detalle dokuteka-generico-fitxa

Errumaniarren txabolek polemika sortu dute

Urumea ibaiaren ertzean bizi diren errumaniarrentzat txabola duinagoak eraikitzen hasi dira udalen laguntzaz.

Baina Uraren Euskal Agentziak txabolak kentzeko agindua eman du uholde arriskua delako.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Polemika piztu duten bi eraikinen lanak geldituta daude gaur, baina Astigarraga eta Hernaniko udalen asmoa da ikastaroa amaitzea. Horrela jakinarazi digu Hernaniko alkateak.
LUIX INTXAUSPE. Hori bukatu, eta gero ikusiko dugu, desmontatu behar baldin bada desmontatuko dugu. Baina bueno, aztertu egin beharko dugu zer egin den, zertarako egin den, eta…
E. Uholde-protokoloa martxan jarri eta inguru hori zaintzeko prest daude bi udalak. Bertan bizi diren errumaniarrei beldurra ba ote duten galdetu, eta arriskua guztientzat dagoela diote.
Mikel Goenaga, Astigarragako apaizak ondo ezagutzen du ingurua, eta duela bi urte lurzorua igo zutenetik arriskua asko gutxitu dela dio.
MIKEL GOENAGA. Urak normalean uholdeetan ez dira honaino iristen.
E. Baina ez du berdin pentsatzen Ur agentziak eta pertsonen segurtasuna bermatzeko, inguruan dauden txabola eta eraikin guztiak kentzeko eskatu du.  
 

detalle2

Docuthèque

B1
19-09-2013

x61pRelaContWAR

16291749
01:00

x61pViewCountWAR

4844

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR