Docutec
Emakumeentzako hotelak
Masajeak, fitness-ikastaroak, SPA, era askotako produktu kosmetikoez hornituriko bainugelak... Hori guztia aurki daiteke emakumeentzako hoteletan. Emakume batzuen unibertsoan amestutako luxu guztiak eskainiz, lan-kontuengatik bidaiatu behar dutenei zuzenduta daude.
Europako hiriburu nagusietan aurki daitezke proposamenik modernoenak. Eta urrutira begiratu gabe, Euskadin ere izan da saiakerarik: Donostiako Codina edota Bilboko Abba Parque hotelak, hain zuzen ere, aitzindariak izan dira ahalegin honetan. Duela gutxi, ordea, biek emakumeen solairua kentzea erabaki dute: "bezeroen artean bereizkuntzarik ez egiteko" diote arduradunek. Hortaz, Europan funtzionatzen duen joera honek Euskadin estimazio txikia duela agerian gelditzen da.
Lan-kontuengatik bidaiatzen duten emakumeen kopurua hazi dela ikusirik, zenbait hotelek negozioa egiteko aukerari heldu diote. Segurtasuna eta erosotasuna oinarri, hotel askok emakumeei zuzendutako solairu esklusiboak egokitu dituzte. Beste batzuk, berriz, haratago joan dira eta emakumeak soilik onartzen dituzte.
Bakarrik bidaiatzen duten emakumeak eroso egotea da helburu nagusia. Sistema elektronikoen bitartez sarbidea mugatuta duten solairuak edota ateetan behatxuloak jarriz... segurtasuna bermatzeko neurriak ohi baino zorrotzagoak dira, hori baita bidaiatzen duten emakumeen kezka nagusienetako bat. Edozein modutara ere, bainugelak ere ikusgarriak izaten dira hotel hauetan. Produktu kosmetiko ugari, xaboi eta krema aukera handia, ilea apaintzeko eta lehortzeko tresneria... zenbaiten nezeserra maleta baino handiagoa izan ez dadin.
Zurich-en eta Londonen
Emakumeentzat sortutako zerbitzuetan murgildu nahi dutenek Europako hiriburu nagusietan aurkituko dituzte erreferentzia gehienak. Zuricheko Lady's First izenekoa, esate baterako, aitzindarietako bat da. 2001ean sortua, hasieran emakumezkoak soilik onartzen zituen, baina gerora, gizonezkoak ere hartzea erabaki du. Agian, ausartegia suertatu zen proposamena. Hoteleko langile guztiak, noski, emakumezkoak dira. Hotelak eskaintzen dituen zerbitzuak, berriz, oso berritzaileak izan ziren bere garaian: masajeak, tratamendu bereziak eta SPA, besteak beste.
Emakumeentzako hotelen moda Londresera zabaldu zen geroago. 2005ean, emakume exekutiboentzako gelak jarri zituen martxan Grange City Hotel-ek: 300 logeletatik 68 emakumeentzat egokituta daude. Horietan, gela arruntetan aurkitzen ez diren elementuak daude; adibidez, behatxuloak ateetan eta apal zabalak bainugelan. Arduradunak pozik omen daude emaitzekin eta arrakasta handia izan dutela azpimarratzen dute.
Euskadin, ordea, arrakasta txikia
Donostia edota Bilbo hiriak ez dira atzean gelditu eskaintza honetan. Donostiako Codina eta Bilboko Abba Parque hotelek aspaldian ekin zioten kontzeptu berritzaile honi. Biek, ordea, emakumeentzako solairuak kentzeko erabakia hartu dute. Europako beste hiriburuetan ez bezala, Euskadin ez omen du arrakasta handirik izan. Fran Gonzalez Donostiako Codina hoteleko zuzendaria da, emakumeentzako solairu berezia ezarri zuen lehenetarikoa. "Zerbitzu hau eskaintzen aitzindariak izan ginen. Emakume exekutiboen kopuruak gora egiten zuela ikusita, beraientzako zerbitzu bereziak ematea bururatu zitzaigun. Horrela, 90eko hamarkadan guk ezarri genituen lehen solairu femeninoak gure hoteletan. Emakumeak eroso egotea zen gure helburua. Horretarako, logela horietan dekorazioa gehiago zaindu genuen eta bainugeletan mota askotako produktuak sartu genituen: makillajea kentzeko zapiak, konpresak...". 2006. urtean, ordea, hotela goitik behera berriztatu zuten. Orduan, solairu berezi horrek zentzua galdu zuen. "2006ko erreformarekin, solairu femeninoa kentzea erabaki genuen, zentzurik ez zuelako. Orain, gela guztietan zaintzen dugu dekorazioa eta emakumeentzako produktu bereziak harreran eska daitezke".
Bilboko Abba Parque hotelak, berriz, duela hilabete eskas kendu du emakumezkoentzako solairua. Bilboko erdigunean kokatuta dago eta garai berriko bezeroei egokitzea izan da hotelaren ardura nagusietako bat. Horrexegatik, hotela martxan jarri zutenean, egokitzat jo zuten. "Hotela inauguratu zenean, emakumeei erreserbatutako solairu bat jarri genuen. Gure bezero gehienak exekutiboak dira eta, tartean, emakume asko daude. Horrela, emakumeengan arreta berezia jarri genuen. Segurtasuna eta erosotasuna eskaintzea zen gure helburua: logela horietan, aldizkari femeninoak eta produktu espezifikoak sartu genituen", argitu digu Igor Garmendiak, bertako merkataritza-saileko buruak. Halere, zenbait bezerok ez zuten begi onez ikusten. "Bezero batzuk kexu ziren". Gauzak horrela, bezeroen artean bereizkuntzarik ez egiteko kendu dutela azaltzen du. Gainera, solairua kendu dutenetik, emakumeentzako produktu espezifikoen eskaintza zabaldu dutela dio. "Orain, emakumeentzako produktuen eskaintza zabaldu egin dugu. Baita gizonezkoentzako produktuena ere. Izan ere, bezeroa eroso sentitzea da gure helburu nagusia". Bereizkuntzarik egin gabe, emakumeak berdin mimatu daitezkeela azpimarratu du Igor Garmendiak.