detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 12 Atala 6

Sukaldeko hotsak, ontziak garbitzen edo.

AITA: Ama, uztazu orain!

AMONA: Norbaitek egin beharko ditu hauek ere!

AITA: Baina juxtu-juxtu oraintxe egin beharrekoak al dira?

AMONA: Ez dakit, ba!

AITA: Ba, uztazu, ba! Norekin zauden ohartzen zarenez, gustatuko litzaidake momentu hauek aprobetxatzea.

AMONA: Zer egiteko?

AITA: Zurekin hitz egiteko, adibidez!

AMONA: Jesus, gizon! Zerbait baduzu esku artean! Sekula ez zaitut hain gozo ezagutu!

AITA: Ba, batzuetan badakit, ba, nik ere gozoa izaten!

AMONA: Ikusten dut, bai! Pozten naiz, seme; pozten naiz!

AITA: Laster izango da, ba, hemen Maritere?

AMONA: Bai, bai. Ohean zegoen abisatu diodanean, baina pixka bat txukundu, eta berehala hemen da.

AITA: Horrela? Etortzean esango dizut!

AMONA: Beno, eta... paper-konturen bat, edo?

AITA: Bai, horrelako zerbait. Baina nola dakizu?

AMONA: Nola? Maritererengana etorri zaren bakoitzean, paper-konturen batekin etorri zarelako beti!

AITA: Alde ederreko paperak, orain artekoak eta gaurko hauek!

AMONA: Dirutan zatoz, orduan? Beroriexek paperik onenak, Pedro. Billeteak! Mariterek pezetarik ez daukala jakinda, gainera?

AITA: Gezurrik ez gero niri, e, ama! Badakit nik Mariterek dirua badaukala, eta hirurok ere ni baino askoz hobeto moldatzen zaretela.

AMONA: A, baina Maritereri ez diozu xentimorik kenduko! Diru hori berea du!

AITA: Bere administradore egin al zaitu orain?

AMONA: Ez, baina horretan arrazoi guztia du. Bere dirua du, eta zuk ez daukazu zertan hortik zurrupatu!

AITA: Zuk ere nonbaitetik jaten duzu, ba!

AMONA: Ea, gero! Nik nire ahorrotxoak dauzkat, zer uste duzu zuk! Nik ez diot Maritereri pezeta bat bera ere kentzen.

AITA: Badakit, ama... eta, gainera, esan dizut... ez nator gaur eztabaidara, eta dirua eskatzera ere ez!

AMONA: Hara! Eta zertara, orduan? Dirua eskatu besterik egiten ba al dakizu, ba?

Télécharger

x61pRelaContWAR



detalle2

Docuthèque

C1
13-08-2005

x61pRelaContWAR

20652795

x61pViewCountWAR

704

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR