Docutec
Kerman mintzalagun bila. Kerman eta Yumiko
Kermanen izeba eta ama Japoniara joatekoak dira, eta Kerman Japoniako lagun batengana joan da informazio eske.
Egiturak:
- Urruntasuna adierazteko: tokitan, lekutan.
- Harridurazko esaldiak: Zein polita den!
Transcription:[+]
Transcription:[-]
KERMAN: Bai, ama... Gernikan nago... Bai... Japoniako lagun bat daukat hemen, Gernikan... Yumiko... Zergatik galdetzen duzu? Zer? Japoniara joan behar duzuela izeba Karmenek eta biok? Oporretan? Baina, baina... Tokitara joan behar duzue!!! Zergatik ez zarete joaten Benidormera, aurrekoetan bezala? Zuek badakizue non dagoen Japonia? Lekutan dago!!!!! Ene...
KERMAN: Aupa, Yumiko! Hitz egiteko moduan? Yutakaren jatetxean zaude?Ba... Axola ez bazaizu... Bertara joango naiz... Gero arte!!!!
KERMAN: Kaixo, Yumiko!!!!
YUMIKO: Egun on, Kerman!!! Hau sorpresa!!
KERMAN: Zure laguntza behar dut, Yumiko... Gure amak Japoniara joan nahi du oporretan, izeba Karmenekin... Biak bakarrik!!!!!
YUMIKO: Japoniara? Zeinen ondo!!!
KERMAN: Bai... Baina lekutan dago Japonia... Eta gure hauek oso gutxitan irten dira Algortatik...
YUMIKO: Eta zu ez zara joango beraiekin? Hala, lasaiago egongo zara...
KERMAN: Gustura joango nintzateke, bai... Baina tokitan daude nire oporrak...
AZALPENA
Zerbait urruti dagoela adierazteko, era honetako esaldiak erabiltzen ditugu, mugagabean:lekutan dago Japonia! Tokitara joan behar duzue!
KERMAN: Bai, ama, bai... Apuntatu ditut esandako guztiak... Baietz ba... Oraintxe egongo naiz Yumikorekin... Zeinen astuna zara!
YUMIKO: Zer nahi zuen, Kerman?
KERMAN: Hitz zerrenda hau japonierara itzultzea nahi dute... Hau konpromisoa, Yumiko... Ez dizut lanik eman nahi, baina...
YUMIKO: Lagunduko dizut. Ez larritu!!!!
KERMAN: Ea ba... Begira nolako zerrenda egin dit!!!!!
YUMIKO: Tira, ez da ezer... Zein da lehen hitza?
KERMAN: Farmazia! Egunero farmaziara bueltaka ibiltzen dira... Nola esaten da japonieraz?
YUMIKO: esaten da "yakk yoku"
KERMAN: Zein zaila den japoniera! Ez dut piperrik ere ulertzen...
YUMIKO: Zein da bigarrena?
KERMAN: Ezetz asmatu zein da bigarren hitza!Bingoa!
YUMIKO: Hori erraza da! Esaten da "bingo" Eta, hirugarrena?
KERMAN: Dozena erdi txurro eta txokolate beroa!
YUMIKO: Kerman... Japonian ez dago horrelakorik...
AZALPENA
«Ezetz asmatu zein den bigarren hitza!» eta «zein zaila den japoniera!». Gogoratu harridurazko esaldi horietan aditz laguntzaileari -en ipini behar diogula.
KERMAN: Mila esker, Yumiko! A zer nolako mesedea egin didazun!!!
YUMIKO: Ez da ezer, gizona!!!!
KERMAN: Dena den... Gure ama eta izeba Karmen txokolate eta txurrorik gabe... A zer gozozaleak diren!!!
YUMIKO: Moldatuko dira! Japonian oso ondo jaten da! Probatu nahi duzu zerbait? Bazkaldu duzu?
KERMAN: Bai, baina aspaldi! Lekutan dago bazkaria... Kar, kar... Gustura probatuko nuke zerbait!!!
YUMIKO: Yutaka, ekarri mesedez zerbait jateko!
YUTAKA: Bai!!!!
KERMAN: A zer itxura duen!!!!
YUMIKO: Hau shushi da, egiten dugu arroza eta arrainarekin, eta hau miso-shiro, egiten dugu barazkiekin eta sojarekin. Eta hau, tenpura eta hau, hiziki da.
KERMAN: Mmmm... Zein usain ona duen... Eta zer goxoa dagoen... Lekutako jakiak dira hauek!!!
YUMIKO: Sukaldari bikaina da Yutaka!
KERMAN: Bide batez... On egin, Yumiko!!!! Nola esaten da hori japonieraz?
YUMIKO: Itadakimasu!!!
KERMAN: Itadakimasu!!!
AZALPENA:
Japoniarrekin ikusi dugu gaur Kerman euskaraz. Zerbait urruti dagoela adierazteko esamoldeak agertu zaizkigu gaurko atalean, batetik. Lekutan dago Japonia! Tokitara joan behar du gure amak!
Bestalde, «Zein usain ona duen!» eta «Zer goxoa dagoen!» esaldietan, gogoratu -EN ipini behar zaiola aditz laguntzaileari. Hori gaur ikasitakoa. Gogoan izan zuek ere: honekin edo harekin, baina egin!

Docuthèque
27-05-2011
16351302
00:05:25
7531