Docutec
Guraso erdaldunen kezkak (eta II)
Guraso askok ez dakite euskaraz edo gutxi dakite eta zalantza ugari izaten ditzute: etxeko lanetan nola lagundu, dakiten apurra erabili ala ez, nola lortu haurrek euskaraz egin dezaten... Dokumentu honetan, zenbait aholku ematen ditu Amonarrizek.
KIKE AMONARRIZ
Euskaraz ez dakiten arren, eta beharbada horregatik, seme-alabak D ereduan matrikulatu dituzte. Haurren hezkuntzak, ordea, kezkatu egiten ditu eta beraiek, haurren ikas-prozesua jarraitu egin nahi dute eta lagundu. Baina ez dakite euskaraz edo gutxi dakite eta egoera honek zalantza ugari sortzen dizkie; etxeko lanetan nola lagundu, dakiten apurra erabili ala ez, nola lortu haurrek euskaraz egin dezaten...
Nola motibatu?
- Arreta erakutsiz eta seme-alaben ikasketa prozesuan lagunduz.
- Beren ahalegina baloratuz eta zorionduz.
- Beraiekin batera ikasiz eta beren "ikasle" bihurtuz.
- Etxeko erabilera pasiboa bermatuz: zaintzaileak, musika, telebista, liburuak...
- Irakurketarako ohitura sistematizatuz.
- Euskarazko ekintza eta jardueretan esku har dezaten bermatuz.
Etxeko lanak
- Etxeko lanen helburu nagusia ikasteko ohiturak sortzea eta eskolan ikasi dutena barneratzea da.
- Etxeko lanak haurrek egin behar dituzte. Gurasoek lagundu besterik ez, eta norberak ahal dezakeen neurrian, noski.
- Guraso euskaldun askok ere ulermen arazoak ditu, euskarak bizi izan duen egoerarengatik. Askotan soluzioak berdintsuak dira: hiztegiak, itzulpenak...
- Edukiak landu behar direnean gurasoek dakiten hizkuntzan azalduko dituzte eta ondoren haurrak euskarara egokituko ditu.
- Ikasitakoaren errepasoa egin behar denean, paragrafoak, marrazkiak, letra belztuak, eta abar lagungarri gerta daitezke euskara ez dakienarentzat.
- Zalantzak edo kezkak tutoreekin kontsultatu.
