Karanbola toxikoak

Mikrokosmos bat sortu du ipuin hauekin Andoni Urzelai idazleak. Pertsonaiak era askotakoak dira, baina guztiek dute ezinegonen bat:

Esaterako, futbola gorrotatzetik zale sutsu izatera pasatzen den emakumeak. Minbizia duelako senarra uzten duenak; edo bata lanerako eta bestea sare sozialetarako, bi nortasun kontrajarri dituen gizonak. Zer sumatu dagoen poliziak ETAk hiltzen ez duenetik. Errua beti besteena dela uste duen gizon gorrotagarriak. Mortadelo eta Filemonen antza duten pertsonaiek. Urzelaik asko estimatzen duen kulturarekiko apatia izpirik ez duen aktibistak…
Ipuin guztiek bere autonomia dute, baina pertsonaia batzuk ipuinen arteko zubi-lana egiten dute, maiz ageri baitira. Askotan umorea ageri da ipuinetan, umore beltza sarritan, eta irribarre gaiztoa. Izan ere, idazleak eragin hori lortu nahi du irakurleengan, ez baitu liburu transzendental bat egin nahi izan, ezta hutsala ere.

Egilea: Andoni Urzelai
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2015

Hona pertsonaietako bat deskribatzen duen pasartea:
Mespretxuz begiratzen genien Mikelen moduko tipo bitxi eta bakanei. Pintoreskoak iruditzen zitzaizkigun. Pintoreskoetan berebizikoena, kuadrillako gure azken mohikanoa. Mikelek ez zuen aukerarik galtzen antzerki, kontzertu eta hitzaldietara joateko. Poesia emanaldiren batera zihoala esanez gero, adarra jotzen genion.

(44. or)


Liburua online irakurtzeko, hona jo

Liburuaren aurkezpeneko bideoa:


Euskadi Irratiko audioa, Andoni urzelairi elkarrizketa bere liburuaren gainean.

Pages: 180

Intéressant pour vous



B2
18-11-2015
16271948
2216