Docutec
Festak antolatzeko, jendea falta
Alegian (Gipuzkoa) udalak ultimatuma eman die herritarrei: jaiak antolatzeko boluntario gehiagorik ez badago, bertan behera geldituko dira herrian ospatzen diren jai batzuk. Euskadi Irratiko Faktoria programan elkarrizketatu dute bertako kultura-zinegotzia.
ESATARIA. Kontatuko dizuegu Alegian gertatu dena. Telefonoz bestalde dugu Nati Murua, Alegiako Kultura-zinegotzia eta kultura-batzordeko kidea. Nati, egun on.
NATI MURUA. Bai, egun on.
ESATARIA. Zer arazo duzue Alegian?
NATI MURUA. Bueno, ba, aspalditik datorren zera da, baina bueno. Beti berdinak lanean, beti berdinak eta bueno, ba pixka bat nekatu edo aspertu edo halako zeozer… Ba gauza askotan laguntza handia behar da eta justu ibiltzen gara batzordean gaudenok lana egiteko.
ESATARIA. Zuek oharra egin duzue.
NATI MURUA. Bai.
ESATARIA. Herritarrek parte hartzen ez badute, hainbat jaialdi bertan behera geldituko direla Alegian, besteak beste, Olentzeroren etorrera edo festak.
NATI MURUA. Bai, bai, bai, zergatik festetan ere gara beti hiru-lau lagun, urtero berdinak. Olentzeroren etorreran ere kultura-batzordekoak ibiltzen gara beti; eta aurten egin da eskaria eskolara, bolondres-eskaera bat eta hori da, 5 lagun apuntatu dira, non, berez, 250 ume dauden eskola batetik.
ESATARIA. Eta hemen, oker ez banago, udaberriko festa ere ari zarete prestatzen. Berez, zenbat lagun beharko zenituzkete eta zenbat lagun ari dira laguntzen?
NATI MURUA. Ba 60 lagun behar dira, martxa handiko gauza bat delako, irekiko da jada epea, martxoaren 11 arte, eta apuntatzen ez badira lagun horiek ba bertan behera geldituko da ekintza hori.
ESATARIA. Bai, ze zuek esaten duzuena da, ezta, udaletik bakarrik, zuek eta betikook hiru-lau lagunen artean ezin direla gauza hauek atera, ez?
NATI MURUA. Ez, ez. Hombre, antolakuntza egiten duzu, baina gero lana egin behar denean ba eskuak behar dira.
ESATARIA. Igotz, Zamudion, Nati aipatzen ari den egoera hau ezaguna duzue?, herriko ba jaietan edo bestelako ekitaldietan lana egiterako orduan beti berdinak dira?
IGOTZ, ZAMUDIOKO ALKATEA. Bai batzuetan, ez beti. Badaude auzoetako jaiak eta hor auzoetakoek prestatzen dituzte. Urteotan ikusten ari garena da dagoela aldaketa bat, generazio-aldaketa bat, jende gaztea, berria, sartzen ari da, beste batzuek oraindik jarraitzen dute betikoak, 40 urte daramatzatenak hor eta gustura jarraitzen dute. Baina besteetan, zorionez, ikusi dugu aldaketa hori egon dela eta jende berria etorri dela. Eta gainera, orain arte ez dena egon, emakumezkoak, eta hori uste dut positiboa izan dela, orain arte gizonezkoentzat izan den gauza bat izan da, eta orain emakumezkoak ere badaude.
ESATARIA. Alegian aipatzen ari zarena, Nati, Alegiako egoerarena zer da berria?, edo ja azkeneko urteetan datorrena da?
NATI MURUA. Bai, hori da. Hemen gazterik ez da sartzen eta hemen, alderantziz, denak emakumeak gara, bi edo hiru gizonezko kenduta dena emakumeok antolatzen dugu, eta beti denok gabiltza lanean.
