Docutec
Euskal trenbide-sareak 150 urte
Euskal trenbide sareak 150 bete dituela oroitzeko liburua kaleratu dute.
Juan Jose Olaizola, Azpeitiko Tren Museoko zuzendariak, euskal trenbideak 150 urte hauetan izan duen ibilbidea bildu du 200 argazkiz osatutako liburu batean: Euskadiko trenbideen historia grafikoa da liburuaren izenburua.
Berriemailea.- 150 urte txilibitua lehenbizikoz jo zutenetik. 150 urte euskal trenbide sarea martxan jarri zela, lehenbizikoz trena Euskal Herrira iritsi zela.
Juan Jose Olaizola.- 150 urte inauguratu zela Madrid-Irun-Pariseko trena, izan zena ba lehenengo lotura penintsula eta Europaren artean.
Berriemailea.- Datorren ostiralean, hilaren 15ean, beteko da urteurrena. Mende eta erdiko ibilbide luzea omentzeko, liburu berria. 200 argazki guztira: trenbidearen lanak, lehen lokomotorak, eta egungo tren modernoak. Osatzeko, data eta gertakizun esanguratsuenak Bigarren Gerra Karlistako arazoak eta industriaren garapenean izandako pisua.
Juan Jose Olaizola.- Derrigorrez behar genuen ferrokarrila, ba, adibidez, Bizkaiko meategiak martxan jartzeko, eramateko materia prima (lehengaia) fabrika guztiei, baina gero ere fabrikatzen zuten gauza guztiak distribuitzeko (banatzeko).
Berriemailea.- Trena bezero garrantzitsua ere izan da. Euskal Herrian bertan egin baitira lurrunezko trenak eta elektrikoak, baita errailak ere, hutsetik oraingo 500 kilometroko bide luzeetara.
Juan Jose Olaizola.- Lehenengoak izan ziren gaur egun ezagutzen ditugunak, bide zabalekoak, nola gero sortu ziren meategiko ferrokarrilak.
Hirugarrengo etapa izan zen ja bide estuko ferrokarrilak eta bestalde ere nola sortu ziren tranbiak.
Berriemailea.- Ingalaterran agertu eta 30 urte geroago heldu zen hona. XX. mende hasierarako estatuko sare trinkoena bilakatu zen. Desagertzekotan ere izan da, ordea.
Juan Jose Olaizola.- 70-80ko hamarkadan egon zirenean uholdeak eta hori dena, ba ia-ia ez zuen pena merezi berriro martxan jartzea ferrokarrila.
Berriemailea.- Bizirik, baina, 150 urteren ondoren, liburuko hurrengo argazkiaren bila doa.
