. Bai. Bai.  

Esataria. …garai hartan.  

Mikel Alberdi. Bai. Bai. Bai.  

Esataria. Ez bakarrik bandoleroak. 

Mikel Alberdi. Eta gainera, ba pixka bat jendeak ere bazekien. Ze(ren) ikusten da ba epaiketa horretan Hernaniko jende pila bat itauntzen dute, eta batek baino gehiagok hori aipatzen du, jendeak bazekiela diru hori ez zela bertakoa edo, edo ez zutela herriko dirua lapurtu, baizik eta berea zena errekuperatu egin zutela.  

Esataria. (barreak). Kontrabandoa, diruarena egiten zuten hemendik hara, baina handik hona ze(r) kontrabando mota egiten zuten?  

Mikel Alberdi. Gehienbat tabakoa.  

Esataria. Tabakoa.  

Mikel Alberdi. Tabakoa, Brasilgo tabakoa. Berak, gainera, ba hori, zehaztasun guztiak ematen ditu nola… Hori oso polita da. Nola Donibane Lohizune inguruan jasotzen  zituzten kargak (zamak), eta hain justu, Giñi ez zen ibiltzen karga eramaten, baizik eta armak hartu eta ba bijilatzen (zaintzen), nolabait berak (beraiek) ez zuten garraio-lana egiten, baizik eta kontrabandista bidea erakutsi... 

Esataria. …babestu 

Mikel Alberdi. Hori da, babestu, bidea erakutsi eta ziurtatu Donibane Lohizunen hartzen zutena Ebrotik beste aldera eramatea.  

Esataria. Mikel, esan duzu bandolero bat baino gehiago zegoela. Zergatik aukeratu duzu Giñi?  

Mikel Alberdi. Bada, hain justu, ba hori, lehenengo erreferentzia berea jaso nuelako… 

Esataria. …eta hor, hor egin zenion… 

Mikel Alberdi. …eta irundarra zenez, ba, bere atzetik hasi nintzelako. Baina bueno, bere inguruan asko aurkitu ditut. Eta ba hain justu Giñiri azkenean, behin eta berriz harrapatu, atxilotu eta hiruzpalau aldiz kartzeletatik ihes egin eta gero, ba azkenean garrote vil (heriotza-zigorra) eman zioten Donostian, 1804ko apirilean. Eta berarekin batera beste lapur bat edo bandolero bat, Agirre, Urnietakoa.  

Eta hori maiz aurkitu dut beste lapurretan-eta Giñirekin batera, eta badago beste bat, Mugerrekoa zena, Iparraldekoa, hain justu, Frantses txikia deitzen zutena, eta hori ere maiz aurkitu dut. Ze(ren) ikusten denez, ez ziren horrela banda finkoak izaten… ba, lapur... 

Esataria. Lanaren arabera, e?... 

Mikel Alberdi. Hori da.  

Esataria. …aukeratzen zituzten.  

Mikel Alberdi. Lapurreta bat egin behar zutenean, ba orduan esaten zuten “bada, nahikoa dugu hiru-lau, lapurreta hau egiteko”. Eta bildu egiten ziren, eta lapurretak. Eta gero, bada, bakoitza bere aldetik ibiltzen zen, ez?   

Esataria. Kuriosoa da, ezta?, bata punta batean, bestea bestean, eta hala ere, elkartu lapurretak egiteko. 

Mikel Alberdi. Bai. Bai. Bai.  

Esataria. Nola ezagutzen zuten elkar.  

Mikel Alberdi. Gero, ikusten da ba hori, lapurren fama ere nahiko zabaltzen zela. Ze(ren), hain justu, Giñiren epaiketan asko, garraiolariak-eta, ibiltzen zirenak (zirenek) aipatzen dute, Bizkaia aldean ere oso famatua zela. 

Esataria. (Barreak) Beraz, ez zen hemen inguruko kontua. Telebistarik ez zen egongo, baina ahoz ahokoak lana ondo egiten zuen.  

Mikel Alberdi. Bai. Eta hain justu, bada, lehenengo aldiz Aramaion harrapatu zuten, gero Gernikako kartzelan egon zen. Handik ihes egin zuen. Gero Ermuan harrapatu zuten berriz ere. Gernikan berriro kartzelan, ba, harrapatu eta Ferrolera bidali zuten preso, Ferroldik ere ihes egin zuen. Eta ikusten da bai Nafarroan, bai Bizkaian bai Araban lapurretak… 

Esataria. Bai. 

Mikel Alberdi. …alde guztietan egiten zituela eta gainera, gero, asko eta asko, Iparraldera jotzen zuen, ba hori, lapurreta bat egin eta gero, bada, lasai-uneak edo pasatzera… 

Esataria. … (barreak) oporrak, oporrak egitera… 

Mikel Alberdi. Aipatzen du Baionan egon izana morroi modura hango, zera, lur-jabe baten, lur-jabe batekin lanean. Eta ikusten da harreman estuak zituztela Iparraldeko jendeekin [jendearekin].  

Esataria. Bueno ba, bandoleroa: Giñi. Lehen esan dugu Sierra Morenatik bandidoak Euskal Herrira ekarri ditugu, hemen ere bazirelako. Ba Mikel Alberdi, eskerrik asko, asko ikasi dugulako. Beste bat arte. 

Mikel Alberdi. Eskerrik asko zuei. 

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

C1
26-03-2001

x61pRelaContWAR

16432476
0:08:24

x61pViewCountWAR

3007

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR