detalle dokuteka-generico-fitxa

Euskara errazagoa da ikasteko, ingelesa edo frantsesa baino

Silvie alemaniar neska gazte bat da, euskara exotikoa zelako jarri zuen bere telefonoko hizkuntza moduan eta gaur egun euskaraz ederki hitz egiten du.

Silvie: "Euskara, beti entzuten da euskara zaila dela, baina berez ez da egia. Euskara egia da oso ezberdina dela. Lehenengo baldin badakizu gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, euskara hasieran oso desberdina da, baina gero hori onartu duzunean askoz, beste hizkuntza, beste hizkuntza asko baino askoz errazagoa da,  ze euskara oso erregularra da, eta oso logikoa, eta horregatik nik esango nuke, errazagoa dela ikasteko, ingelesa edo frantsesa edo horrelako hizkuntza bat baino".

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Eta hala ere esaten duzu Alemaniakoa zarela, baina euskaraz esaten duzu. Nola ikasi duzu euskara?
Silvie. Ba istorio luzea da. Ze berez ez nuen inoiz benetan erabaki euskara ikasi nahi dudala, baizik eta… Dena hasi zen nire mugikor berriarekin. Ze egun batean hasi nintzen begiratzen ze hizkuntzatan jarri daitekeen eta ikusi nuen hizkuntzen artean euskara zegoela, eta exotikoena zenez ba pentsatu nuen hori, horrela jarriko dut, hori ikusi nahi dut eta orduan mobila euskaraz jarri nuen eta horrela utzi nuen nahiz eta ezer ez ulertu eta beno, hilabete batzuk geroago pentsatu nuen ba azkenean jakin nahi dut pixka bat hizkuntza horri buruz, nola funtzionatzen duen eta hori, eta orduan erosi nuen liburuxka txiki bat euskarari buruz, eta horrekin hasi nintzen.
Ze ba…  eta hori irakurri nuenean konturatu nintzen ze bereizgarria den hizkuntza. Eske nik ordura arte ingelesez nekien eta frantsesez eta euskara guztiz ezberdina zen, eta gauza batzuk zeuden, lehenago ez zitzaidan bururatu horrelako gauzak egon daitezkeenik hizkuntza batean, eta bai, horrekin hasi nintzen pixkanaka ikasten, asko interesatzen zitzaidalako eta…
Esataria. Oraindik ez zeneuzkan 18 urte ezta?,  eta zeintzuk izan ziren zure tresnak euskara ikasteko?
Silvie. Hasieran holako liburuxka txiki-txiki bat, oinarrizko gauzak esplikatzen dituena, eta gero, beno, hasieratik berez, interneten gauzak irakurtzen ibili nintzen. Hasieran, beno, wikipedian artikulu bat irakurtzen egon nintzen eta a, euskaraz ere badago, beno, begiratuko dut. Eta holako gauzak. Eta gero erosi nuen hiztegi bat eta gramatika-liburu bat eta horiekin, beno, gehiago sakondu nuen.
Esataria. Eta gaur egun primeran hitz egiten duzu gainera. Uste dut kantuek ere lagundu zizutela oker ez banaiz.
Silvie. Bai. Kantuek beti asko laguntzen dute hizkuntza bat ikasteko, ze gauzak askoz hobeto gogoratzen dituzu, eta ahoskera lantzen duzu eta, eta horixe bai.
Esataria. Gainera Oiartzunera etorri zinen hizkuntza hobetzeko edo. Nola iristen da alemaniar bat Oiartzun bezalako herri batera?
Silvie. Beno, hori kasualitate handi-handia zen. Ze nik pentsatu nuen. Beno, Alemanian nahiko ohikoa, ohikoa ez dakit, baina behintzat badago jendea eskola bukatu eta gero atzerrira joaten dena praktikak egiteko nonbait, eta hizkuntza bat praktikatzera.  Eta, orduan nik noski, nahi nuen Euskal Herrira joan eta ba pentsatu nuen polita izango litzatekeela euskal erakunde batean praktikak egitea eta horregatik nire amaren ideia izan zen…  aukeratu nituen udalerri euskaldun batzuk eta udaletara e-maila bidali nuen galdetuz ea beren herrian ze euskara-erakunde dauden eta han igual praktikak egiteko aukera izango nukeen eta beno, askok ez zidaten erantzun egia esan, baina adibidez, Oiartzundik erantzun zidaten eta oso jatorrak iruditu zitzaizkidan eta horregatik erabaki nuen Oiartzunera etortzea.
Esataria. Hori, ikasketa-prozesu hau noiz hasi zen gutxi gorabehera, orain dela zenbat denbora?
Silvie. Sei urte.
Esataria. Sei urte.
Silvie. Bai.
Esataria. Oiartzunen zenbat denbora pasatu zenuen?
Silvie. Sei hilabete.
Esataria. Eta gero bueltatu zinen Alemaniara, ezta?
Silvie. Bai.
Esataria. Eta han ikasketak hasi zenituen.
Silvie. Bai. Hizkuntzalaritza konparatzailea ikasten dut han eta oso, oso gustura nago. Niretzako perfektua da eta…
Esataria. Eta orain Gasteizen gaude, ez naiz Alemaniaraino etorri zuri elkarrizketa egitera…  Nolatan bukatu duzu hemen?
Silvie. Hori askoz normalagoa da, ze ni hemen nago Erasmus ikasle moduan. Eta bai, ze pentsatu nuen berriz etorri nahi nuela Euskal Herrira eta hemen ikasteko, eta bai, hemen Euskal Filologiako irakasgaiak egiten ari naiz hurren, eta gustura. Beno, orain bi, bi aste baino ez dira hemen nagoela, eta orain arte gustura nago.
Esataria. Bertsoak ere egin izan dituzu. Harrigarria da guretzako ikustea nola hizkuntza ikasi berri duen norbaitek bertsoak egiteko gaitasuna ere eduki dezakeen, ez? Nola sortu zitzaizun gogo hori?
Silvie. Juxtu zurekin bizitzen nagoelako. Beno, egia esan lehenago ere oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan bertsoak, baina ez nekien asko horri buruz eta ni Oiartzunen nengoenean juxtu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa zen, eta ba horrekin ikasi nuen askoz gehiago bertsolaritzari buruz, eta pila bat gustatu zitzaidan, eta beno, nik beti poesia idatzi izan dut alemanez eta horregatik nik gogoa izan nuen euskaraz ere saiatzeko eta horrek, horrela hasi nintzen.
Esataria. Beno, primeran. Badago, eta, hitzen bat euskarazkoa bereziki gustatzen zaizuna, edo ez zaizuna, hitz bereziren bat zuretzako? Kariñoa diozuna, maitasuna diozuna?
Silvie. Hara! Hori ere badago, baina orain gogoratzeko... Nik momentuz badakit armenieraz zein den nire hitz gogoena baina…
Esataria. Zein da?
Silvie. [Lialuzin]
Esataria. Zer esan nahi du horrek?
Silvie. Ilargi betea.
Esataria. A, oso polita. Armenian ere egon zara. Hori ere ikasten ari zara, eta han ere egon zara.
Silvie. Bai. Bai. Hori da. Oraintxe egon naiz hiru aste Armenian eta ia urtebete daramat  armeniera ikasten.
Esataria. Zuretzako zer dira hizkuntzak?
Silvie. Niretzako hizkuntzak asko interesatzen zaidan zerbait eta hizkuntzak ikasten oso ondo pasatzen dut eta niri asko gustatzen zait ikustea hizkuntza ezberdinetan ze modu ezberdinak dauden gauzak adierazteko edo ze egitura ezberdinak dauden, eta ze posibilitate dauden zerbait esateko.
Esataria. Eskerrik asko, gure miresmen guztiarekin, eta bukatzeko zerbait esango zenioke euskaraz ikasten ausartzen ez denari?
Silvie. Euskara, beti entzuten da euskara zaila dela, baina berez ez da egia. Euskara egia da oso ezberdina dela. Lehenengo baldin badakizu gazteleraz, frantsesez, ingelesez, euskara hasieran oso desberdina da, baina gero hori onartu duzunean askoz, beste hizkuntza, beste hizkuntza asko baino askoz errazagoa da,  ze euskara oso erregularra da, eta oso logikoa, eta horregatik nik esango nuke, errazagoa dela ikasteko, ingelesa edo frantsesa edo horrelako hizkuntza bat baino.
Esataria. Eskerrik asko, Silvi.
Silvie. Eskerrik asko zuri.
Esataria. Nola esango genuke alemanieraz “eskerrik asko”?
Silvie. Dank
Esataria. Eta armenieraz?
Silvie. [shnorhakalut’yun]

detalle2

Docuthèque

B2
25-01-2017

x61pRelaContWAR

16170537
07:53

x61pViewCountWAR

6548

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR