Barrea osasungarri

Ongi elikatzea edo kirola egitea bezain garrantzitsua da osasunarentzat barre egitea.

Maialen Viaña psikoterapeutak barrea eragiteko zenbait ideia eskaini dizkigu ondorengo entzungaian.

 Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]
GORKA OTAEGI KAZETARIA. Maialen Viaña, psikoterapeuta eta barreterapia-ikastaro emailea, egun on! 
MAIALEN VIAÑA. Egun on! 
GORKA OTAEGI. Bueno, aizu,  horrelako egoera batean, bizi dugun bezalako egoera batean, umorea izango da behar bada gure lagungarririk handienetakoa, ezta? MAIALEN VIAÑA. Bai, bai. Noski, noski: beharrezkoa, beharrezkoa! 
TAMARA FERRARI KAZETARIA. Eta osasunari ere mesede egiten dio barre egiteak eta... 
MAIALEN VIAÑA. Bai. Barre egitea osasunarentzat oso oso onuragarria da. Bai fisikoki, bai psikologikoki, bai sozialki: primerakoa da!. Benetan barre egiten dugunean askatzen diren serotonina, adrenalina eta horrelako jarioak gure garunean, benetako algara beharrezkoa izaten da. Baina, noski, batzuetan ez gaude umorez (umoreko). 
GORKA OTAEGI. Hemen gaude Manu, Tania, Tania eta laurok eta guk jakin nahi dugu etxean gaudenean eta momentu batean triste sentitzen garenean, zer egin dezakegun umore hori pixka bat altxatzeko.  
MAIALEN VIAÑA. Bueno, alde batetik, nik uste dut beti ditugula eskura telebista, edo serieak, edo bideoak edo txisteak, ez? Grazia pixka bat posible digutenak egin. Baina, hori ez bada nahikoa, niretzat oso berezia izaten da etxean bakarrik bagaude, demagun, jarri gaitezke besterik gabe barrez eta nahiz eta hasiera batean izan nahiko bortxatua, algarak daukana da oso kontagiosoa (kutsakorra) dela, orduan, hasi gaitezke gure barre faltsu hortaz barrezka. 
TAMARA FERRARI. Lotsa ematen digu, zenbaitetan barrezka hasten garenean, bakarrik, ez? Da, egoera inkomodo (deseroso) bat, ea pentsatuko duten erotuta nagoen edo.. baina ez, kontrakoa: sanoa da! 
MAIALEN VIAÑA. Noski! Pentsa, barre egitean 400 muskulu mugitzen ditugu eta 5 minutu barrez egoten bagara, hau da, benetako algara batekin, 45 minutuz korrika egitea edo ariketa aerobiko bat egitea bezala izango litzateke gure gorputzarentzat. 
GORKA OTAEGI. Ariketak, ariketak eskatu nahi dizkizugu. 
MAIALEN VIAÑA. Ariketak! Ariketak!  
GORKA OTAEGI. Bai gauza praktikoak, zehatzak, aholkuak: zer egin etxean gaudenean eta triste gaudenean pixka bat suspertzeko. 
MAIALEN VIAÑA. Bai, familian baldin bagaude, orduan, hasi gaitezke ariketa eta dinamika ezberdinak egiten lehenengo gure gorputza eta garuna prestatzeko. Ezta? Ba, horixe... 
GORKA OTAEGI. Luzamenduak eta horrelako gauzak, ezta? Etxean egin litezkeen kirol-ariketak. Kirola egin ostean? 
MAIALEN VIAÑA. Hori da! Ba, adibidez egin ditzakegu dinamika ezberdinak jolas moduan, bai? Pentsa, kanta bat aukeratu, kanta hori antzeztu eta beste guztiek asmatu behar dute zer kanta den. Bestela, egin dezakegu bola-gerra bat. Bai! Ordun, beste zerbait egin daitekeena izan daiteke, adibidez, nik galtzerdien jolasa deitzen diodana, hau da, etxekoen arteko lehiaketa bat eta helburua da besteari galtzerdia kentzea. Baina, jolastu behar gara denak ipurdia lurrean edukita: ea nork irabazten duen! 
GORKA OTAEGI. Eserita gaude eta ipurdia beti dago lurrari itsatsita eta ondokoari galtzerdia kendu behar diozu. 
MAIALEN VIAÑA. Hori da!  
GORKA OTAEGI. Eta, adibidez, bakarrik baldin bagaude? 
MAIALEN VIAÑA. Neretzako oso-oso berezia da zu bakarrik barrez hastea.  
GORKA OTAEGI. Baina besterik gabe? 
MAIALEN VIAÑA. Bai, besterik gabe! Hartu leku bat... (barreak) ero baten modura! Bakarrik, hartu zure espazioa, lasai jarri eta hasi esperimentatzen zure barrearekin,  hasieran bokal ezberdinak erabil ditzakezu, ikusi zer sentsazio eragiten dizun bokal bakoitzak... 
GORKA OTAEGI. Ja-ja-ja-ja, je-je-je-je,  ji- ji -ji-ji... 
MAIALEN VIAÑA. Hori da. 
GORKA OTAEGI. Maialen Viaña, psikoterapeuta eta barreterapia-ikastaro emailea, eskerrik asko! 
MAIALEN VIAÑA. Mila esker, zuei! 
B2
21-04-2020
21876321
00:03:48
729