Docutec
Jon eta Jone 54: Lan eskaintza
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Neskari lana eskaini diote Bartzelonan. Kanpora jo behar horrek bikoeari ezinegona sortzen dio.
Pi.Pi.Pi.
Jon.- Bai?
Jone.- Aupa, Jon. Zer moduz?
Jon.- Hementxe, sin más.
Jone.- Jon, lana eskaini didate.
Jon.- Ah, bai? Eta nork?
Jone.- Gogoratzen duzu aitaren lagun arkitektoa?
Jon.- Bai. Tipo harroputz nazkante hura?
Jone.- Ba berak eskaini dit, bere estudioan.
Jon.- Baina, Jone, ez al dauka estudioa Bartzelonan?
Jone.- Bai, badakit.
Jon.- Eta zer egin behar duzu?
Jone.- Ba ez dut erabakirik hartu, zurekin berba egin nahi nuen ezer erabaki aurretik.
Jon.- Ba orain ez da unerik aproposena, ezta? Nahi baduzu bazkaltzera joan eta orduan hitz egingo dugu biok.
Jone.- Bale!
Jon.- Pikito.
Jone.- Muxu.
Pi.Pi.Pi
Jon.- Bai?
Jone.- Ni naiz, Jon.
Jon.- Zer moduz?
Jone.- Egin dut berba aitaren lagunarekin.
Jon.- Eta?
Jone.- Ba, baiezkoa eman diot baina...
Jon.- Baina zer?
Jone.- Uda ostean hasiko naizela, datorren kurtsoan.
Jon.- Irailean?
Jone. Bai.
Jon.- Eta zer moduz zaude?
Jone.- Ez dakit. Bertigo sentsazioa daukat.
Jon.- Lasai, pottoka, asko geratzen da oraindik irailera arte.
Jone.- Jon!
Jon.- Zer?
Jone.- Maite nauzu?
Jon.- Ez, badakizu ezetz.
Jone.- Muxu...
Jon.- Pa!
Jon.- Eta erabakirik hartu al duzu?
Jone.- Zuk zer irizten diozu, Jon?
Jon.- Ez dakit, pottoka, niri pena ematen dit. Eske hilabete gutxi dira elkarrekin bizitzen jarri ginenetik... Eske, bestetik, kristoren aukera da, ez?
Jone.- Ba bai, lana ona da, proiektu interesgarri ugari egiten ditu estudio horretan.
Jon.- Ez dakit. Zuk erabaki beharko duzu interesatzen zaizun edo ez.
Jone.- Urtebeteko kontratua eskaini didate.
Jon.- Urtebete berehala pasatzen da.
Jone.- Hori serio esan duzu?
Jon.- Ba ez dakit, neska, animatzeagatik izango da.
Jone.- Arratsaldean deitu behar diot aitaren lagunari. Zer esango diot, Jon?
Jon.- Nahi duzuna, benetan. Begira, Bartzelona ez dago hain urruti, asteburuetan moldatuko gara. Ez gara modu horretan dabilen lehendabiziko bikotea.
Jone.- Ez dakit, pereza ematen dit, Jon, pisua bilatu, hiri handia.
Jon.- Benga, neska, ez da hainbesterainokoa. Gainera, urtebete besterik ez da, ezta?
Jone.- Hartuko dut?
Jon.- Zuk zeuk ikusi, ni orain lanera noa, hitz egingo dugu gauean.
Jone.- Bale, gero arte.
