Anariren ibilbidea

Anari abeslaria eta bere ibilbidea ezagutzeko balio du ondoko entzungaiak.

Euskadi Irratian gertuko elkarrizketa egin diote, eta handik ateratako pasartea duzu audio hau.

 

Elkarrizketa osorik entzun nahi baduzu, egin klik hemen.

 

Anari, Adarra saria jaso zuen ekitaldian. Argazkia: eitb.eus

 


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

MAITE ARTOLA ESATARIA: Adarra saria musikari handiek jaso duten saria da, Donostiako udalak 2014an sortu zenetik eman diete merezimendua, Mikel Laboari hil ostean, Ruper Ordorikari, Benito Lertxundiri, iaz Fermin Muguruzari eta orain zuri Anari. Egun on.

ANARI ABESLARIA: Egun on.

ESATARIA: Kontsakrazio erabatekoa?

ANARI: Ez, kontsakrazio hitzak daukan bigarren sakratu hori, ez zait, ez naiz identifikatzen kontsakrazioan. Ni oraindik, nahiz eta egia den bueno ba sari honek edo jarri gaituen denok ere ba pixka bat atzera begira ezinbestean, ni sentitzen naiz aurreko diskoa eta hurrengo diskoaren artean, oraindik ere. Egia da bueno, ba gustura entzuten dela azkenean,  ba errekonozimendua da eta hori gustura entzuten da, niregatik gustura entzuten dut eta nirekin batera hainbeste lan eta hainbeste denboran lanean jardun direnengatik eta ba pozik gaude baina bueno triunfalismorik gabe pozik hartzen dugu eta gozatuko dugu.

ESATARIA: Bai, baina da, zuk esan bezala da musika ibilbidean egindako aitortza bat.

ANARI: Bai, bai.

ESATARIA: Musika erreferentzia bat, erreferentzia berezia gainera, ze zure musika ez dago beste batekin nahasterik, ez du kopia errazik.  

ANARI: Bueno, bai, nik uste dut e sortu dugula ze bueno nik uste dut Anari da, Anariren abestiak dira Anari, gero Anariren ahotsa da seguru asko eta ahotsa bai uste nik nahiko errekonoziblea (ezaguterraza) dela eta gero baita soinua da eta produzitzeko era bat da eta bai nik uste dut hori, bai-bai errekonoziblea (ezaguterraza) dela.  

ESATARIA: Singularra eta originala eta zure zaleak ere bai ez? Ez multzo handitakoak baina bai zale-zaleak.  

ANARI: Bai, bai bai. Ez dakit e, leku, osea ez da guk leku askotan zale asko ditugula, baizik eta gure zale asko leku askotara joaten direla, badago kontzertu askotara joaten den jendea eta hori da adibidez, ba bueno azkenengo aldiak ekarri digun gauzarik ederrena ez. Ez gara beti horrela ibili, urte asko pasatu ditugu, ez da joan jende asko kontzertuetara, baina bueno guk hor segitu dugu eta orain ere ba…

ESATARIA: Basamortuan. Urte asko basamortuan.

ANARI: Bai bai. Beno beti egon da jendetxoa baina bueno orain ba bueno, orain gehiago eta horrek sentsazio ederra uzten dizu nahiz eta ez garen Berri Txarrak.

ESATARIA: Eta zuk lehenago aipatzen zenuen entzuleekiko daukazuen feedback hori dela ziurrenik momentu honetan, ez dakit gehien, baina asko asetzen zaituen gauza bat ez?

ANARI: Bai. Bai. Argi dago kontzertuaren faktoreetako bat da publikoa. Publikoak erabat edertzen du kontzertua, e indartzen du kontzertua eta gauza ederra da. Gauza ederra da jendea, bueno ba abesten sentitzea eta bai-bai, gustura nago egia esan.

ESATARIA: Zure ikasleak ere bai?

ANARI: Ez. Nire ikasleek ez dute harrapatzen edadean (adinean)…

ESATARIA: Puntu hori

ANARI: Beno, azkenengo urteetako, eta azkenengo urteak dira bi urte, gauzarik harrigarriena da hamazazpi eta hemezortzi urtetako jendea ikustea gure kontzertuko publikoaren artean. Gainera, jende asko eta jende hori gainera lotu zaigu Zure aurrekari penalak diskoarekin. Niretzat oso-oso disko zaharrunoa (zaharra) da hori, ez dakit oso-oso “40 añeroa” (40 urtekoentzako) da, oso existentziala, oso astuna, sakona… niretzat.

ESATARIA: Intimista.  

ANARI: Bai, horrek harrituta nauka eta gero hortik uste dut ari dela atzera ez, baino, eta gero nire ikasleak hor ez ditu harrapatzen eta askotan pasatzen (gertatzen) zait beraiei klase ematea eta hortik bi urtera beraiek ba deskubritzea (aurkitzea) gure musika eta orduan ba pixka bat da tipo – “ joe eske nik orduan ez nuen zera egiten eta ez dakit zer”- baina ba nire, bueno ba ederra da. 

B1
21-09-2020
22783517
00:05:00
264