detalle dokuteka-generico-fitxa

San Balentin

Otsailaren 14an maiteminduen egunean larrosak, txokolatea edo oparitzeko eguna omen da.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Ze kulpa izan ote zuen San Valentinek urtero-urtero otsailaren 14a heltzean honelako irudi eta kurtsileriak jasan behar izateko? Bihotzak, opari erromantikoak, larrosak… Baina, ba al dakizue Agustinek gaur goizean Donostian banatu dituen larrosak nondik etorri diren? Ba, Holandatik, Holandako produkzio-kate erraldoi batetik. Larrosa estandarrak ziren. Ez zenuen ba pentsatuko zeuri bakarrik otu zaizula maiteari loretxo bat opari egitea? Ba, ez. Holandan ondo dakite negozio horren berri eta hilabete batzuk lehenago hasi ziren San Valentin denboraldia prestatzen. Harrigarria benetan zein fresko irauten duten Holandako larrosek Europa guztian zabaldu eta gero ere.

Belgikan ere aspaldi hasi ziren lanean, baina txokolatearekin. Urte guztian sobratutakoak urtu eta berriro forma eman diete egun handi honetarako. Adibidez, urre eta diamantezko lepokorik ezin badiozu erosi bikoteari, txokolatezko bat erosi, merkeagoa baita! Azken finean, ez ahaztu egun honetan kontua zerbait erostea dela. Horretan datza ohitura. Edo bestela Kamasutrako iruditxoak, kondoi itxurako panpinatxoak, bihotz txikiak… A! Baina ez ahaztu maiteminduta egon behar dela honetarako!

detalle2

Docuthèque

B2
13-02-2001

x61pRelaContWAR

16356528
0:01:23

x61pViewCountWAR

4894

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR