Uriz Pi ahizpak

Pepita eta Elisa Uriz Pi ahizpak, nafarrak, haurren eskubideen defentsan eta pedagogian aitzindari izan ziren. Euskadi Irratiko pasarte honek, haiek ezagutzen lagunduko digu.

Pepita, ahizpa zaharrenaren jaiotza-data hartu du aitzakia Euskadi Irratiak haien biografian sakontzeko. Irakasle gisa egindako lanagatik eta frankismoaren eta nazismoaren aurka aritu zirelako ere aipagarria da haien ibilbidea.

 

 

Argazkia, azalekoa eta hau: www.badostain.net

 


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

BEATRIZ ZABALETA, ESATARIA. Josefa Uriz Pi, Pepita, gaurko, gaur bezalako egun batez jaio zen 1883an, Nafarroako Badostainen. Bere bizitza ordea, ez, ezin da Elisa bere ahizpa gabe ulertu, elkarrekin lortu baitzuten belaunaldi oso bateko erreferente izatea. Ahizpa nafarrek Katalunian irakasle, nafarrak, Katalunian irakasle aritu ziren, Generalitatean lanean haurren eskubideen alde, Frantzian nazien kontra, eta Alemaniara erbesteratuak izan ziren azkenean. Berlinen hil ziren Uriz Pi bi ahizpak elkarrekin euren bizitza osoa egin ondotik.  

Eurei zor diegu baita mundu osoan ospatzen den Haurren Nazioarteko Eguna, eurak izan baitziren Nazio Batuetan adin txikikoen eskubideen defentsan aitzindariak. Pepita, ahizpa zaharrenaren sortze-eguna aitzakia hartuta ekarri dugu, ekarri digu Marijo Deograciasek aste honetako efemeridea.     

MARIJO DEOGRACIAS, ESATARIA. Txalaparta argitaletxeko Jon Jimenez editorea izan dugu Uriz Pi ahizpen historian gidari. 2019an eman zuten argitara Pioneras, historia y compromiso de las hermanas Uriz Pi. Dagoeneko hirugarren edizioa du liburuak. Eguesibarren ekin zioten Urizpitarrak ezagutzera ematen erakusketa ibiltari batekin, gizartean bazegoelako emakume hauek ezagutzera emateko. Ez alperrik gainera.  

JON JIMENEZ. Manuel Martorel kazetariak, liburuaren egileetako batek esaten duen moduan, bi emakume hauek Nafarroa Garaikidearen, XX. mendearen baitan, bi emakume politikari erreferenteenak dira, edo garrantzitsuenak.

MARIJO DEOGRACIAS. Josefa eta bere ahizpa, maistrak, irakasle-lanetan ekin zioten bideari.

JON JIMENEZ. Hasieratik bukaeraraino bien bizitza parekoa, biak Kataluniara joan ziren lanera, andereñoak zirela eta irakasleen irakasleak izan zirela, hau da, magisteritzan ibili zirela.  

MARIJO DEOGRACIAS. Eta hortxe hasi ziren hezkuntza-metodologiak berritzen.  

JON JIMENEZ. Garai horretarako nahiko aurreratuak ziren metodoak eta abian jarri zituzten, egun normalak iruditzen zaizkigunak batzuk. Adibidez, mendira edo arte obrak ikustera txangoak egitearena. Hori haiek hasi zuten. Orduan, garai horretan, haurrak klasean egon behar zuten eta handik ezin ziren atera.  

MARIJO DEOGRACIAS. Umeen eskubideen aldeko lanean, Kataluniako gobernuan, Generalitatean ere aritu ziren, horixe izan baitzuten aldarrikapen nagusi, adin txikikoen bizi-baldintzak eta hezkuntza bermatzea.  

Beti egon dira borroka-tokietan, haurren eskubideen defentsan. Gaur egun hain gauza normala iruditzen zaigun hori. Haurren defentsa: hauek aitzindariak dira. XX. mendearen hasieran kontuan hartu behar dugu haur askok oraindik  lan egiten zuela eta adin txikian ere lan egiten zuen pertsona asko zegoela. Haur-hezkuntza bigarren mailako zerbait zen. Eta hauek hain egoera konplikatuan tematu ziren eta lortu zuten gaur egungo haurren edo gure belaunaldietako haurren egoera ere hobetzea.  

MARIJO DEOGRACIAS. Gaur egun “pin parental” delakoa sustatu dutenen aitzindariek orduan ere gehiegizkotzat jo zuten Josefa eta Elisaren pentsamendua: lanetik bota zituzten, irakasle izatea debekatu zieten.  

JON JIMENEZ. Estatu mailan, ministerioak edo haien aurka egin zuen, Lleidako apezpikuaren jarrerei jarraituta, esaten zuten hauek, andereñoak irakasle ziren ikastetxean orgiak eta sexu-harremanak eta halakoak egiten zituztela, eta nolabait kanporatuak izan ziren denbora batez lanetik, ez?

MARIJO DEOGRACIAS. Halakoak entzunda, beste behin ere burura datorkit historia errepikatu egiten dela dioen esamoldea. Garai hartan Uriz Pi ahizpak, gaur egun Eskola Hezkidetza Programa. Dena dela, Jon, Urizpitarrena ondo amaitu zen.  

JON JIMENEZ. 400 sinadura lortu zituzten Estatu guztian zehar, ezkerreko intelektual guztiek sinatu zuten haien alde eta katedra-askatasunaren alde. Da lehenbiziko aldia Estatuan nolabaiteko mugimendu bat sortzen dena, katedra-askatasunaren alde. Besteak beste, Unamuno, Machado, Ortega y Gasset, Ramón y Cajal, Ginés de Riesta, Menéndez Pidal… lortu zuten haien lana goraipatzea, haien lana defendatzea eta berriro biek klasea eman ahal izan zuten, ez?

MARIJO DEOGRACIAS. Baina euren borrokarako grinak ihes egitera behartu zituzten.

JON JIMENEZ. Biak ibili ziren atzerrian, erbestean, Frantzian, UGT inguruan, eta biak gehi beste emakume nafar bat, izan ziren UGTren erbesteratutako hiru emakume bakarrak izan ziren, hiru nafar, eta gero ere uste da, hau ez dago oso argi baina, biak ere ibili ziren elkarrekin, Frantzian erresistentzian, nazien aurkako erresistentzia antolatzen.  

MARIJO DEOGRACIAS. Komunista izatea leporatuta, Frantziatik ere erbesteratu zituzten Urizpitarrak.  

JON JIMENEZ. Frantziatik elkarrekin bota zituzten Bolero paprika deituriko operazio batean, gobernu frantsesak abiatutako operazio batean; ehunka emakume kanporatuak izan ziren Frantziatik komunismoaren edo inguruan ibiltzeagatik.

B2
20-03-2020
21728738
00:05:21
937