Docutec
Barrea osasuntsua dela frogatu dute
Ikerketa zintifiko batzuen arabera barre egiteak odol zirkulazioari eta bihotzari on egiten dio. Azalpenak ematen dizkigute irratsaio honetan.
MAITE ARTOLA. Zientifikoki frogatu dute barre egitea onuragarria dela osasunarentzat. Nagore Errementeria, Elhuyarreko kidea, arratsalde on.
NAGORE ERREMENTERIA. Arratsalde on, Maite.
MAITE ARTOLA. Zertarako da ona barre egitea?
NAGORE ERREMENTERIA. Bueno, batetik, argi dago, ezta? Nik uste dut edozeini logikoa irudituko zaiola ba barre egitea onuragarria dela, ezta? Eta osasuntsua dela. Hori inongo ikertzailerik esan beharrik ez dauka. Baina orain ba duela ba bost bat urte nik uste dut izan zela, 2.000 urte-inguruan hasi ziren ba ikertzen, ba nolabait ikusten zer erlazio egon zitekeen ba barrea eta algararen eta, eta bihotzekoen artean, ezta? Eta ikusi zuten ba bihotzekoa izan zuen jendeak eta berez joera zeukala barre gutxiago egiteko eta gainera, noski, gaitzak berak ere eragiten zuela barre gutxiago egitea, ezta? Noski, gaixo dagoen pertsona batek...
MAITE ARTOLA. ...ez dauka gogorik...
NAGORE ERREMENTERIA. ...barre gutxiago egiten du. Eta horrek, eta ikusi zuten, nolabait, datuak jasota bakarrik, ezta?, erlazio hori egon zitekeela, ezta? Eta ordutik hona joan dira egiten ikerketak, zein ote den mekanismoa, hau da, gure gorputz barruan zer gertatzen den barre eta algara egiten dugunean, ba bihotzeko arriskua jaisten duena; zer, zer ote den.
MAITE ARTOLA. Berez esan genezake bihotzarentzat dela ona, bereziki, barre egitea.
NAGORE ERREMENTERIA. Bai. Beste gaitz batzuentzako ere bai. Depresioarentzako ere bai, adibidez. Gertatzen dena, hau da, hor ere arazoa hor dago, ezta? Depresioa daukan pertsona batek barre egiteko gogo gutxiago dauka, ezta? Eta esaten da gainera, umorea daukagun garuneko gune hori ez dutela hain aktibo izaten barre egiten dugunean, ezta? Depresioa dutenek, ba nolabait jarduera gutxiago dutela burmuinaren gune horretan eta horrek lagunduko lukeela, ezta?, barre gehiago egiteak, gune hori gehiago erabiltzeak lagunduko lukeela depresioa eta sendatzen.
Baina kasu honetan, bihotzeko, bihotzeko gaitzen kasuan, nabarmena da hobekuntza. Dena dela, oraindik ez da erabili terapia zehatz baten gisa: ezin da neurtu. Ba, egia esan, ba beste edozein botika bezala ezin daneurtu, ezta? Ordu-laurden bat algara egunean ba bihotzekorik ez izateko, ezta? Ba hori zail samarra da. Baina bueno, gutxienez esan dezakeguna da...
MAITE ARTOLA. Esan dezakegu era orokorrean, besterik gabe, onuragarria dela...
NAGORE ERREMENTERIA. Bai.
MAITE ARTOLA. Ez dakidana da nola frogatu duten hori.
NAGORE ERREMENTERIA. Ba frogatu dute 10 emakume eta 10 gizonezko hartuta, ezta?: guztiak osasuntsuak ziren. Ez dute hartu gaitza dagoeneko duen jendea, ezta? Eta orduan piska bat alderatu nahi zuten ba egoera estresanteek, horrela ba, tentsioa bizi, biziaratzen dizuten egoera horiek eta, alde batetik hartuta, eta bestetik, une alai horiek, barre, algara horiek eta duten eragina alderatu egin nahi zuten, ezta? Eta orduan egin zutena izan zen, pertsona horiei jarri zizkieten bai pelikula, ba gogorrak, ezta?, ba gerra-kontuak eta zeudenak, eta heriotzak eta abar, ezta? Eta beste momentu batzuetan jarri zizkieten ba barre egiteko pelikulak, ezta?
MAITE ARTOLA. Komediak.
NAGORE ERREMENTERIA. Komediak. Eta orduan egin zutena izan zen... Guk besoan badugu arteria garrantzitsu bat, ezta?, ba sorbaldatik ukalondora doana, eta presio arteriala neurtzeko erabili zuten, ezta?, arteria hori. Eta kontua da bihotzeko gaitz asko izaten dira arteriak nolabait gogortu egiten direlako, ezta?, flexibilitatea galtzen dutelako. Eta orduan, egin zuten proba izan zen arteria hori estutu eta berriz ere askatzerakoan ba zenbat denbora behar duen arteria horrek bere onera etortzeko, lehengo zabalera hartzeko, ezta? Eta ikusi zuten ba pelikula triste eta hola, estresante horien ondoren, arteriari ohi baino, ohiko egoera baten baino denbora gehiago kostatzen zitzaiola bere onera etortzea. Eta %30-31 bat gehiago, edo holako bat. Eta barre- eta algara-saio eder baten ondoren, normala baino askoz errezago etortzen zirela bere onera arteriak. Beraz, frogatuta dago barre egiteak ba arterien elastikotasun horretan baduela eraginik. Eta hori seguruenik izango da endorfinak eta askatzen direlako barre egitean... Hormona batzuk dira horiek. Horiek, oraindik aztertzeko dago zehazki mekanismoa zein den, baina gutxienez argi dago hor baduela barreak ere funtzio bat ba bihotza osasuntsuago eta batez ere zirkulazio-aparatua osasuntsuago izateko.
