Guraso Euskaldunen Batzordea sortu dute Mungian
Eskolan bakarrik ez, euskara etxean eta kalean ere erabiltzea. Hori da Mungiako guraso hauen kezka eta helburua.
Gurasoak konturatu ziren umeak, nahiz eta euskaldunak izan, eta txikitatik euskara hutsean ibili , gero eta erdara gehiago egiten zutela.
Myriam llona berriemailea.- Gela honetan biltzen dira Mungiako Larramendi ikastolako guraso euskaldunen batzordea da.
Maite Ruiz de Egino.- Gure kezkak eta ziren ba ikusten genuenean gure umeak, nahiz eta euskaldunak izan, eta txikitatik euskara hutsean ibili baziren ere ba gero eta erdara gehiago egiten zutela, ezta?
Myriam llona berriemailea.- Hori ikusita, zerbait egitea erabaki zuten. Aditu baten laguntzaz, gurasoak kontzientziatu nahi dituzte. Azken finean, eurak baitira seme-alaben eredu.
Iñaki Eizmendi.- Axola baldin bazaizkie seme-alaben hizkuntza ohiturak, gurasoek beraienak zaindu behar dituztela. Guraso euskaldunek elkarrekin euskaraz egingo balute, seme-alabei oso eredu ona eskainiko liekete, ez?
Maite Ruiz de Egino.- Hori oso argi ikusi dugu, ezta? Gurasoak eta umeen arteko elkarrizketak eta harremanak euskara hutsean izaten direla. Baina guraso euskaldunen artekoak ez dira beti euskaraz. Gurasook eredu izan beharko genukeela.
Myriam llona berriemailea.- Gemak eta Igonek ere eredu izan nahi dute, baina beraiek hutsetik hasi behar izan dute. Ez zekiten euskararik duela lau urte euskaltegian hasi ziren arte.
Gema Lopez.- Nik nahi nuen nire seme-alabekin euskaraz hitz egiteko eta horregatik hasi nuen euskaraz ikasten.
Igone Rekagorri.- Langabezian geratu nintzen eta bueno, esan nuen, erabaki nuen ba euskara ikastea.
Idoia Elgezabal.- Egia esan, gero eta guraso gehiago izaten ditugu, ba, batez ere helburu horrekin datozenak, ezta? Seme-alabekin euskaraz egin nahi dute, euskaraz bizi eta euskara transmititu seme-alabei, ezta?
Myriam llona berriemailea.- Euskaltegiek ikastaro bereziak eskaintzen dituzte helburu horrekin datozen gurasoentzat eta udalek diruz laguntzen diete. Bilbon, esaterako, iaz 262 aita-ama matrikulatu ziren eta orain euren helburuak betetzen ari direla ikusten dute.
Gema Lopez.- Orain ahal dut berarekin ipuin bat euskaraz irakurtzen.
Myriam llona berriemailea.- Hori delako azken helburua, euskara eskolan bakarrik ez. Etxean eta kalean ere erabiltzea.