Docutec
Xabier Amuriza saritua
Xabier Amurizak jasoko du Eusko Ikaskuntzaren 2019ko Manuel Lekuona saria. Epaimahaiak adierazi du, tradiziotik modernitatera jauzia emanez, Amuriza bertsolaritzak azken urteotan izan duen loraldiaren protagonista dela.
Manuel Lekuona Saria 1983an sortu zuen Eusko Ikaskuntzak, Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua egin duten pertsonei aitorpena egiteko.
XABIER USABIAGA ESATARIA. Xabier Amurizak jasoko du Eusko Ikaskuntzaren 2019ko Manuel Lekuona saria. Epaimahaiak adierazi du tradiziotik modernitatera jauzia emanaz, Amuriza bertsolaritzak azken urteotan izan duen loraldiaren protagonista izan dela. Bertsolaritzatik harago, literatura- eta musika-alorrean ere ibilbide emankorra aitortzen dio epaimahaiak. Gaur jakinarazi dute berria, eta bertsolari etxanotarrak, nola ez, pozez hartu du merezimendua.
XABIER AMURIZA BERTSOLARIA. Hau ez da izan borroka baten ondorio; ez dut ezertan lehiatu behar; sari bat etorri zait. Horrek izugarrizko poza ematen dit egin didaten aitortzagatik, erakutsi didaten kariñoagatik. Eta gero, ba, jendeak zorionduko nau eta hartuko dudan kariño horrengatik. Ni orain ba batez ere sentimendu horietatik bizi naiz eta bizi nahi dut.
