Docutec
Golaren ondoren, zer?
Futbolariek, ez beraiek soilik, beren helburua lortzen dutenean ospatu egiten dute jokalekuan bertan.
FIFA futbol-erakundeak gola ospatzen uzten du. Bere neurrian ospatu behar da, era itxurosoan. Ez du uzten keinu mingarririk egiten, ez inori barre egiten, edo probokatzen. Zelai inguruan dauden metalezko sareetatik gora joatea ere debekatzen du, edo gol-ospakizunaren bidez nahita denbora larregi galtzea. Zelai-jokotik atera daiteke, baina ahalik eta azkarren itzultzekotan.
Gola ospatzeko hainbat modu:
• Taldean besarkatu bizkarretik helduta
• Korrika hasi besoak altxatuta.
• Korrika hasi besoak altxatuta, eta eskuak itxita. (Adurizek maiz egiten du)
• Zelaian aurrerantz labaindu belaunak lurrean jarrita.
• Zelaian aurrerantz labaindu sabela lurrean jarrita. (Bakarka, taldeka)
• Denak lurrera bota euren gorputza, eta elkarri besarkatu.
• Zelaiaren bueltan dauden iragarkien gainetik jauzi egin zaleengana hurbilduz.
• Kamiseta erdi erantzi buruan jarriz
• Taldekide bati aurpegian musu eman, besarkatu.
• Jauzi bat egin ukabila gorantz (Realeko Satrustegirena oso ezaguna egin zen)
• Besoak jaso taldekide baten eskuen kontra txalo egiteko.
• Golerako pasea emandako taldekideari lepora salto egin, aurretik edo atzetik.
• Golerako pasea emandako taldekideari behatzarekin seinalatu.
• Giza piramide bat egin.
• Errugby-melea egin taldekideekin.
Araudiak zigortzen dituen ospakizunak: errespetu-eza aurkariari, zaleei, gustu txarrekoak…
• Gola sartu ondoren kamiseta kendu gerritik gora biluzik geratuz (hau ez dute epaileek beti zigortzen).
• Popatik bidali talde aurkariaren zaleak.
• Kaskabiloak ukitu.
• Kazetariei mingaina atera.
• Korner-banderatxoan, edo gola sartutako atearen zutoinean, txakurraren antzera hanka altxatuz, txiza egitearen itxura egitea.
• Besoa altxatzea Hitlerrek bezala. Hori egun zuen Di Canio futbolariari isuna jarri izoten: 13.000 dolar.
Batzuetan jokalariak bere kirol-egoeraren berri eman nahi die zaleei gol-ospakizunarekin edo bere burua goraipatu edo protesta egin.
• Eskuko behatzekin norberaren izena seinalatu kamisetan.
• Behatza ezpainetan jarriz isiltzeko esan aurkarien zaletuei.
• Eskuak belarrietara eraman txaloak gutxi entzungo balira bezala.
Gimnasia egiten, gorputz-atalak mugitzen…
• Zirkuko akrobaziak egin; adibidez oso abila zen arrisku-jauziak egiten Hugo Sanchez mexikarra.
• Zaldi-saltoa egin taldekide baten bizkarrean eskuak jarrita.
• Besoak zabaldu hegazkinarena egiteko. Edo zikoinarena, ukalondoak gora eta behera mugituz.
• Taldekide bati oinetako bat kendu, eta itxura egin telefonoz ari dela hizketan
• Taldekidearen, adibidez gola sartzeko baloia pasa dionaren, oinetakoak garbitu.
• Eskuko behatzak pistolak balira bezala tiro egin.
• Bi besoak arku-tiroan jartzen diren bezala jarri.
• Militarren antzera agurtu eskua kopetara eramanez.
Golegileak norbere taldea goraipatzen du.
• Taldearen ezkutua (normalean bular aldean dago) kolpatu, musukatu, eskua gainean jarri…
• Belaunikatuta zelaiari musu eman.
• Zaleei txalo egin.
Sendikoez gogoratzea edo andregaiaz, lagunen batetaz…
• Behatz erakuslea zerura begira jarri hilberri den norbait gogoratzeko.
• Ezkontza-eraztuna musukatu.
• Besoekin haur bat kulunkatzeko itxurak egin.
• Behatz lodia zupatu txupete bat balitz bezala.
• Musu bat igorri zaletuei eskua ezpainetan jarrita
• Taldekideei ez utzi berearekin gola ospatzen, ordezkoen aulkian dagoen norbaitekin (jokalari, entrenatzaile, masailari..) ospatu nahi duelako.
• Haurdun dagoen norbaiti eskaini gola, baloia sabelean jarriz kamiseta barrutik.
• Bi eskuekin bihotzaren irudia egin.
• Kamiseta kendu, azpiko kamisetan dagoen mezua irakurri ahal izateko.
Eta golak ez ospatzea.
• Aurkarien zaleei barkamena eskatu bere talde ohiari gola sartzeagatik. Eskuak errezatzen arituko balitz bezala jarrita.
• Burua makurtu.
• Baloia hartu eta korrika norbere zelaira joan. Hori egiten da gola sartzen duenak partidua berdintzeko edo irabazteko aukera ikusten duenean, eta denbora gutxi falta denean lehia amaitzeko.
Ai si eu te pego kanta
Aldakak mugitzea, dantza egitea (bakarrik, binaka nahiz taldean) ere maiz ikusten da zelaian. Horixe egin zuten Real Madrid taldeko bi jokalarik eta bat-batean datza horrek mundu mailako ospea lortu du. Jatorrian abeslari brasildar batek abesten du, Michel Telok, hain zuzen. Baina dagoeneko sortu dute Ai si eu te pego kanta ezagunaren euskal bertsioa, Eutsi bero izenekoa, 30.000 bisitaritik gora ditu Youtuben.
