Docutec
Andoni Berriotxoa, Sirian bahitutako argazkilaria: 'Hil egin nahi ninduten'
Hamabi orduz bahituta izan zuten beste bi kazetarirekin batera Siriako Alepo hirian, eta bizitako esperientziari buruz hitz egin du Jaime Otamendik aurkezten duen Airean telebista-saioan argazkilari gipuzkoarrak.
Bahituta eduki zuten orduetan hil egingo zutela esan zioten Andoni Berriotxoari, nahiz eta ez zen hala gertatu.
Jaime Otamendi.- Andoni Berriotxoa, Lubaki, arratsalde on.
Andoni Berriotxoa.- Arratsalde on, Jaime.
J.O.- Zer moduz?
A.B.- Ondo, ondo, orain ondo, bai.
J.O.- Orain ondo?
A.B.- Orain ondo, orain ondo, bai.
J.O.- Eskerrik asko etortzeagatik.
A.B.- Mila esker zuei ere bai.
J.O.- Mutil hau, Andoni, munduan zehar ibiltzen da. Erreportari, argazkilari-lanetan, argazkilaria da berez, ez dakit ze txirrinta sartu zitzaion mundura salto egiteko argazki-kamerarekin ze zu toki oso arriskutsutan ibilitakoa zara…
A.B.- Bai, hasieran nik ez dakit oraindik ze pikatu zidan, baina, bai, holako tokitan ibiltzen naiz eta hortik lortzen dut nire… hori da nire ogibidea. Eta horretan jarraitzeko asmoa dut, behintzat.
J.O.- Sirian ere izana zara zu eta Sirian bahituta egona ere bai.
A.B.- Bai. Ordu batzuez, baina bueno, oso intentsua izan zen zeren ez zuten… gero enteratu nintzenean ez zuten asko luzatu nahi ezta ere Espainiako gobernuari presioa egiteagatik hil egin nahi ninduten, baina bueno, dena, ikusten den bezala, hemen nago, ondo irten zen dena eta… eta bai.
J.O.- Nola izan zen, noiz izan zen hau?
A.B.- Urtarrilaren 22an, sekula ahaztuko ez dudan egun bat izango da hura. Eta urtarrilaren 22an oso goiz harrapatu gintuzten eta oso goiz baita ere, oso berandu, egun berdinean, askatu gintuzten. Txiripaz, baina bai, askatu gintuzten.
J.O.- Alepon izan zen.
A.B.- Alepon, bai, Alepoko Izza deitzen den auzune batean. Hor bertan frente bat dago eta hantxe bertan harrapatu gintuzten iritsi bezain orduko.
J.O.- Alepo hiri izugarri polita da, ezagutu…
A.B.- Zen.
J.O.- Zen, hori da. Nik orain dela urte batzuk ezagutzeko aukera izan nuen Alepo, zoragarria iruditu zitzaidan. Jendea, maitagarria eta irudiak ikusten ditudan bakoitzean, ez dakit, ze bertako jendea hain zen beroa, gozoa. Hiria, berriz, kasko zaharra historikoa, sekulakoa, eta orain erabat suntsituta dago, orduan?
A.B.- Bai, bai, bai. Suntsituta dago eta gainera nik uste dut gauza bat da suntsituta dagoenean ba berriz ere konpondu liteke edo horrela, baina alde zaharra, hor imajenetan ikusten ari garen alde zaharra eta horrela ikusita, ba, ez dago batere… nire ustez ezingo da konpondu.
J.O.- Hura ezingo da konpondu, esan dugun bezala. Alepon bahitu zintuzten zu, irudiak, hauek Alepoko irudiak dira.
A.B.- Hori da Old city edo Alepoko parte zaharra.
J.O.- Inpresionantea.
A.B.- Hori Damasko da.
J.O.- Hor jada Damaskon gaude, ez?
A.B.- Bai.
J.O.- Zu Alepon harrapatu zintuzten.
A.B.- Bai, Alepon, bai.
J.O.- Kontaidazu nola izan zen.
A.B.- Ba, bueno, guk lo…bueno, hango kazetari batzuk elkartuta lo egiten genuen etxe batean, hango…alokatuta eta justu egun horretan, bueno, egun bezperan holako erasoaldi bat egon zen gauez, gauez egiten dituzte erasoaldiak eta egiten, bueno, esan genuen, bueno, aber, oso toki, Izza, oso toki estrategikoa da, ze muino baten gainean dago eta bertara joan ginen esan genuen bueno, aber zer dagoen ikustera. Klaro, gauetan ezin dugu ez irudirik hartu, oso toki arriskutsua izaten da, berez dena arriskutsua da, baina oso toki arriskutsua izan zen eta goizean goiz joan ginen eta bertara iristean holako aldapa bat igo beharrean zaude, esan dudan bezala, muino batean dagoelako eta zeren kotxez joan beharrean zaude, azkar batean zeren frankotiratzaileak daude bi aldeetan eta hara iritsi orduko bueno ba enkaputxatuak agertu ziren han.
J.O.- Eta han bahitu zintuzten beste kazetari batzuekin batera. Hemen ikusten ari garen argazki hauek zuk ateratakoak dira, ez?
A.B.- Bai, hori da.
J.O.- Han, Alepon bertan ateratakoak?
A.B.- Bai, ni Alepon besterik ez naiz egon. Hogeita bi egun egon nintzen Sirian eta hau bertako eskola bat da, erabat islamizatuta eta… eta bai. Bertako irudiak dira. Hori da beste… Alambría deitzen den zonalde bat da, han bertan erasotu egin gintuzten. Hau nire ofizinatik ondorengo etxea izan zen bonbardatu egin zuten eta hori da Old city., lehenago esan duguna, bueno, bertako biktimak eta horko irudiak, bai.
J.O.- Bada, izugarria da, izugarria da ikusten ari garena. Hor bahitu zintuzteten esan dezagun, ze ez zinen bakarrik…
A.B.- Justu hor agertzen den irudi horretan hor frankotiratzaile horrekin egun bat pasatu nuen eta etxe horren azpian justu…
J.O.- Edozein kasutan bahitu zintuzten, beldur dezente pasa zenuten ze ez zenekiten zer pasa behar zuen…
A.B.- Hombre, momentu… hasierako momentuetan ez, zeren gauza oso konfusoa izaten da, ez? ba, aurpegia tapatzen dizute, pistola bat jartzen dizute buruan, kotxe batean sartu eta ez dakizu rekorridoa motza edo luzea izango den. Ez dakizu ezer eta orduan, bueno, holako koarto batera sartu ninduten, beste nire bi lagunak ez nituen ikusi. Bata mexikarra eta bestea hungariarra eta bueno, hor jada esan zidaten ni hil egingo nindutela eta besteekin hasiko zirela eta azkenean ez dakit zer gertatu zen, baina ez ninduten hil eta bota gintuzten holako ziega batera.
J.O.- Eta zenbat denbora egon zineten ziegan?
A.B.- Hamalau ordu.
J.O.- Hamalau ordu.
A.B.- Bahiketak hamasei ordu iraun zuen ze alde batetik bestera edifizio berberean baina mugitzen eduki gintuzten, baina hamalau ordu izan ginen ziegan.
J.O.- Eta nola askatu zintuzten?
A.B.- Bada, gauza honetaz ezin dut askorik esan, baina hemen enteratu zirenean nire GARAko lankideak enteratu zirenean, Karlos Zurutuza eta enteratu zirenean, hasi ziren ahal zuten jende guztiari deika eta halako batean, bueno, bada, batek esan zuen nik ez dakit bera izango den, baina ezagutzen dut baten bat norbait ezagutzen duena eta horrela, saltoka eta saltoka eta bueno, bada, ematen duenez, pertsona egokia zen bera eta klaro, berak konfirmazio bat behar zuen eta nire argazkia eskatu zuen eta argazkia ikusi zuenean, dirudienez, ni ezagutzen ninduen eta askatzeko esan zuen.
J.O.- Tira, hori zure istorio pertsonala. Marc-en kontua aipatu dugu, orain bahituta dagoen El periódicoko kazetaria dena, baina ez da bakarra ze ematen du bera bahitu dutela orain, baina dezente dira momentu honetan Sirian bahituta dauden kazetariak.
A.B.- Bai, asko dira, baina kasu askotan ez da komeni publiko egitea, zergatik? Bahitu dituenak holako publizitate bat nahi dute, diru gehiago lortu dezaten edo beraien… politikoki lortu nahi dutena, gehiago izan daiteke hori publiko egiten bada eta orduan isilik mantentzen da. Reporteros sin fronteras-ek dioenez, hogeita hamabost daude konfirmatuta, bahituta, baina lagunekin eta guk dakigunez, lankideekin kontuan hartuta, berrogeita hamabost ere kontatu ditugu.
J.O.- Hemen El periódicoko erredakzioa, lagunak, Marc-en lagunak, eta kazetari asko berari elkartasuna adieraziz. Andoni, zure familiak jakin al zuen zu bahituta zeundela edo dena pasatakoan…?
A.B.- Ez, ez, ez… enteratu ziren. Momentu bat iritsi zen, nik ez dakit ze ordu izango zen, baina… bueno, lehenbizi GARAtik esan zuten eta ondo jokatu zuten, esan zuten, bueno, familiak jakin arte eta nola den asuntoa nola doan ikusi arte ez dugu inongo, ezer argitaratuko, goazen lehenbizi pausoak poliki eta pixkanaka ematera. Familiari abisatu behar zaio, eta argitaratzea… familiak esan zuen, inoiz amak esaten zidan, ez zuela pentsatzen, askotan pentsatu duela holako istripuren bat baldin badago hola jokatu behar da, baina bahiketa bat sekula ez zeukala pentsatuta eta orduan, bueno ba, erabaki zuten GARAkoek bai, argitaratu behar zela, baina justu orduntxe askatu ninduten, deitu nuen eta atzera bota zuten albiste hori.
J.O.- Zuen amak esango du, ez? Etxean telefonoa hartu eta jada zorigaitza bada semea kazetari eta argazkilari izatea, bestea, semeak esatea ez, ez dut nik telebisioko programa bat egin nahi edo argazkiak atera nahi, ez, ez… nik Siria eta gerra-tokietara joan nahi dut. Eta jada hirugarrena, bada, gatazka dagoen toki batean bahituta izatea, ez?
A.B.- Amonak behin esan zidan ondo enkaminatuta zihoazen bada, informatika ikasita, baina eta nola okertu zinen? Bueno, bada, okertu egingo nintzen eta…
J.O.- Edozein kasutan eta bromak aparte utzita, beste bi kazetariak libre geratu ziren, alegia, zurekin batera.
A.B.- Bai, bai, bai. Batera.
J.O.- Tira, bada, ze esperientzia gogorra, ez?
A.B.- Bada bai, ez dut errepikatu nahi esperientzia hori, batere ez.
J.O.- Ez duzu… jada…
A.B.- Orain, pixka bat distantziarekin ikusita, ez umore puntuarekin, baina bueno, ez dut hola, zera, errekuerdo…askotan izaten ditut amesgaiztoak eta horrelakoak, baina ez dut horretan asko pentsatu nahi eta pentsatzen dudanean, bada, adibidez, bueltakoan egiten genituen txisteei buruz edo horrelakoak gogoratu nahi ditut, ez dut imagen horiek gogoratu nahi.
J.O.- Berriz joan zaitezke zu Alepora, Siriara? Edo arriskutsua izango litzateke?
A.B.- Sartu, sartu naiteke, oso arriskutsua izango litzateke, zeren pentsatu ezazu nik ez nien ikusi aurpegia, baina horietako batek berriz ere ikusiko banindu, nik ez dakit zer gertatuko litzatekeen. Eta ez dut horretan jokatzen ibili nahi. Niretzako Alepo bukatu da.
J.O.- Zuretzat bukatu da, baina Siriako berri segiko duzu, ez?
A.B.- Bai, bai, bai.
J.O.- Kanpotik eta… nola ikusten duzu?
A.B.- Bada, geroz eta okerrago. Orain, gainera, bada hori, Assad-ek arma kimikoak erabili dituelako aitzakian bonbardatu egin nahi dute, nik dudak dauzkat, Assad izan den, baina, bueno, askotan gogorarazten dit Iraken gertatu zena, ez? arma kimikoak dauzkate, arma kimikoak dauzkate eta horretan… eta bai, jarraitzen ari naiz. Geroz eta okerrago ikusten dut, gainera, askoz ere estremistago egin dira errebelde gaizki deitutako errebeldeak. Asko oso estremista dira, Al-Qaedak geroz eta indar gehiago dauka. Lehenago, nola da, islamista bat moderatuak zirenak edo geroz eta erradikalago, erradikalizatzen ari dira, geroz eta gehiago erradikalizatzen ari dira, orduan, geroz eta okerrago ikusten dut.
J.O.- Sator-zulo handia da, egia esan, gauzak asko gaiztotzen ari dira eta arma kimikoen kontu hori ez dago batere garbi, zuk zerorrek esan diguzu, zalantzatxo…
A.B.- Erabili direla bai, baina…
J.O.- Erabili direla eta jende askok pairatu dituela bai. Hurrena nora joan behar duzu, Andoni?
A.B.- Bada, ez dakit, oraindik ez dakit. Orain agentzia bat muntatzen ari gara, Euskal Herriko agentzia bat muntatzen ari gara eta hori martxan dagoenean ikusiko dugu aber nola… baina berriz ere kanpora.
J.O.- Gerra gogorra izango da, ez? Ze zuk gerrari argazki asko atera dizkiozu toki ezberdinetan.
A.B.- Bai, gerra gogorra dela, nire ustez, denok dakigu. Bizi ez duenak ere, bizi izan ez duenak ere badaki gerra gogorra dela zeren inork, bertan bizi bada, behintzat, inork ez du nahi gerra hori. Gero kontua da…
Kolaboratzailea.- Ikusi ez duenak imajinatu leikek gerra zer den?
A.B.- Duda egiten dut. Duda egiten dut eta oso… gure aitona-amonek edo horrela, gerra bizi izan zuten eta haiek kontatutakoa, bada, askotan esan “Haiek anaia galdu eta hala egin zuen” baina…
Kolaboratzailea.- Haiek esaten dutena azken hau, azken hau.
A.B.- Klaro, baina bertan bizi horrela, haragi erre usain hori eta zaratak eta tentsio hori…
Kolaboratzailea.- Dena dela, hau aurrean eta ez duk zera, baina… eske pixka bat txistea da GARAko periodista bat bahitzea Espainiako Gobernua presionatzeko.
A.B.- Bada bai, txiste bezala hasi zen jada, zeren nik nire, badakik, kanpoko lagunei kontatzen dietenean erdaraz eta, pues van un vasco, un húngaro y un mexicano a la guerra ¿no? Eta horrela hasten da, gainera… van al frente…txiste bezala hasten da, baina txistetik gutxi zeukan.
Eta gerra norbaitek han bertan egon gabe esan badezake zer den, nik duda egiten dut pertsona horren…
Kolaboratzailea.- Dena dela, nik hemen honen Marc-en entrebista bat irakurri nuen lehengoan eta esaten zuen Siriako bortizkeriak, Siriako ankerkeriak, orain arteko denak gainditzen dituela.
A.B.- Bai, horretan ados nago.
Kolaboratzailea.- Egia duk?
A.B.- Bai, bai, bai, bai. Ikusi besterik ez dago islamistak hor
Kolaboratzailea.- Hi, baina denok ikusi genuen zer egin zioten Gadafiri harrapatu zutenean.
A.B.- Bai.
Kolaboratzailea.- Eta hori gainditzerik badago?
A.B.- Gadafirena izan zen oso programatua.
Kolaboratzailea.- Bai, baina nik ezin izan nuen ikusi.
A.B.- Programatua imajinak eta oso hori nahi izan zuten behin eta berriz ere imajina horiek eman, baina…
Kolaboratzailea.- Nik ezin izan nituen ikusi. Hasi nintzen ikusten eta…nire bihotzak ez du balio.
A.B.- Bada, Sirian imajina askoz okerragoak daude, nola telebistetan eta ez diren ematen ari, baina Youtuben eta horrelako zeratan sartzen baldin bazara, ikus daiteke nola islamista batzuk joaten diren, joan diren horrelako kristauak dauden toki batera, han bertako apaizak atera eta denen aurrean burua moztu eta han jartzen dituzte. Osea, horrelako ankerkeriak, erabatekoak, osea, sekulakoak eta…
Kolaboratzailea.- Hori espainolek egin zuten Rif-en, arinago…
A.B.- Ez hain urrun.
Kolaboratzailea.- Eta nik gogoratzen dut Idi Amin belarria ebakitzen ikusi nuen.
A.B.- Idi Amin, Idi Amin zen edo ez, Liberiakoa
Kolaboratzailea.-Bai, Afrika…hari ebaki zioten belarria, ikusi nuen telebistan eta egon nintzen hamabost egun lo egin barik. Irudi haiek, ezin…Gadafirena kontatu didate, ikusten hasi nintzen eta esan nuen, gehitxo.
J.O.- Baina Libian, Andoni, zu izan zinen. Han ere, hango zeran eta zuk han oso argazki gogorrak atera zenituen, oso irudi gogorrak ikusi zenituen han ere.
A.B.- Bai, gerra bat den bezalakoa.
J.O.- Ederki ba, bada, segi beharrean gaude.
A.B.- Mila esker, bada.
J.O.- Lubaki, Andoni Berriotxoa. Eskerrik asko eta eskerrik asko batez ere mutil hau eta beste asko, asko ez dira, gutxi dira, Mikel Aiestaran, Karlos Zurutuza… eta kazetari gutxi batzuk…
A.B.- Alberto Padilla ere bai, hor ibiltzen da.
J.O.- Alberto Padilla, adibidez, hauei esker ikusten ditugulako gatazkak eta gerrak dauden toki horietan dauden triskantzak eta irudi gogor horiek.
A.B.- Gero asko manipulatzen badigute ere.
J.O.- A bai?
A.B.- bai, bai, bai.
Kolaboratzailea.- Zeren eta errebeldeak deitzen dituzten hauek benetan terroristak dira eta zuk esan duzun bezala, terrorismoa besterik ez dute ezartzen.
A.B.- Nik hitz hori… ez zait gustatzen. Terrorismoa hitza erabiltzea ez zait gustatzen.
Kolaboratzailea.- Bueno, hemen, egia esanda, arrazoi duzu.
A.B.- Ulertzen dizut., bai.
Kolaboratzailea.- Frantzia ari zaie laguntzen errebelde…
A.B.- Turkia ere bai.
Kolaboratzailea.- Eta Estatu Batuak ere lagundu nahi die, beraz, ze nolako hipokritak garen gure… gizartea, esan nahi dut.
J.O.- Manipulatu nola manipulatzen zaituzte?
A.B.- Adibidez, argazki bat saltzerakoan, agentziak saltzen die inongo zerarik jakin gabe. Zer idatzi behar den jakin gabe eta hor lehenago ikusten genituen argazkietako batean esaten zuen “Begira errebeldeak nola bonbardatzen duten Alepoko unibertsitatea” edo beste batek esaten zuen “Begira nola defendatzen duten beraien etxea”. Orduan, hor momentu batean kontrola galdu egiten dugu.
J.O.- Bai, zalantzarik gabe. Ederki ba, mila esker, Andoni Berriotxoa. Sexuaz hitz egin behar dugu orain.
A.B.- Bada, orduan, banoa, banoa.
