Isildu ez zirenak: Elizegitarrak

Historiako emakume bertsolarien berri eman nahi du ETB1eko "Hitzetik Hortzera" saioak. Urteetan itzalean egon diren hainbat emakumeren ahotsak bildu dituzte, bakoitza bizi izan zen garaiari ere erreparatuz.

Mikaela Elizegi, Joxepa Inaxi Elizegi eta Plazida Otaño bertsolariak ezagutu ditugu atal honetan.

 

Jatorrizko bideoa helbide honetan duzu ikusgai.
 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Eider Perez.- Etxean sagardorik ez zuten egiten eta sagardotegira joaten zen Joxepa Inaxi etxerako sagardo bila. Behin, batzuk zirikatzen hasi omen zitzaizkion bertsotan egin zezan eta hark honela erantzun zuen:

Joxepa Inaxi Elizegi sagardotegian

Ahotsa: Oihana Iguaran

Biolina: Gari Otamendi

Eskusoinua: Joxan Goikoetxea

Doinua: Maritxu nora zoaz

Gogorikan ez daukat,

lotsa bestetikan,

horra emakumea

naizen partetikan;

toriatzen banazue
aldamenetikan,

ederrak aditzeko

zaute nigandikan.

Gogorik(an) ez daukat,

lotsa bestetik(an),

horra emakumea

naizen partetik(an);

toreatzen banauzue
aldamenetik(an),

ederrak aditzeko

zaudete nigandik(an).

 

Eider Perez.- Beste behin, sagardotegira sartu eta bi gizon bertsotan ari ziren: Pello Errotari buruz edo. Eta Joxepa Inaxik hala kantatu zien:

Bertsotan ari dira

bi galtza-jario,

bata Astigarraga

bestia Antonio,

jendia emen dago

hoik diala merio,

aita guriarentzat

ez dute balio.

Bertsotan ari dira

bi galtza-jario,

bata Astigarraga

bestea Antonio,

jendea hemen dago

horiek direla medio,

aita gurearentzat

ez dute balio.

 

Plazida Otaño

1867-1954-Zizurkil

Erantzun azkarrekoa

84 urterekin bere lehen bertsoa plaza publikoan, Pedro Mari Otañoren omenaldian.

Eider Perez.- Bertsolari bat baino gehiago duen familien beste adibide bat da Otañotarrena. Zizurkilgo Errekalde baserrian jaio zen Plazida Otaño, Joxe Bernardo Otaño eta Ignazia Odriozolaren alaba eta Pedro Mari Otañoren lehengusina.

Etorri handiko emakumea zen, erantzun azkarrak ematen trebea, eta horren adibide dira gaur arte iritsi zaizkigun bere zenbait bertso.

Hara Joxe Bernardo eta Plazida Otaño aita-alabek etxeko sukaldean izan zuten elkarrizketa. Plazida Otañok hemezortzi urterekin ezkontzeko asmoa zuela adierazi zion aitari eta dotea presta zezala, ezkonberriari gurasoek ematen zioten ondasuna, alegia.

Entzun ze ika-mika izan zuten

Aita-alaben arteko elkarrizketa

Plazida Otaño-Joxe Bernardo Otaño

Ahotsak: Eñaut Agirre/Oihana Iguaran

Biolina: Gari Otamendi

Eskusoinua: Joxan Goikoetxea

Ezkondu behar denala,

ho(r)i den baloria!

Hemezortzi urte den

hire edadia.

Pikara, gaizki hazi,

lotsarik gabia,

hik aberastuko naun,

lehen banaiz pobria

Ezkondu behar dunala,

hori den balorea!

Hamazortzi urte den

hire edadea.

Pikara, gaizki hazi,

lotsarik gabea,

hik aberastuko naun

lehen banaiz pobrea.

 

 

Plazidak aitari ostera:

 

Aita, zahartu ta gero,

garai hobia ez da,

neska gaztiak ere

badu bere kezka.

Ilea zuriturik

nobiorik ez-ta,

orduan alperrik da

soinua ta festa. (bi aldiz)

Aita, zahartu eta gero

garai hobea ez da,

neska gazteak ere

badu bere kezka;

ilea zuriturik,

nobiorik ez da,

orduan alferrik da

soinua eta festa. (bi aldiz)

 

Eider Perez.- Aitari bakarrik ez, Txirritari ere bota zion erantzuna Plazida Otañok. Behin, etxe aurreko pagotxa ebakitzen ari zen Plazida eta Txirrita inguratu zitzaion bertsotan.

Entzun zer esan zioten elkarri:

Txirrita eta Plazida Otañoren arteko elkarrizketa

Eñaut Agirre:

Gauz bat esango dizut

modu ondraduan,

noski ez naiz hasiko

hemen endreduan.

Nonbait egongo zara

aldarte eruan,

gaur horrela zabiltzanean

udako beruan,

ez da atsegin izango

zure inguruan.

Gauza bat esango dizut

modu ondraduan,

noski ez naiz hasiko

hemen endredoan.

Nonbait egongo zara

aldarte eroan,

gaur horrela zabiltzanean

udako beroan,

ez da atsegin izango

zure inguruan.

 

Oihana Iguaran:

Arrazoi horrek badu

bere pare zera,

konprenituko dezu

mutila bazera.

Udarako beruaz

kejatzen al zera?
Lana horretan egiten

badezu atzera,

fraile sartu zintezke
komentu batera.

Arrazoi horrek badu

bere pare zera,

konprenituko duzu

mutila bazara.

Udarako beroaz

kexatzen al zara?
Lana horretan egiten

baduzu atzera,

fraile sartu zintezke
komentu batera.

 

 

C1
10-03-2020
21648815
05:08
264