Docutec
Jon eta Jone 83: Greenpeace
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Mutilaren lantegiko kanpaina baterako neskaren irudia erabiltzea proposatzen dio. Azkenean, den adar-jotzea da.
Jon.- Jone, zuk Greenpeace-koa izaten segitzen al duzu?
Jone.- Zer?
Jon.- Greenpeace-ko bazkide izaten jarraitzen al duzun.
Jone.- Eta zertarako jakin nahi duzu?
Jon.- Ba proiektu bat aurkeztu behar diegulako.
Jone.- Proiektu bat, zuek Greenpeace-rentzako?
Jon.- Baietz ba!
Jone.- Beno, beno! Jarri egingo naiz, hau entzun egin behar dut.
Jon.- Ez dakit nola, egia esan, baina gure estudioaren berri izan dute eta kanpaina baten proiektua egiteko eskatu digute.
Jone.- Ander eta Zu Greenpeace-rentzako lanean. Baina, horiek badakit nori egin dioten enkargua?
Jon.- Zer ba? Aizu, gu profesional onak gara, e?
Jone.- Bai, bai, eta ONGn maitaleak.
Jon.- Beno, lehen ez didazu erantzun, bazkide izaten segitzen duzu edo ez?
Jone.- Ba baietz uste dut. Baina, zertarako jakin nahi duzu?
Jon.- Bazkide baten irudia erabiltzea pentsatu dugulako kanpaina honetarako.
Jone.- Bazkide bat?
Jon.- Bai.
Jone.- Ez. Benetan, Jon, nire irudia erabili nahi duzue?
Jon.- Baietz.
Jone.- Baina, kanpaina zertarako da?
Jon.- Bazkide berriak lortzeko! Bazkide ezberdinaren irudia erabili nahi dugu.
Jone.- Ba niri ez zait inporta agertzea.
Jon.- bale. Hala ere, gauzatxo bat esatea ahaztu zait lehen.
Jone.- Beno, ba bota.
Jon.- Narru bizian azaldu behar duzu.
Jone.- Biluzik, biluzik?
Jon.- Bai.
Jone.- Ez zait inporta.
Jon.- Benetan?
Jone.- Ez, niri ez zait inporta. Hombre, nire aita enteratzen denean, matoiak bidaliko ditu zu egurtzera.
Jon.- Beno, orduan argazkilariarekin hitz egin, eta zita egitea besterik ez zaigu falta, e?
Jone.- Ni bakarrik agertuko naiz?
Jon.- Proiektuan, bai. Onartzen badigute, bazkide gehiagorekin egin beharko dugu kanpaina berbera.
Jone.- Eta zeozer (zer edo zer) ordaintzen duzue?
Jon.- Zer?
Jone.- Ondo entzun duzu.
Jon.- Bai, ordaintzen dugu, bai. Baina zuk, bazkide zarenez eta den kausarako izanda, musu-truk egin beharko zenuke, ezta?
Jone.- Ba ez, majete, ez.
Jon.- Beno, orduan benetan ez zaizula inporta biluzik ateratzea?
Jone.- Ba ez dakit, baina, beitu ( begiratu), tontakeria bat irizten diodanez, beldur hori aldentzeko baino ez bada, egin egingo dut.
Jon.- Ba datorren asterako edo prestatuko dugu guztia. Landetako hondartza batera joan eta hantxe aterako ditugu argazki guztiak.
Jone.- Aizu, eta zein izango da kanpainaren lema?
Jon.- Lema? Ba sinplea eta eraginkorra: "Salbatu baleak".
Plasta!
Jon.- Ai! Mina egin didazu!
