detalle dokuteka-generico-fitxa

Jai dauka parte hartzeak

Jendartea aldatuz doa, eta jaiak ere bai. Txarrerako, askoren ustez. Azken hamarkadan areagotu egin da, antza, Euskal Herriko jaien betidaniko ezaugarri batzuen gainbehera. Horien artean nagusiena, parte hartzea.

Patxi Juaristi soziologoak eskarmentu ederra dauka euskal herritarron ohiturak aztertzen. Jaien gainean berba egiten hasi, eta esaldi potolo bezain beldurgarria bota digu: "Jaiak hiltzen ari dira". Ai, ama! Eta zertaz idatziko du GAZTETXULOk urtero ekainean? Zorionez, Juaristik berehala zuritu du hainbeste ikaratu gaituen adierazpen hori: jaiak ez dira desagertuko, noski. Baina bai, beharbada, orain urte batzuk ezagutu genituen jaiak. Gauzak aldatzen dabiltza, eta Juaristik, beste askok bezala, azken hamarkadan kokatzen du aldaketa hori. Azkenerako, leundu egin du hasierako baieztapena: "Ez nuke esan gura hiltzen ari direla, ahultzen ari direla baizik". Gaitzerdi.

Hobe, hala ere, beste ezeren aurretik, jaien ezaugarrien eta zereginaren gaineko pare bat gogoeta egitea. Hona hemen Patxi Juaristiren ahotik datozenak: "Tradizioz, eta ikuspuntu antropologikotik, jaiak ihes egiteko bitartekoa izan dira. Zer egiten da jaietan? Ohiko lana eta jarrerak alboratu, ordutegiak aldatu, urtean zehar ez dauden gauzez gozatu... Guztiok behar ditugu egunerokotasunetik alde egiteko mementuak".

Horrez gain, jaiek jendartea trinkotzeko balio izan dute beti; berba apalagoz esanda, jendea elkarrekin egoteko. "Herrian bizi ez baina herrian jaioak direnak jaietan etortzen dira bueltan: aspaldian ikusi gabeko jendearekin egoteko balio dute jaiek". Hain zuzen, jaien"heriotzaz" berba egitean Juaristik topagune funtzio horren krisia izan du gogoan, batez ere. Orain, jende asko, jaietan lagunekin egon beharrean, herritik kanpo joaten da oporretan. Ihesaldia bai, baina erabatekoa.

Gakoa: parte hartzea

Gero eta parte hartze txikiagoa dago euskal jaietan.  Bai ekitaldiez gozatzeko, bai antolatzeko orduan. Patxi Juaristiren ustez, "ikuskizun hutserantz goaz. Parte hartzen da, bai, baina produktua kanpotik eginda dator. Erositako jaiak, ez norberak egindakoak".

"Nire umetako jaiak eta gaur egungo umeenak zerikusi gutxi dute", jarraitu du Juaristik, "orain gaztelu puzgarriekin jolasten dira, hau da, enpresa batek antolatutako zer edo zerekin. Izan ere, jaiak gero eta gehiago daude enpresen esku. Lehen herritarrek antolatzen zituzten umeentzako jolasak; burua sartu behar zen urez betetako ontzira, txanpona ahoz hartzeko. Eta hori prestatzeak lan bat eskatzen zuen". Orain, berriz, txekea sinatzea ei da jai-batzordeen zeregin handienetakoa. Honi lotuta, azken urteotako jaien beste ezaugarri bat ageri zaigu: homogeneotasuna. Herri guztietan daude ekitaldi berak, enpresa berek antolatzen dituztelako.

Erromeriaren gainbehera

Gazteek bizkarra erakutsi diote plazari. Xabier Saldias Egan taldeko abeslariak 35 urte daroaz Euskal Herri osoan zehar erromeriak eskaintzen. Hastapenean, "musika entzuteko tresnarik eduki ez, eta jendeak gurea entzutea besterik ez zeukanean", denek egiten zuten dantza plaza-taldeen erritmoan. Orain, aldiz, hamalau urtera artekoak, horien gurasoak eta adinekoak besterik ez dira geratu. Nora joan dira gazteak? Tabernetara, asko.

Dena dela, betiko erromeriak ez dauka sasoi bateko indarrik. Saldiasek urtero ehun emanaldi inguru egiten dituztela diosku; garai onenetan 200 ematen zituzten. Eta gero eta erromeria talde gutxiago geratzen dira, gainera. Alde batetik, gero eta kontzertu gehiago antolatzen dira: rock, heavy, punk, talde gazteak... Baina, seguruenik, DJak eta enparauak izan dira betiko taldeak antzezlekutik bota dituztenak, azken bolada batez ere. "Aurreko urteetan horrek eduki zuen arrakasta, Joseina Etxeberriaren disko-festak".

Zertarako, azken batean, musika-tresnak jotzen ikasi, botoi bat sakatze hutsez egindakoa gehiago estimatzen bada) Eganek berak, esaterako, hainbat aldaketa egin ditu azken boladan, garaiei egokitze aldera: bateria eta baxuaren lana organo batek egiten du orain, eta bi dantzari gazte hartu dituzte. Berrikuntzek, hala ere, ez dute leku guztietan erreakzio bera sortu: "Gipuzkoan gehiago jarraitzen diote modari, eta, beraz, hobe hartu dituzte aldaketok, Bizkaian, berriz, tradiziozaleagoak dira; euskal dantzak eta halakoak ere hobe gorde dituzte jai egitarauetan. Nafarroan ere orkestrek indarra dute oraindik".

Jai herrikoien alde

Iaz, Bilboko konpartsa batzuen ekimenez, Euskal Herriko talde mordo batek jai herrikoien aldeko manifestua kaleratu zuen. Gehienak hiriburuetako jaien inguruan dabiltzan taldeak dira: konpartsak, koadrillak, blusak, peñak... Manifestua Interneten dago ikusgai (www.manifestua.org); bertan, irakurri ez ezik, atxikimendua emateko aukera ere badago. Dagoeneko ehunka jaso dituzte.

Manifestuaren muinean orain arte erabili ditugun argudioetako bat dago: parte hartzea. Hau Pittu Hau konpartsako Igor Quincocesek honela azaldu digu: "Euskal Herrian, frankismoa amaitu zenetik, jai partehartzaileak egotea lortu da: koadrilek eta abarrek antolatu izan dituzte jaiak, baina hori arriskutsua da botere publikoentzat, ezin dutelako gehiegi kontrolatu. Horregatik, gero eta protagonismo handiagoa hartuz joan dira".

Bilbo bera adibide ederra da. Azken mende laurdenean Bizkaiko hiriburuko Aste Nagusia jai herrikoien eredu modura agertu da, baina gero eta gutxiago da horrela, Quincocesek argitzen duenez: "Konpartsek erabakitzeko ahalmen handia eduki dugu iraganean, baina gaur egun ez. Udaletxea eta konpartsak batzen dituen jai batzordea hor dago oraindik, baina irudi hutsa da. Erabakiak aurretik hartuta daude".

Erakundeek bultzatzen duten jai eredua eta konpartsek eta abarrena ez dira berdinak. "Botereak eredu komertzialak bultzatzen ditu, argi eta garbi, ¿dio Igor Quincocesek¿, ematen du jaiaren balioa musika taldeak ekartzeko erabili den diruan datzala. Zenbat eta garestiago, hobe. Gure ustez, jai ona kaleko parte hartzearen eta alaitasunaren bidez neurtzen da".

detalle2

Docuthèque

B2
15-06-2005

x61pRelaContWAR

  • Brea , Unai
16337849

x61pViewCountWAR

4573

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR