Docutec
Jon eta Jone 5: Kirola eta porroak
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa: kirola egitea, porroak erretzeaz, gizonaren arretarik ezaz, gastua...
Jon.- Baina zertan zabiltza, Jone?
Jone.- Zer?
Jon.- Zertan zabiltzan txandala jantzita.
Jone.- Kirola egiten.
Jon.- Kirola egiten? Baina noiztik egiten duzu kirola?
Jone.- Ba begira, etxe berrira etorri ginenean erabaki nuen nire gorputza zaintzen hastea.
Jon.- Nik ez daukat oraingoz kirolaren beharrik nire tipo honi eusteko.
Jone.- Ba tripatxoa igartzen zaizu, majo.
Jon.- Baina nahi dudanean flakatu naiteke ni.
Jone.- Eta ilea ere nahi duzunean irteten zaizu, ezta?
Jon.- Bai, bai, bai. Baina ez dut nahi.
Jone.- Ibarretxeren "coronilla" modan dagoela uste duzu edo zer?
Jon.- Bale, bale. Orduan gosaltzeko zer nahi du nire Jane Fondak? Croissanta edo zerealak?
Jone.- Ba zerealak, Yul Briner.
Jone.- Eta zuk zer, ez duzu pisuaren aitzakia hau ahaleginen bat egiteko
aprobetxatuko?
Jon.- Ahaleginen bat?
Jone.- Bai, promesaren bat.
Jon.- Total, ez betetzeko...
Jone.- Ba ahalegindu zaitez!
Jon.- Bale, euroa erabiliko dut.
Jone.- Zer ona, zelako graziosoa zaren.
Jon.- Aizu, zeuk galdetu didazu niri, e?
Jone.- Egin zenezake ahalegin txiki bat.
Jon.- Orain zer nahi duzu, kirola egiten hastea ni?
Jone.- Ez, baina porro gutxiago erreko bazenitu txarto ez, e?
Jon.- Aizu, nik ez dut hainbeste erretzen, e?
Jone.- Baina ia egunero erretzen duzu eta!
Jon.- Egunero bai, baina gauean, etxean lasai-lasai botata nagoela.
Jone.- Baina gutxiago erreko bazenu, hobe.
Jon.- Nik ez daukat inolako ahaleginik egin beharrik porroak erretzeari uzteko. Baina ez dut utzi nahi, zer kristo!
Jone.- Baina nik gutxiago erretzeko esan dizut, ez porroak erretzeari uzteko!
Jon.- Badakizu? Kirola egiteak ez dizu batere onik egiten, e?
Jone.- Aizu, aizu, ez ezazu aitatxo tonu hori hartu,e?
Jon.- Bale, bale, kafea egitera noa, Jane Fonda.
Jone.- Bai, joan zaitez, Yul Briner, porrero!
Jon.- Tori kafea. Aizu, eta bi kilo jaisteko txandal berria erosi behar zenuen?
Jone.- Fijatu zara!
Jon.- Hasiera-hasieratik fijatu naiz.
Jone.- Ez duzu zuk ere sinisten, majo. Ez zara sekula fijatzen.
Jon.- Hori ez da egia, ni nahikoa "detallista" naiz.
Jone.- Zer?
Jon.- Bai, badakizu ni nahikoa "detallista" naizela.
Jone.- Bai, ba zure amanteekin izango zara, zeren nirekin...
Jon.- Esadazu, beharrezkoa al zen txandal berri hori erostea?
Jone.- Beno, baina orain zer erosi dezakedan eta zer ez zuri galdetu behar dizut, ala?
Jon.- Jone, badakizu ez dela hori, baina...
Jone.- Orduan?
Jon.- Batzuetan diru kontuarekin negarrez hasten dena zeu zara eta gero... Total, lau txorrada egiteko txandal berria erosten ez duzu ba!
Jone.- Ba bai, behar nuelako, bestea zahar-zaharra zen eta gurasoen etxean laga dut.
Jon.- Bale, eginda dago, puntu.
Jone.- Aizu, gainera zer demontre, nik nahi dudana erosten dut, zuri porroak musutruk irteten zaizkizu, ala?
Jon.- Benga, benga, esnerik nahi?
Jone.- Hartuko dut nik.
Jon.- Ui! Kirola egiten hasi zarenetik, a zer emakume independientea bihurtu zaren!
Jone.- Zu, ostera, betidanik izan zara nahikoa anormala.
Jon.- Bai, horregatik maite nauzu, ezta?
Jone.- Bai, Txita, horrexegatik maite zaitut.
