Docutec
Agerraldia 12 Atala 2
MAITE: Eta, etxean bizi al duzue?
TXEMA: Bai.
MAITE: Guk ere, bai, badakizu. Eta egun osoa irratia entzuten pasatzen du. Solamente ez dakit nork entzuten duen gehiago, berak ala besteok! Topera jarrita, etxeko eta auzoko denak hor edukitzen gaitu aidean!
TXEMA: Gurea, zorionez, ez da, ba, irratizalea, eta eskerrak ez den, gainera! Ez du ezertxo ere entzuten. Irratia jarri eta entzungo balu, honez gero denok gortuak ginateke!
MAITE: A zer suertea!
TXEMA: Bai; alde horretatik, bai, behintzat! Irakurtzea gustatzen zaio izugarri, eta horretantxe igarotzen du ia egun osoa.
MAITE: Ez du asko molestatuko, orduan!
TXEMA: Ba, ez; molestatu, ez. Isilkako kaleratze horiek, atzo gaueko hori bezalakoak kenduta, oso gizon jatorra da. Orain, horixe!!!
MAITE: Badakit, bai, zer den hori, ondo asko. Beno, Txema... hementxe utzi beharko zaitut.
TXEMA: Ba, beno...
MAITE: Badakizu, geratzen banaiz, akabo nire bigarren klasea ere!
TXEMA: Ez, ez... nik ere lanera joan beharra daukat.
MAITE: Ezer berririk inbentatu al duzu?
TXEMA: Jakin egin nahi? Nire etxe paretik noiz pasa behar duzun esaten didan tresna bat.
MAITE: Ño! Ez zara makala! Eta zergatik ez duzu asmatzen aitona nora joaten den esango digun beste bat? Hartara, gainera, nire amonarekin erabiltzeko ere balioko lidake!
TXEMA: Aizu, ez dago gaizki pentsatua! Saiatuko naiz. Zer... gero zerbait hartuko al dugu, edo?
MAITE: Ez dakit. Amonarekin hitz egin beharra daukat, amarekin ere bai, eta...
TXEMA: Bale, bale... Ez dakit, aurretik, kalabazak onartzeko tresna bat asmatzea ez ote dudan hobe izango!
MAITE: Ez, ez da hori. Marijosek ere, akaso, gaur deituko zidala esan zidan.
TXEMA: Segi, segi, lasai! Egongo gara!
MAITE: Bai. Hots egin, nahi baduzu.
TXEMA: O! Baimena badut eta!
MAITE: Adar jotze gutxiago, Txema!
TXEMA: Deituko dizut. Gero arte! Eta ez gehiegi ikasi, e! Gehiegi ikasten duzuen emakumeok arriskutsuak bihurtzen zarete eta!
MAITE: E! Horrelako txantxarik ez gero niri, e!
TXEMA: Milesker abisatzeagatik! Apuntatuko dut!
