detalle dokuteka-generico-fitxa

Munduko biboterik luzeena

Turkiar batek dauka Guiness errekorra biboteen sailean, metro eta erdi baino luzeagoa baita gizon horrek daramana sudur azpian.

 

 

 

 

 

Irudia: Mohamed Hassan, Pixabay

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria 1. Guinness errekorrak, Gari, zenbat albiste ematen dituen, ezta?  

Esataria 2. Buf! Dezente. Pasa den urtean zehar… 

Esataria 1. Jendeak… 

Esataria 2. Bastante aldiz (sarri) aipatzen dugu. 

Esataria 1. zertan ematen duen denbora, ezta? 

Esataria 2. Denbora libre asko izango duelako, ezta? 

Esataria 1. Bai. Horregatik izango da. Batzuetan osasuna eta higienea ere arriskuan jartzen du jende askok. Ez dakit jende askoren opor-leku izanen (izango) den, baina zuentzako edo zuetako norbait [norbaitek] Turkiara joateko asmoa badu, jakin ezazue Bosforoa, Meskita Urdina edo Santa Sofia, horiek ja(da) ez direla erakargarri turistiko.  

Esataria 2. Ez dira ja(da) erakargarri turistiko?  

Esataria 1. Ez. Ez.  

Esataria 2. Baina zergatik?  

Esataria 1. Ez, bertakoa, Turkiakoa alegia da Mohamed Rashid, eta… Baina orain Beiruten bizi da Mohamed, eta Libanoko hiriburutik, bere biboteekin batera, paseatzen da alde batetik bestera. Baina tabernetan edo dendetan sartzerakoan kontu handiz ibili beharra dauka. Izan ere, bere biboteak, entzun, metro eta erdi baino gehiago neurtzen du.  

Esataria 2. Alajaina! 

Esataria 1. Bai. Ideia egiteko, oso altua ez den pertsona baten neurri berekoa, alegia bibotea.  

Esataria 2. Metro eta erdi.  

Esataria 1. Bai. Metro eta erdi. Pentsa! Metro eta erdi lo egiteko, jateko, hondartzan bainatzeko, dentistarengana joateko, kotxea gidatzeko… Tira, metro eta erdi bizitza normala oztopatzeko adina bada, e! 

Esataria 2. Bai. Bada, bada. Egia esan. 

Esataria 1. Bada. Eta arestian esan bezala, ba Mohamed honek biboteen sailean Guinness errekorra du. Biboteen… 

Esataria 2. Munduko biboterik luzeena da berea.  

Esataria 1. Luzeena duelako. Eta esaten duenaren arabera, ez du azken 10 urteotan bibotea moztu.  

Esataria 2. A! 

Esataria 1. Moztu ez, baina apaintzen denbora dezente ematen du, tente-tente eraman nahi du, gorantz jarrita… 

Esataria 2. Metro eta erdi goruntz (gorantz) jarrita. 

Esataria 1. Bai. Goruntza (gorantz), lakaren laguntzaz edo… Eta aurpegitik bi erratzen makilak aterako balitzaizkio bezala, ba horrela eramaten du.  

Esataria 2. Pisu eta karga ere hartuko du ba horrek, ezta? 

Esataria 1. Bai. Baina hartzen dituen lan guztiek badute bere, bere emaitza. Beiruteko Corniche izeneko kalea da Mohameden lantokia. Bertan kokatu, eta beraien, berarekin argazkia ateratzeagatik 5 dolar kobratzen ditu.  

Esataria 2. Negozioa da, orduan, honen guztiaren atzean dagoena.  

Esataria 1. Jakina! Eta diru horrekin munduan zehar bidaiatzen du bibotedun gizon honek.  

Esataria 2. Ja, ja (noski). Bueno, ez da txarra, aizu! Jendea 5 dolar ordaintzeko prest dagoen bitartean, ba berak bizitza atera dezala, ezta?, metro eta erdiko bere bibotearekin.  

Esataria 1. Bakarra, zaila izanen dela argazkia ateratzen, ezta? 

Esataria 2. Bai.  

Esataria 1. Denak ateratzeko, eta bibotea tartean ez mozteko… Eta…  

Esataria 2. Uf! Uf! Nahikoa lan, egia esan.    

detalle2

Docuthèque

B2
11-06-2003

x61pRelaContWAR

16415179
0:02:22

x61pViewCountWAR

2573

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR