detalle dokuteka-generico-fitxa

Hotzikarak 5: Garbitzaileak

Egilea:          Aimar Olaskoaga
Musika:         Jean Louis Argus.

Zuzendaria:   Olatz Beobide.
Aktoreak:
Baldo:          Jose Kruz Gurrutxaga
Beni:            Aitor Gabilondo
Ama:            Marian Galarraga
Emagaldua:   Klara Badiola
Max:             Kepa Gallego
Eskalea:        Joxe Felipe Auzmendi
Telebistako Lokutorea: Olatz Beobide


(autoan)

Baldo: Ja, ja, ja, sekulakoa izan duk, sekulakoa! Ija,!
Beni:   Tripi bat baino hobea, bai horixe.
Bahitua: Ez, mesedez, ez, utzi joaten.
Baldo: Ja, ja, ja, ezusteko galanta eman zioagu.
Beni:  Ondo merezia zian. Bai. Bai horixe.
Baldo: Bai. Bai. Puta zikin hori. E, e, gelditu hemen...
Beni:  Hi. Hi, orain onena elkarrengandik banantzea izango duk. Bihar lokalean ikusiko gaituk. Ados?
Baldo: Nahi duan bezala. E, e... Hau hasiera besterik ez duk e?
Beni:  Jarraitzeko irrikitan nagok.
Baldo: Ahhh, hori entzun nahi nian.
Ama:   Hauek al dira esnatzeko orduak, eguerdiko hamabiak dira.
Baldo: Utzi bakean, ama! 
Ama:  Ez duzu lotsarik! Horrela pasa behar al duzu uda osoa? Gaueko ez dakit zer ordutan iritsiz, eguerdian esnatu eta probetxuzko zerbait egin beharrean sofan eseri eta telebista ikusi.
Baldo: Ama. Gorde lerdea beste baterako.
Ama:  Ai, ohetik sofara joateko bakarrik mugitzen zara.
Baldo: Jakingo balu.
Ama:  Gutxienez eguna aprobetxatuko bazenu? Ikusten ze eguzkia dagoen, zergatik ez zoaz piszinara? Haize pixka bat hartu eta...
Baldo: A ze txapa! Ez al zara konturatzen telebista ikusten ari naizela?
Ama:  Lotsagabea, zure amari horrela hitz egitea ere... Hurrengo udan ikusiko duzu, aitari berarekin lantegira eramateko esango diot.
Baldo: Ixo, ixo! Hau entzun nahi dut.
Telebistako
Lokutorea: ... badirudi heriotzaren arrazoia gorputz osoan jasotako hainbat golpe    izan direla.
Ama:  Ez duzue ezer errespetatzen. Ezta zeuon ama ere.
Telebistako
Lokutorea: Poliziak esandakoaren arabera emakumea auzo zaharrean lan egiten zuen emagaldua zen. Eta dirudienez bart ere lanean ari zen heriotza aurkitu zuenean. Gogoratu behar dugu, gainera, nola joan den astean beste emagaldu bat agertu zen hilda, hau ere gorputz guztia bortxa handiz kolpatuta. Poliziaren esanetan, oraindik ere ez dago susmagarririk.
Baldo: Eta hau uda hasiera besterik ez da.

(ate-hotsa)

Beni:  Baldo!
Baldo: Aupa!
Beni:  Ikusi al duk telebista? Kate guztietan eman ditek, baita irratietan ere.
Baldo: Bai. Itzela izan duk.
Beni:  Ja, ja... Gainera, ez ditek inolako susmorik.
Baldo:  Psikopata baten lana izan dela ziotek. Entzuk duk Beni? Psikopata bat haiz.
Beni:  Ja, ja... Bai. Emagaldu-hiltzaile psikopata bat.
Baldo:  Kazetari ergelak. Ez ditek inoiz ezer ulertuko. Gu ez gaituk psikopatak, garbitzaileak gaituk. Gure eginbeharra kaletik zaborra kentzea duk. Norbaitek egin behar dik lan zikina, ezta? Ba, beti berdin. Ze ari haiz, eh?
Beni:  Uratsukidoi ikusten.
Baldo: Joder, horrek bai, horrek merezi dik. 
Beni:  Aizak, Baldo, zergatik ez diagu gaur berriro egiten?
Baldo: Gaur, gaur gauean?
Beni:  Bai. Zergatik ez? Ez diagu beste astebete itxoin beharrik. Entzun duk, poliziak ez duela susmagarririk.
Baldo:  Ba, ba! Hori esan diate beti! Hala ere, kontu handiz ibiltzea hobe! Adi-adi egongo dituk.
Beni:  Tira, Baldo, hik heuk esan duk, kalea zaborrez gainezka zagok. Aspertuta nagok beti play-station-ean jolasteaz. Diberti gaitezen pixka bat!  
Baldo:  Bale. Bale. Ondo zagok. Ondo zagok. Gaur gauean garbiketa pixka bat egongo diagu, eh? Ja, ja, ja...
Beni:  Ja, ja, ja....


(musika)

Beni:  Gau bikaina ehizarako.
Baldo: Begira, begira, begira horko putatzar hori, ez diat inoiz gauza itsusiagorik ikusi.
Beni:  Ba... Ba ez duk ezergatik, baina hire amaren aire bat hartzen zioat!
Baldo: Eh, hi, kabroi hori, nire ama ez da aipatu ere, entzun?
Beni:  Bale, bale, bale, bale. Eta beste hori?
Baldo: Eh?
Beni:  Ipurdi polita zeukak.
Baldo: Ja!
Beni:  Eh, eh, gelditu hor, gelditu hor! Bat hobea aurkitu dudala uste diat.
Baldo: Non? Ez diat hemen emagaldurik ikusten?
Beni:  Ez duk emagaldua; begira hor.
Baldo: Eskale alu bat besterik ez duk.
Beni:  Eh? Herorrek esan duk: eskale alu bat.
Baldo: Bai. Bai, zergatik ez?
Beni:  Zaborra besterik ez duk. Kaletik garbitu behar den zaborra.
Baldo: Ah! Bai, benga, goazen!

 

(oin-hotsak)

Beni:  Begira, kale-zulo horretan sartu duk.
Baldo:  Ez dik irtenbiderik. Zerri horrenak egin dik... E, putakume halakoa. Ze, nora hoa?
Eskalea: Utzi bakean! 
Baldo: Ze, lo egiteko leku baten bila?

(zartako-hotsa)

Eskalea: Oh, ah, oh, uf...
Baldo:  Ja, ja, ja, e, Beni, zerri honek ez dik lorik egiten, mozkortuta ez bazagok behintzat. Oh, oh...
Beni:  Ba jada ezingo dik gehiago mozkortu. Uh! Tori!
Eskalea: Oh, ah...
Baldo: Ja, ja, ja...
Beni:   Eta zaborra garbitu egingo diagu!)
Max:  E, e, zuek!
Baldo: Baina zer arraio?
Beni:  Baldo.
Baldo: Zer, zer da hau, nondik atera dituk?
Beni:  Ez zekiat, lehen ez diat inor ikusi.
Max eta
Konpainia: Aurrera! Goxo-goxoak! Akaba ditzagun, goazen!

(itogin-hotsa)

Max:  Hara, hara, begira honi, gure laguntxoak esnatzen ari dira beren sehaskatxoetan. Ja, ja...
Baldo: Ze, ze, baina, baina zer da hau? Non gaude?
Max:  Gure etxean zaudete. Hiriko estoldetan. Ez da oso leku dotorea, baina gutxienez, gurea da.
Baldo: Zuena?
Max:  Bai, gurea, auzo zaharreko eskaleena. Hor dituzue Toni, Jose, Bittor, Maria, Yoko, Ralf, Miki... Bera da goian, kalezuloan, jipoitu duzuena. Eta ni Max.
Baldo: Utzi joaten: erotuta zaudete.
Max:  Ja, ja... Oh ez, ez; zuek zarete hona etorri zaretenak, zuen aurpegi polit horiekin, zuen kotxe distiratsuekin, zuen aitatxoen diruarekin. Baina horrek guztiak hemen ez du baliorik. Lurpean gu gara legea.
Eskaleak: Bai. Bai: gu gara legea.
Max:  Leku txarra aukeratu duzue jolasteko. Gurekin ez dago jolas merkerik.
Baldo: Zer nahi duzue, dirua?
Eskaleak: Ja, ja, ja...
Max:  Dirua? Ja, ja... Ez. Bai zera. Kaleko kontenedoreetan zuen diruak ez du zipitzik ere balio. Janaria da guk behar duguna.
Beni:  Baina ez dut ulertzen.
Max:  Haragi xamurra. Hori zarete guretzako. Aste pare baterako janaria. Ja, ja, ja...
Baldo/Beni: Ez. Ez. Askatu; ez. Utzi joaten. Askatu, askatu, utzi joaten, utzi joaten...
Max:  Mukizu inozoak!

(oin-hotsak)

Eskale bat: Eh, norbait dator.
Emagaldua:  Max!
Eskale bat: Kontuz!
Emagaldua: Putakume horiek gureak dira.
Max:  Ez polita. Ez. Guk harrapatu ditugu. Eta gure despentsarako dira.
Emagaldua: Zerri hauek dira gutarikoak hiltzen ibili direnak. Atzo Yela hil zuten, eta joan zen astean Klara.
Baldo: Baina, baina  ze esaten... ?
Emagaldua: Haragia zuentzat izango da. Guk ordu pare bat baino ez ditugu nahi lagunak mendekatzeko.
Baldo: Baina ze... broma bat da, ez? .Ez!
Max:  Zuek ixo! Ondo da. Baina ez haragia gehiegi izorratu, eh? Goazen lagunak. Ordu-pare baten bueltan itzuliko gara gurea dena jasotzera.
Baldo: Aizu, polita, zer egin behar duzu?
Emagaldua: Ja, ja, ja! Putakumeak! Orain ikusiko duzue. Hurrengo bi ordutan estolderiaren azpian zer dagoen ezagutuko duzue. Infernua! Ja, ja, ja!!
Baldo: Puta zikina! 
Baldo/Beni: Ah, oh, ai, ai! 

                      
Zuzendaria:    Olatz Beobide
Aktoreak:
Baldo:    Jose Kruz Gurrutxaga
Beni:     Aitor Gabilondo
Ama:     Marian Galarraga
Emagaldua:   Klara Badiola
Max:     Kepa Gallego
Eskalea:    Joxe Felipe Auzmendi
Telebistako Lokutorea:  Olatz Beobide

REK grabaketa-etxearen ekoizpena

Télécharger

x61pRelaContWAR



detalle2

Docuthèque

B2
23-06-2006

x61pRelaContWAR

20655837

x61pViewCountWAR

1276

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR