detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 12 Atala 5

Atean "tok-tok".

AMONA: Maritere!

"Tok-tok" berriro, eta atea zabaldu du amonak.

AMONA: Maritere, lotan al zaude oraindik?

AMA: Oraindik? Oraintxe lo hartzea egin besterik ez eta?

AMONA: Ba... Pedro etorri da.

AMA: Esan biezaio joateko.

AMONA: Oso jator etorri da eta, neska!

AMA: Pedrok ez daki jatorra izatea zer den.

AMONA: Ez zenuen hori esaten elkarrekin hasi zinetenean!

AMA: Denok egiten dugu hankasartzeren bat bizitza honetan.

AMONA: Ale, sukaldean daukazu zain eta! Azaldu zaitez gutxienez...

AMA: Ez.

AMONA: Ez zaitez zu ere egoskor jarri!

AMA: Atzo eman zidan espektakulua eman eta gero, gaur berarekin hitz egitea nahi al du?

AMONA: Bai, ba; horixe nahi dut!

AMA: Ez, barkamenik eskatzen ez didan bitartean!

AMONA: Horretarako ere ikusi egin beharko zaitu, ba, aurrena!

AMA: Eska diezadala telefonoz!

AMONA: Hara, nahi duzun bezala! Baina esan dizut oso jator datorrela gizona. Orain... ikusi ere ez baduzu egin nahi, hor joan beharko du gizajoak. Baina gero ez esan niri, ahal zuen guztia edo, behintzat, bere esku zegoena egin ez duenik.

AMA: Bistan da, bai, bere seme duela!

AMONA: Bai, izan ere! Baina justizia egiten ari naiz ni, ez nire semearen alde hizketan! AMA: Esan biezaio oraintxe noala!

AMONA: Bai, eta gustu guztiz, gainera! Batzuetan arrazoizko emakumea zara, bai, zu ere!

AMA: Zer esan du?

AMONA: Ezer ez, Maritere. Arrazoi duzula, horixe bakarrik!

Télécharger

x61pRelaContWAR



detalle2

Docuthèque

13-08-2005

x61pRelaContWAR

20652812

x61pViewCountWAR

635

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR