detalle dokuteka-generico-fitxa

Tarana Karim: "Hizkuntzarik gabe ez dago herririk"

Tarana Karim azerbaijandarra da sortzez eta duela 12 urte pasatxo heldu zen Euskal Herrira, Tolosaldera.

Euskaldun berria da Tarana, eta 'Euskal Herria Zuzenean' saioan izan da Xabier Euzkitzeri bere esperientzia kontatzen.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Xabier Euzkitze.- Beste euskaldun bat aurkeztu nahi dizuet. Batzuek ezagutuko duzue, baina askok ez eta zaudete adi, merezi du-eta. Gurekin dugu Tarana Karim. Arratsalde on!
Tarana Karim.- Kaixo, arratsalde on.
X.E.- Tarana sortzez azerbaijandarra da, baina duela 12 urte pasatxo etorri zen Euskal Herrira. Tolosaldean bizi zara, Hernialden.
Tarana Karim.- Bai, Hernialden. Bai, han duela azken zazpi urte han nago.
X.E.- Herri txikia eta guztiz euskalduna.
T.K.- Oso, bai, beteta.
X.E.- Zu euskaldun berria zara, etorri eta gero ikasi duzu euskara eta badakit kasik egunero zoriontzen zaituela norbaitek euskaraz ikasi duzulako eta zu harritu egiten zara, ezta?
T.K.- Bai, uste dut, bai, hemen 12 urte daramazkit eta hori da normala kanpotar bat etorri eta hemengo hizkuntza ikasi, ez? Nik eskatuko nioke kanpotar bati nire herrian nire hizkuntzaz hitz egitea eta harritzen zait hori, jendeak esateko zoriontzen didate eta niretzat zerbait normala da.
X.E.- Zergatik da ba hain garrantzitsua bertako hizkera ikastea?
T.K.- Behintzat errespetu minimoa uste dut hori dela hemengo hizkuntzari. Nik hemen bizi nahi dut, hemengo jendea ezagutu nahi dut: kultura, hizkuntza aldetik, bertsolaritza gustatzen zait, adibidez. Eta pixka bat gehiago ulertzeko ere laguntzen dit, baina hori, kultura aldetik, ohitura aldetik,  gertuago ulertzeko, ez? behintzat, gizarte hau.
X.E.- Zuk ohitura duzu lehenbiziko hitza beti euskaraz esatekoa.
T.K.- Bai, gainera Tolosaldean bizi eta lehenengo hitza beti ateratzen zait euskaraz, baina leku batzuetan, adibidez behin gertatu zitzaidan Bilbon, hasi nintzen euskaraz eta esan didate “Ni euskaraz oso gutxi badakit, mesedez, erdaraz, e?” Aldatu behar nuen. Hori, batzuetan aldaketa egin behar dut, baina lehenbizi, balea, egiten dut beti euskaraz.
X.E.- Donostian bizi izan zinenean Bretxako merkatura joaten zinen baserritarrengana eta beraiekin euskaraz ikasi nahirik eta… batzuetan zeuk lehen hitza euskaraz egin eta beraiek erantzuten zizuten erdaraz, ezta?
T.K.- Hori bai, hori hasieran zen, duela, ez dakit, hamar-hamaika urte, euskara ikasterakoan lehenengo hitzak, lehenengo esaldiak esateko, eta joaten zara hori ez, pixka bat balorea hartu eta atrebitu praktikatzeko eta hori, beti erdaraz. Euskara…erdaraz, eta hori kostatu zitzaidan hasieran hori, ez? Donostian bizi. Baina Tolosan ja ez, Tolosan beste gaia da.
X.E.- Bueno, zuen ama-hizkuntza azeria da, e? halaxe deitzen da.
T.K.- Bai, azerbaija.
X.E.- Halaxe deitzen da eta badira euskararen eta azeriaren artean parekotasunak, ezta? T.K.- T.K.- Bai, hitzak, batzuk. Umeentzako inportanteenak, “ama”, “aita”, nire hizkuntza da “ana”, “ata” deitzen dugu.
X.E.- Ana, ata…
T.K.- Bai, ama, aita…
X.E.- Ia berdin-berdinak…
T.K.- Ia-ia. Eta gero, hitz batzuk ere badaude eta gero gramatika aldetik errazagoa zen niretzat nire ama-hizkuntzarekin gramatika nahiko berdina daukalako: deklinazioa… horiek…daukagu nahiko berdintasun hori, ez? asike, errazago zen.
X.E.- Eta zuk nola ikasi duzu hain ongi euskaraz? Ze, barnetegi batean sekula ez zara izan, esate baterako.
T.K.- Gainera nago barnetegien kontra, aurka egiten duena. Euskal Herrian bizi eta euskara ikasteko barnetegira joan? Kalean daukazu, ez? Leku guztietan daukazu barnetegia, nire ustez. Ez, eta kalean, erabiltzen, egunero hitz bat, berriro, berria ikasten duzu, lagunek akatsa zuzentzen dizute, eta horrela joaten zara poliki-poliki hobetzen hizkuntza, hori da, kalean dago barnetegia, ez da behar joan leku berezi batera.
X.E.- Kanpoan dago, alegia, kanpoan dago barnetegia. Bueno, ez al da polita hainbeste, ehunka ume eta gaztetxo eta gazte euskaraz ikustea? Gozatzen ikustea?
T.K.- Ospatzen, bai, ospatzen ere bai, ez?
X.E.- Bueno, zuk, Tarana, ama-hizkuntza azeria duzu, euskaldun berria zara, euskalduna zara, bete-beteko euskalduna, baina beste hizkuntza batzuk ere menperatzen dituzu.
T.K.- Batzuk bai, bizitzan tokatu zait hori, ez? ikastea, hemen, han, bizitzen…naizelako, bai, nire ama-hizkuntza, gero errusieraz ikasi nuen, ingelesa ere ikastolan eta gero alemana Alemanian bizi ginelako eta hemen ere batzuk eta bai.
X.E.- Eta seme-alabei nola hitz egiten diezu?
T.K.- Orain ja euskara eta nire hizkuntza, azeri, etxean bi ditugu. Erdara batzuetan ateratzen da. Ingelesa ere ikasten dutelako, asike, hiru-lau hizkuntza batzuetan erabiltzen ditugu etxean, bai.
X.E.- Naturaltasun osoz.
T.K.- Bai, normala da.
X.E.- Eta zuretzat ba al dauka esanahi berezirik euskararen egunak?
T.K.- Bueno, bizi naizen herriaren hizkuntza da euskara eta uste dut hemengo euskaldunen ardurako eguna da, ez? pixka bat ardura hartzeko beren hizkuntza zaintzeko. Ni, adibidez, kanpotar bezala, erabiltzen dut, baina euskaldunaren ardura da bere hizkuntza zaintzeko, hizkuntzarik gabe ez dago herririk, hizkuntza zaindu behar da.
X.E.- Tarana Karim, eskerrik asko…
T.K.- Zuei.
X.E.- … guri bisita egiteagatik, benetan gozamena eta ohorea izan da.
T.K.- Eskerrik asko zuei, mila esker, ondo izan.
 

detalle2

Docuthèque

B1
10-12-2014

x61pRelaContWAR

16346686
05:20

x61pViewCountWAR

7739

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR