detalle dokuteka-generico-fitxa

Egurra gasolioaren ordez

Gero eta gehiago omen dira etxea berotzeko egurra erabiltzen duten kontsumitzaileak.

Duela 30 urte bezalaxe, egurra ari da erabiltzen jende asko galdarari jaten emateko.

Transcription:[+] Transcription:[-]

 

Asier Sanchez esataria.- Argitu du Opakuan, baso erdian. Entzuten den zaratagatik badakigu lanean dauden tokitik gertu gaudela.
Egurretarako, edozein zuhaitz erabiltzen da. Honelakoak, akastunak daudenak, zaharrak… gaur moztutako pagoen ehuneko laurogeita hamabost egurretarako dira, batez ere Andia eta Urbasa mendilerroetan eta Iratiko oihanean lan egiten dute.
Jose Luis Imaz.- Teknikariek zuhaitz bat gaizki ikusten dutenean, markatu egiten dute, mozteko. 
Asier Sanchez esataria.- Bildutako zuhaitzak zerrategira doaz. Makina honek enborrak zatitan mozten ditu eta hemen biltzen da etxean erretzeko egurra, egunero 30.000 kilo mozten ditu.
Gero eta jende gehiagok erosten du egurra.
Leire Imaz.- Bai, askoz gehiago, zeren gasolioa igo da eta egurra, aldiz, ez da igo hainbeste. Pagoak balio du hamaika zentimo kiloak. Gasa eta egurrarekin, bada, agian, mila, mila eta bostehun euro aurrezten dute.
Ibai Arnaiz.- Ikusten ari gara jendea berriz ere egurra bilatzen ari dela, berriz ere duela 30 urte gehienbat erabiltzen zen energia horretara bueltatzen ari da.
Asier Sanchez esataria.- Arturok galdara mistoa du: egurra eta gasolioa erre ditzakeena.
Arturo Gonzalez de Matauco.- Asko aurrezten dut, ehuneko hogeita bost gutxiago ordaintzen dut egurrarekin.
Asier Sanchez esataria.- Hori bai, txarrena suari jaten eman behar zaiola etengabe etxea bero izateko.
 

detalle2

Docuthèque

B2
17-10-2012

x61pRelaContWAR

16362406
01:34

x61pViewCountWAR

4705

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR