detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 25: Zu gehiago

Jon eta Jone haserretu egingo dira, labadora nork jarri behar duen eztabaidatzen hasten direnean.

Elkarri leporatuko diote aitzakiak jartzen dituztela etxeko-lanak ez egiteko.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Jone.- Hilabete pasatxo daroazu labadora bakarra ipini gabe, Jon.

Jon.- Ez dut betarik izan, zer nahi duzu esatea?

Jone.- Eta zer, nik zure neskamea izan behar dut beti?

Jon.- Aizu, Jone, begira, lan pila bat daukat, ez daukat astirik denerako eta etxera etortzen naizenean, egia esan, ez daukat gogorik.

Jone.- Jakina, eta nik ez dut beharrik egiten. Zer? Esan, esan pentsatzen duzuna!

Jon.- Pentsatzen dudana? Ba ez, begira. Egia esan, ez duzu lanik egiten, ez. Zure proiektuaren aitzakia horrekin ia urtebete daramazu titi-jorran. Edo zer? Niri ez hasi negarrez orain, e?

Jone.- Joan zaitez pikutara! Laga bakean!

Jon.- Bai, bai, hori karpeta grisean utzi diat, bai. Hi, aizak, Ander, arratsaldean beranduago joango nauk, e? Bai, labadora jarri beharra zeukaat. Ez idak (iezadak) barrerik egin, e? Kristoren mobida izan diat Jonerekin labadoraren kontura, labadora egitea tokatzen zaidak gaur. Bai, bazekiat nola jartzen den, bai. Nik behintzat ez zioat nire amari arropa eramaten, hire modura. Bale, gero arte.

Jone.- Zer, oso barregarria irudituko zaizu, ezta?

Jon.- Barregarria zer?

Jone.- Bai, entzun zaitut Anderrekin telefonoan.

Jon.- Beno, nahi dudana esateko eskubidea izango dut ba oraindik?

Jone.- Bai, jakina.

Jon.- Eta zuri zer, pasatu al zaizu kasketa hori?

Jone.- Aizu, kasketa zure amatxok edukiko du, beti esaten didazu proiektuarena eta karrerarena. Baina, baina... Zuk zer uste duzu?

Jon.- Zer uste dudan? Ez zarela behar bezala saiatzen, horixe uste dut.

Jone.- Hau Arkitektura karrera da, Jon, eta ez dauka zerikusirik zuk egin zenuen kazetaritza-ikastaroarekin.

Jon.- Aizu, nik karrera eginda daukat, e?

Jone.- Bai, baina Kazetaritza, edozein gezurtik eta lelok atera lezake karrera hori. Zure profesioa nola dagoen ikustea baino ez dago.

Jon.- Hara, gure intelektuala! Ba Arkitektura zaila izango da, horrek, badakizu, aitzakia ederra ematen dizue askori gurasoen bizkar 30 urte bete arte bizitzeko. Betaurreko borobilak jantzi, hori bai, bufandatxoa lepoan eta kafeak hartzera. Oso bohemio zarete arkitektoak.

Jone.- Nahi duzunean, nazkagarria izan zaitezke.

Jon.- Zu ez, zu beti telesailetako sentsible eta gajo papera hartzen duzu. Guztia txantajea egiteko. Badakizu zer? Nirekin jai duzula, ezagutzen gara elkar.

Jone.- Ba uste dut gaur sofan egingo dudala lo.

Jon.- Ez, nik egingo dut.

Jone.- Ez, nik eskatu dut lehenago.

Jon.- Baina nirea da.

Jone.- Bale, zuk egingo duzu.

Jone.- Jon! Ipini kalefakzioa nahi baduzu. Hotza egingo du saloian.

Jon.- Berdin dio, ni oso ondo nago hemen.

Jone.- Jon, etorri, gauza bat esan nahi dizut.

Jon.- Etorri zaitez zu.

Jone.- Nik esan dut lehenago.

Jon.- Beno, ez zu eta ez ni, pasilloaren erdibidean geratuko gara, e?

Jone.- Bale.

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B2
03-03-2007

x61pRelaContWAR

16342752
03:18

x61pViewCountWAR

1900

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR