detalle dokuteka-generico-fitxa

Da Vinci Kodea aurki zine-aretoetan ikusgai

Literaturako best-sellerrak pelikula bihurtzen direnean, estereotipoak sortzen dira maiz, eta zalantzarik gabe, Da Vinci Kodea da horietako bat. Negozioa egiteko sortu da. Formulak ez du arrisku handirik, beste askotan ere erabili izan delako.
Da Vinci Kodea pelikula maiatzaren 17an estreinatuko da Canneseko Zine Festibalean. Frantzian egun horretan bertan ikusi ahal izango da pelikula. Mundu mailako estrenaldia, ordea, hilaren 19an izango da.

Formula honetan datza: har dezagun klasikotasunari eusteko gai izango den zuzendari bat, zinea egiteko duen estiloa erabat zaharkitua edukiko ez duena, batez ere akziozko eta erromantizismoz betetako eszenetan.

Gero loriaz betetako lau antzezle aukeratu behar dira, hau da, pelikulako 5 milioi dolare baino gehiago irabazten duten horietakoak. Harrison Ford beste pelikula bat egiten ari dela, Meryl Strip-ek amatasun-baja duela, eta zer? Hortxe dira libre Tom Hanks, Tom Cruisse edo Julia Roberts. Berdin du bata zein bestea. Beraiek ez diote hau bezalako opari bati uko egingo.

Argumentua aukeratzerakoan errazkeriara jo. Izan dezala, itxuraz bederen, izaera eskandalagarria. Ez korapilatu gidoia larregi (ikuslea ez da inozoa, baina ez dator zinemara pentsatzera). Erantsi erotismo-tanta batzuk (ez gehiegi eta beti ere glamour ukitu batekin), eta horratx formula: Milaka, milioika ikusle egon dira pelikula noiz estreinatuko zain, eta gu ere bai tartean. Zer egin genezakeen bestela?

Bidean geratu dira —eta liburua irakurri genuenean ere bai segur aski—, irakurketak eskaintzen dituen hainbat alderdi: adibidez, ebanjelio kanonikoak benetakotzat hartu izan direla apokrifoen aldean. Edo Jesus Nazaretekoaren giza alderdiari buruzko eztabaida. Galdera eta eztabaida teologiko hauek, mundu-laurdenaren, edo gehiagoren, fedean eragin dute gizaldiz gizaldi. Baina, alderdi horiek eta beste batzuk... bidean geratu dira.
 
Da Vinci Kodea pelikula maiatzaren 17an estreinatuko da Canneseko Zine Festibalean. Frantzian egun horretan bertan ikusi ahal izango da pelikula. Mundu mailako estrenaldia, ordea, hilaren 19an izango da.

Zuzendaria: Ron Howard
Aktore/aktoresa nagusiak: Tom Hanks, Jean Reno, Audrey Tautou, Ian McKellen, Alfred Molina
Produktora: Columbia Pictures
Jeneroa: Thriller-a

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B2
08-05-2006

x61pRelaContWAR

  • Gutierrez , Juan Miguel
16513832

x61pViewCountWAR

4969

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR