Docutec
San Valentin egunaren inguruko bitxikeriak
Otsailaren 14an zenbaitek ospatzen duen "Maiteminduen eguna"ren gaineko bitxikeria batzuk jaso nahi izan ditugu hurrengo lerrotan.
Kupido
San Valentin eguneko bitxikerien artean hauxe: Nola irudikatzen dugun Kupido. Era askotara, egia esan, baina ohikoena hauxe da: haur biluzi bat, hegoduna, eta gezia daramana. Eta begiak, arima nahikoa baita maitasuna antzemateko, benda batekin estalita ditu. Shakespearek “Udako gau bateko ametsa” obran Kupido modu berezi batean irudikatzen du, ume gisara, bai, baina huts egiten duen ume gisara ere bai tarteka.
Bestelako ikuspuntua
Juduek ez dute otsailaren 14a ospatzen, bina badute bere ustea egun berezi horri buruz. Alegia, maitasuna ez litzatekeela urtean behin bakarrik ospatu behar, baizik eta urteko egun guztietan, inor baztertu gabe. Guztiak maitatu behar dira, baina batez ere nork bere burua.
Eros eta Psike
Greziar mitologian Afroditak bekaitza dio Psike emakume gazte, eder hilkorrari. Afroditak Erosi (maitasunaren jainkoari) aginduko dio Psike geziz zeharkatzeko, ea hala munduko gizonik itsuenaz maitemintzen den. Baina Erosek Psike ikusi eta bera maiteminduko da neskarekin.
"Zure Valentin"
San Valentin espetxean sartuko dute, hiltzera zigortuta. Espetxeko zaindariak bere alabaren tutore San Valentin izan dadila, hori eskatzen dio espetxeko abadeari. Alabak eta San Valentinek luze ematen dutenez elkarrekin, maitemindu egingo dira. San Valentin hil behar duten egunean honek bere maiteari, besterik ezean, ohar bat utziko dio, bukaeran esaldi ospetsua duena: “Zure Valentin”
Egun bakarra aste bihurtua
Argentinan, Latinoamerika guztian bezalatsu, maiteminduen eguna ospatzen da. Baina Argentinan gero dator bitxikeria, hilabete batzuk geroago. Uztailaren 1etik 7ra “Samurtasunaren Astea” ospatzen dute, eta argentinarrek kalean elkar trukatzen dituzte musuak eta gozokiak. Argentinarrek gozokiak oparitzen dizkiote maite dutenari, edo pertsona berezi horri. Ordainetan, musuak jasotzen dituzte.
Gizasemeentzako txokolatea
Tanabata izena du Japoniako ekitaldi batek. Emakumeek txokolatea oparitzen diete gizonezkoei. Gizonak ez du, nahitaez, maite edo estimatzen duten azukre koxkorra izan behar. Izan daiteke, lankide bat ere. Baina bereziki estimatzen badute, opariak ere berezia izan behar du. Esker gisara, opari-egileak txokolatea jasoko du gizonengandik, baina hilabete geroago, martxoaren 14an. Azken egun horri “Egun zuria” esaten zaio, kolore horretakoa izaten delako oparitutako txokolatea.
