Nina Simone, afroamerikarren eskubideen alde kantari

Nina Simone musikaria emakume eta gizon afroamerikarren eskubideen defentsan aritu zen segregazio garaian. Bere abestien bidez Simoneren bizitzara gerturatzeko aukera ematen digu Euskadi Irratiko audio honek.

Afrika Bibang musikariak lagunduta, Nina Simoneren bizitzaz eta musika ibilbideaz zerbait gehiago jakin dezakezu audio hau entzunez.

 

 

Nina Simone. Argazkia: Fotopersbureau De Boer (Wikimedia Commons, CC0)


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Eunice Kathleen Waymon, horixe zuen jatorrizko izena. Egia esateko, inork gutxik ezagutzen du horrela. Izan ere, izen artistikoa asmatu zuen. Erdi-nobio latino batek Niña deitzen omen zion, eta abizena, berriz, Simone Signoret aktore frantsesari lapurtu zion. Askotan gertatzen da, Afrika Bibang Algortako abeslariak kontatu digunez. Bere kasuan, ez, ordea.  

Afrika Bibang abeslaria. Hau askotan gertatzen da. Neuri ez, nire kasuan, ez. Nire aitak ipini nauen [eustan, zidan] izen hori, ba fijatzen bazara zerikusia handia daukat izenagaz (izenarekin), ez bakarrik itxuragatik, eta holan ez, baizik eta barrutik eta zelan espresatzen naizen, eta hori, Afrikarekin lotura asko daukat. Adinarekin konturatu na(i)z horretaz.  

Esataria. 1933an jaio zen, otsailaren 21ean, Nina Simone, Estatu Batuetan, Iparraldeko Karolinako herri batean. Piano-jotzaile klasikoa izan nahi zuen, lehenengo emakume beltz piano-jotzailea. Baina segregazioaren garaia tokatu zitzaion parean.  

Afrika Bibang. Bere karrera musikala afroamerikarren eskubideen defentsan oinarritu zuen, eta hori asko esatea da. Denbora horietan, zegoen segregazioaren asuntuarekin, eta holan, ba berak egin ebana (zuena) nahiko ausarta izan zan (zen).  

Esataria. Afrika, zergatik aukeratu duzu entzuten ari garen abestia?  

Afrika Bibang. Ba libre izateko ametsak zituzten denek, ez?, afroamerikar guztiek, eta berak horri, amets horri hitzak eta musik(e)a ipini eutsan [eutsazan, zizkion]. Gustatuko litzateke jakitea zelan sentitzen den libre izaten. Berak ez zuen idatzi kanta hori, bertsi(ñ)oa da, baina eskubide zibilen mugimendu horrek hartu eban (zuen) kanta hau himno (ereserki) bat bezala.        

Esataria. Hurrengo abesti guztiak ere Afrikak berak aukeratu ditu. Eta bera joango zaigu kontatzen zergatik izan den horietako bakoitza.  

Afrika Bibang. Baltimorren, eskubide zibilen elkarte bat zegoen, eta bera hara joaten zan (zen) asko. Eta hainbeste mobida egon ziren, biolentzia asko eta holan. Berak salatzen d(a)u hori… Bera ez zegoen batere pozik disko honen grabazio-prozesuagaz (grabazio-prozesuarekin), baina niri gustatzen jat (zait) asko. Dauka, en plan, anbiente bat, reggaea, (reggae-giro gisako bat), erritmo alaia…  

Love me or leave me, beti gustatu izan jat kanta hau. Ikasi behar izan nuen letra eta super (oso) zaila izan zan: letra asko dauka, erritmoa super arina da, melodia, armoniak, eta holan… Gustatzen jat hori.  Eta esaten dabena be (duena ere) bai. Da amodiozko kanta bat, baina hola esaten, edo maita nazazu edo laga nazazu, baina ez ibili mareatzen. Badakizu? Holan, en plan (esanez), love me or leave me. Super swing. Gustatzen jat.

Emakume afroamerikarrei buruz, estereotipoei buruz, lau emakumeren bidez egiten da. Zelan amaitzen garen emakumeak beltzak bihurtzen, batzuk prostitutak, besteak bi mundutan, tartean, bizitzera behartuta, mulata izateagatik. Salatzen  dau be (du ere) bai… Eske hantxe egon ziran (ziren) bortxakeriak emakumeenganako eta holan. “Ez naizela beltza, da, nire besoak luzeak dira, nire ilea esponjosoa (harroa) edo nire bizkarra indartsua jasan beharrekoa jasateko”.  

Segregazio-guneetan eta holan koloreko jendea bigarren klasekoak edo ginen, ez?, beti zurien atzetik geundela, soberan zegoena hartzen, errespetu-falta, esaten dau (du), en plan (holaxe), bigarren klaseko etxeak, bigarren klaseko eskolak, bigarren klaseko  dena, ez? Eta gustatzen jat. Oso polita da, da blues bat, super, super polita, eta sentsuala gainera.  

Eskubide zibilen aktibista bat zegoen, bere lagun mina zena, hil egin zuten egun horietan eta egun berean Ku Klux Klanekoek Birmingham-en afroamerikarren eliza bat bonbardatu eben (zuten), eta horren ondorioz lau ume hil ziren, eta honen ostean berak idatzi eben kanta hau, zeukan haserrea eta inpotentzia adierazteko, eta holan.      

B2
08-06-2020
22177061
00:04:59
646