detalle dokuteka-generico-fitxa

Oinezkoei ere, alkoholemia-kontrolak!

Hemendik aurrera, arau-hausteren bat egiten duten oinezkoei alkoholemia-kontrola egiteko bidea ireki du Espainiako trafiko zuzendaritzak.

Iritzi eske kalera atera da kazetaria. Bideoan jendearen usteak entzun ahal izango ditugu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Xabier Euzkitze.- Gurekin dugu Jon Perurena, arraunlari eta irakaslea. Arratsalde on, Jonpe.
Jon Perurena.- Arratsalde on, Xabier.
X.E.- Bueno, berri xelebrea jakin diagu, ba.
J.P.- Zein?
X.E.- Hemendik aurrera, arau-hausteren bat egiten duten oinezkoei, oinezkoei alkoholemia-kontrola egiteko bidea ireki dik Espainiako Trafiko Zuzendaritzak. Eta ondorioz, noski, positiboa emanez gero, baita isunen bat jartzekoa ere. Zer iruditzen zaik hiri?
J.P.- Hori niri iruditzen zait, astakeriaz aparte, esan nahi nikek, nonbaitetik dirua atera behar, ez?, eta bueno, azkenean, pues bueno, horrelako multatzeekin eta horrelako lege xelebreekin, ez? Adibidez, hiri horrenbeste interesatzen bazaik, preokupatzen badik edo osasuna edo, bueno, ba hik jotzen baduk bat leihotik, tonba! Berrehun euro. Joder, debekatu ezak tabakoa, ez? Ez, zera bota omen du eta ondokoari traba egin omen ziok eta aiba la ostia, pues, ken ezak, ez? Edo, orain alkoholemia, orduan, karnabaletan eta, zer egin behar diagu?
X.E.- Nik pentsatzen diat ba semaforo bat oinezkoentzat gorrian dagoenean pasatzen baldin baduk eta, bueno, pentsatzen diat mozkortuta egon gabe ere isuna jarri beharko luketela, ezta? Baina ikusten baldin badute gainera, mozkortuta hagoenaren zantzuak edo daudela, alkoholemia-proba egin eta orduan, isuna handiagoa edo ez zekiat ba nik zer izango den.
J.P.- Bai, hori duk, esan diat ba dirua nonbaitetik atera behar eta horrelako roilloekin. Zergatik hik pentsa ezak, gu biltzen garen bezala biak, taberna-bazter askotan, gure melokotoiarekin eta hortxe, semaforoa saltatu, zum!, ostia eman eta oraindik alkoholemia egin, ez? lurrean biak eta sopla, ez? Soplao. Atera itzak kontuak, lehenago nahiko zera badaukak, alkoholemia, gainera!
X.E.- Guri irundar batek aspaldi esan ziguan, Irungo lagun batek, ba, frantsesak etxean mozkortzen dituk. Horretan hasi beharko diagu!
J.P.- Etxean mozkortzen? Zera, alabarekin eta…
X.E.- Frantsesak eta europarrak eta etxean bai, etxera eramaten dutela alkohola, nahi adina, Europako herrialde aurreratuetan eta gero bertan mozkortzen direla. Eta ez zekiat hori bertara ez ote datorren.
J.P.- Beste alde horretan bai, behintzat. Hombre, beste ohiturak badituk. Tabernan egiten duk lehenagoko hemen guk egiten genitian, baina hemen ja gero eta giro kaxkarragoa zegok, e, Xabier. Joder, lehenago, larunbat gauetan eta kristoren jende pila egoten gintuan, ba bueno, lokaletan eta… Klaro, alkoholemia zera horiekin ere ezin duk, baina… pfff, esan nahi niake, etxezuloan sartu beharko diagu. Etxezuloan edo beste sistemaren bat antolatu beharra zegok.
X.E.- Etxezuloan harrapatu.
J.P.- Klaro, etxezuloan badakik ze problema duan, Xabier?
X.E.- Zer du?
J.P.- Klaro, hor Europan gazteak goiz joaten dituk, alokairuan  eta gu berrogei urtera arte etxean zaramaagu eta zer egin behar duk? Ez, kuadrilla eraman etxera eta amona, ama, osaba eta han, jesukristoren festa.
X.E.- Baina haiek ere mozkortuta igual egongo dituk.
J.P.- Amona mozkortu!
X.E.- Bueno, esan bezala, oinezkoentzat alkoholemia-kontrola ezartzeko asmotan da Espainiako Trafiko Zuzendaritza. Xabi Fernandezek bildu ditu polemikaren nondik norakoak.
Xabi Fernandez.- Zerbait edan al duzu gaur goizean?
Kaleko gizona 1.- Kafesnea hartu dut.
X.F.- Kafea, tantoarekin ala tantorik gabe?
Kaleko gizona 1.- Batere gabe.
Kaleko emakumea 1.- Uuuuuuu sin tanto, jope, hombre.
X.F.- Badakizu orain alkoholemia-probak egin nahi dizkietela oinezkoei ere?
Kaleko emakumea 2.- Horixe bakarrik falta da. Ez dakit zergatik.
X.F.- Eta zer iruditzen zaizu?
Kaleko emakumea 2.- Ondo.
X.F.- Ondo iruditzen zaizu oinezkoei kontrola egitea.
Kaleko emakumea 2.- Ez, ze uste dut ez dela normala, baina bueno.
Kaleko gizona 2.- A, bai? Ez nekien ezer.
X.F.- Eta? Zer iruditzen zaizu?
Kaleko gizona 2.- Ba, ez zait ondo iruditzen, desde luego.
X.F.- Ez?
Kaleko gizona 2.- Zu baldin bazatoz kalean horrekin zerarik ez daukazu egiterik, estropezurik egiterik. Por ejemplo, zer egin behar diozu, kotxe bati jo? Edo zer egin behar diozu?
Kaleko gizona 3.- Egia da hori?
X.F.- Intentzio horrekin omen dabiltza.
Kaleko gizona 3.- Joe, mundiala da, mundiala, mundiala.
X.F.- Mundiala iruditzen zaizu?
Kaleko gizona 3.- Bai, bai.
Kaleko emakumea 3.- Hombre, paso cebran ez bagara pasatzen eta horrela, normala iruditzen zait.
X.F.- Bai?
Kaleko emakumea 3.- Oso normala. Bai, bai, bai, bai.
X.F.- Harrituta gelditzen naiz. Zuk, behintzat, ikusten duzu nahiko normala.
Kaleko emakumea 3.- Hombre, kotxezaleei egiten baldin badigute, eta nik uste dut pixka bat kontrolatzeko ere… zergatik da hau droga permitida, baina alkohol asko edaten da, asko asko asko edaten da. Orduan, ba, normala iruditzen zait, ez dut inongo arazorik.
X.F.- Eta, poteoan zabiltzate?
Kaleko gizona 4.- Orain bai.
X.F.- Bai?
Kaleko gizona 4.- Ordu bi eta erdietaraino… leña!
X.F.- Uuuu! Kontuz ibili, e?
Kaleko gizona 4.- Zer ba?
X.F.- Aber oraindik kontrolen bat egin behar dizuen hor!
Kaleko gizona 4.- Kontrol bat, zer? Alkoholemia?
X.F.- Horixe!
Kaleko gizona 4.- Ba! Egingo dute, baina iguala da.
X.F.- Baina zuk ez dakizu orain oinezkoei ere alkoholemia-kontrola egingo dietela igual?
Kaleko gizona 4.- Bai, aditu dut, aditu dut. Aditu dut, baina hemen, zona honetan, Beasaingo zona honetan ez da egiten.
X.F.- A, ez? Non egingo dute ba?
Kaleko gizona 4.- Hemendik behera.
X.F.- Aber, bestea.
Kaleko emakumea 4.- Orain bestea, orain bestea.
Kaleko gizona.- Oinezkoei?
X.F.- Beharrezkoa ikusten duzu hori?
Kaleko gizona.- Ez dut ulertzen.
X.F.- Ez duzu ulertzen?
Kaleko gizona.- Niri ez, niri ez.
X.F.- Zuk libre?
Kaleko gizona.- Libre, dena libre dago. Nola esaten dute? Europa libre, edo?
X.F.- Europa libre, Beasain libre eta estazioko barrioa ere libre nahi duzu zuk.
Kaleko gizona 4.- Hori da. Beasaingo esto libre!
X.F.- Egunen batean egiten badizute, ai ene!
Kaleko gizona 4.- Egin didate eta ez dut pagatu oraindio. Bueno…
X.F.- Hala, zuzen, e? orain kontrolatzen ari naiz-eta, aber. Jonpe, Xabier, oraintxe ikusiko duzuen moduan, Beasainen hasi dira dagoeneko horrelako probak egiten. Adibidez, hemen esertzen saiatzen dena, muturra ondo berotuta duen seinale!
Xabier Euzkitze.- Hara ba! Hi, ni engainatu nauk!

detalle2

Docuthèque

C1
27-02-2015

x61pRelaContWAR

16266698
05:29

x61pViewCountWAR

6357

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR