50 urte eta nekerik ez

Incansables txarangak 50 urte bete ditu aurten. Urte hauetan guztietan herriz herri ibili dira, batean eta bestean, festak alaitzen.

Incansables txarangako kideei Euskadi Irratian egindako elkarrizketaren pasarte bat duzu hemen. 50 urteko ibilbideaz aritu dira. Entzungaian, Incansables izena nondik datorkien aipatzen dute, besteak beste.

 

 

 

Incansables txaranga Leitzan, 2010ean. Argazkia: www.incansablestxaranga.com


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Manu Etxezortu, esataria 1. Bueno, makina bat istorio eta bitxia da baita ere, Unai, kontatzea nondik datorren taldearen izena. Zu leitzarra zara eta Leitzak badauka zerikusia taldearen izenarekin, ezta?

Unai Zabaleta, elkarrizketatua 1. Bueno, hori da gure aurrekoei entzun diedana. Bueno, Canariok askotan aipatu izan digu, eta aipatu izan(du) zuen, ezta? Hon(er)a etortzen hasi zirenean bost lagun haiek… Hara, imajina ezazue garai hartan holako formatuan bat-batean hon(er)a etorri, eta musika kalean…

Esataria 1. Leitzara esan nahi duzu, ez?  

Elkarrizketatua 1. Hori da, Leitzara, eta kalean gora kalean behera, eta jendea emozionatua eta dantzan… Orduan ikaragarrizko jendetza izaten zen. Hemengoek kontatzen dute. Hemen, kale Nagusia, –ezagutuko duzue askok, kale Nagusia– baina lepo izaten zen. Txaranga hor behean, eta jendearen atzeko aldea, berriz, ez dakit non. Eta ez ziren gelditzen, egia da ez zirela gelditzen. Orduan ez zen ordutegirik. Kalitatez orduntxekoa izanen (izango) zen, ez dakit nola izanen zen, seguru dotorea. Baina orduntxekoa, baina denboran beti ere jo, egun osoa jotzen igarotzen zuen. Eta orduan ba omen zegoen bikote bat, eta bikote horrek esan omen zuen: “Aizue, zein zarete, eta zer izen duzue edo zer?” Eta ez zutela esan zieten besteok, Canariok eta hauek. “Eta zuek, zuentzat dotorea Incansableak, erderaz esan zien Los Incansables behar zenukete, ez zarete gelditzen”. Eta geroztik holaxe gelditu omen zen, eta gaurdaino, 50 urte ondoren, Los Incansables.

Esataria 1. Aipatu duzue pare bat aldiz, Joaquín Ortega, Canario, bera da hasiera-hasieratik dagoen bakarra, ezta, geratzen den bakarra, ezta?

Elkarrizketatua 1. Bai. Bai. Halaxe da.    

Esataria 1. Joaquín Ortega, Canario, hori da, ez?

Elkarrizketatua 1. Hernaniarra.

Esataria 1. 50 urte txarangak, eta berak urte horiek guztiak bizi izan ditu txarangarekin.  

Oihane Egurtza, esataria 2. Eta aber, Unai. Errepertorioa nola osatzen da, txaranga baten holako sorta hori, ezta? Batetik pieza ofizialak, herri bakoitzak dituenak, gero entzuten ari garen erabat bertsio diferente horiek… Nondik osatzen duzue hori dena?  

Elkarrizketatua 1. Nik neure buruari askotan galdetu izan(du) diot. Ni etxe honetan sartu nintzenean,  Incansableetan, nola da posible? Hau, nondik has liteke bat, nola hartu behar da hau? Izan ere, sartzerako aurrenekoa, klaro, hortxe dituzu partitura pila, baina ikaragarrizko pilak… Nik ez dakit zenbat abesti izanen diren gaur egun…

Elkarrizketatua 2. Asko. Asko. Asko. Asko daude karpetan.  

Elkarrizketatua 1. Hori seguru aski ere, lagunek ere jakinen (jakingo) dute, baina izugarria da. Eta orduan, bat-batean holako bertigo  txiki bat ematen dizute, ezta? Ostras, hau pereza! (nagia!) Hau dena ikasi behar al dut? Eta bai, bai, ikasi beharra dago, eta izugarrizko pila da. Egia da, hor atzetik isilpeko lan ikaragarria dago, urtetan eta urtetan, eta lehen behin baino gehiagotan aipatu den Canariok egindakoa. Beste hainbat kidek ere hainbat arreglo (moldaketa) eta beren abestiak ere egin dituzte, eta orain dagoen gazte-kuadrilla honek, bueno, oso konponketa, moldaketa, arreglo ederrak egiten dituzte. Egia da, zerrenda ikaragarria dago, eta nik uste, eta berak hobeki esanen du, baina beti saiatu izan(du) da, eta orain ere bai, ahalik eta abesti mordoska atera, jendaurrean edo oso desberdinak izan daitezkeenak nolabait publiko gehienera iristeko, eta beti ere kaleko giro hori sortzeko, ezta? Eta nik uste txaranga honek eta Incansablek hori urtetan lortu duela. Eta horren adibide da gainera –lehen aipatzen zenuen gainera, askorentzat eredu izan baldin bada– hainbat eta hainbat ondoren etorri diren txaranga askok Incansablek izan duen errepertoriotik abesti asko dira hartu dituztenak, ezta?, eta nik uste alde horretatik oso ongi hornituta dagoela, abesti aldetik, errepertorio aldetik.

B2
19-05-2020
22034832
00:03:21
641