detalle dokuteka-generico-fitxa

GPSak eta auto gidariak

Gidatzen ari direla GPS aparailuak erabiltzeak istripu asko eragiten omen ditu. Hala adierazten dute egin diren hainbat ikerketek. Orain, gainera, isunak jarriko dituzte gidatzen ari garela GPSa maneiatzeagatik.




Hiztegi lagungarria



3 puntuko kenketa. 3 puntuko murrizketa, 3 puntu kentzea. Adibidez: Autoa gidatzen bazoaz eta telefono mugikorretik hizketan 3 puntuko kenketa izango duzu... harrapatzen bazaituzte, jakina!

Aseguru-etxe. Aseguruak egiten dituen enpresa. Adibidez: Gazteek zailtasun handiak dituzte motoentzako aseguru-etxea aurkitzeko.

Beldurrak airean. Izuak airean, oso beldurtuta. Adibidez: Zurekin autoan sartzen nintzenenean, beldurrak airean izaten nintzen; orain gidari hobea zara.

Biratu. Esaterako kaminoan, zauden tokitik ezkerrera edo eskuinera joan. Adibidez: Leire, kontuz, seinaleak ez dizu uzten eskuinera biratzen.

Isuna. Esaterako, legea hautsi delako ordaindu behar den diru-kopurua. Adibidez: Errepidean azkarregi bazoaz, besteak beste, isuna ordaindu beharko duzu.

Karrilean apuntatu ezinik. Errepidean zuzen joaten asmatu ezinik, karrilaren barruan joateko zailtasunez joan. Adibidez: Autoa nekatuta hartzen baduzu, edo erdi lotan, karrilean apuntatu ezinik joango zara.

Maneiatzea. Erabiltzea. Adibidez: Autoa gidatzea eta une berean GPSa maneiatzea arriskutsua omen da.

Onura. Alde onak. Adibidez: Mendizaleek onura asko ikusten dizkiote GPSari, auto gidariek ez hainbeste.

Segurantzia. Ziurtasuna, seguritatea. Adibidez: Auto gidariek ez badituzte bide-seinale asko ulertzen, non da segurantzia?

Txofertzan aritu. Autoa edo autobusa gidatu. Adibidez: Txofertzan aritzeko azterketa bigarrenean gainditu duzu.



Télécharger

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B2
30-09-2009

x61pRelaContWAR

16500521
00:02:03

x61pViewCountWAR

3959

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR