detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 90: Pegatina

Jon komuneko lanak egiten aritu da eta segidan Jone sartu da.

Komunean aurkitu duen "pegatina"rekin haserre agertu da Jone.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Jone.- Ni-no, ni-ni-no!!!

Jon.- Jone, zer pasatzen da?

Jone.- Zuk galdetzen didazu?

Jon.- Bai.

Jone.- Komunean egon zara, ezta?

Jon.- Bai, orain delitoa al da hori, edo zer?

Jone.- Ba izan beharko luke, zelako kiratsa!

Jon.- Joder, neska, ez da hainbesterainokoa, e?

Jone.- Ez dela hainbesterako? Beno, eta hori laga duzun pegatina aitatu barik, e?

Jon.- Pegatina?

Jone.- Bai, komunean, badakizu.

Jon.- Beno, beno, hori urarekin joango da, neska.

Jone.- Eta zertarako dago komunaren alboan eskobila?

Jon.- Baina eskobila hori ez al da ba toaila zepillatzeko?

Jone.- Zer?

Jon.- Txantxa zen, neska, txantxa zen, ez zaitez jarri horrela.

Jon.- Jone, gogoan al duzu After life pelikula?

Jone.- After life? Ba ez.

Jon.- Bai, pelikula japoniarra, hildakoak euren bizitzaren pasarte bat aldatzeko aukera zuten pelikula hura.

Jone.- Keba, keba.

Jon.- Beno, igual dio. Internet bidez lortu dut kopia bat.

Jone.- Ez dute dendetan saltzen ala?

Jon.- Bai zera, dendetan. Ez, ez, Tokioko ekoizpen-etxean eskatu dut. Asako Nishikaua izeneko tipo batekin ari naiz harremanetan.

Jone.- Ba, Jon, ez da batere merkea izango, e!

Jon.- Ez dakit ba.

Jone.- Ez diozu galdetu zenbatean irtengo zaizun?

Jone.- Zu zaren sagutxoarekin! Kalentura daukazu ala?

Jon.- Ez daukat nik kalenturarik, ez.

Jone.- Baina ez zaude ondo. Komunean lagatako pegatina ez zen normala, eta orain dirua barra-barra gastatzen. Zu ez zaude ondo, Jon.
Jon.- Beno, komunarena bale, baina dirua ez da arazoa, e, Jone! Batere gabe geratzen garenean, zure aitari eskatuko diogu eta se acabó.

Jone.- Je, je.

Jone.- Ba ez nekien internet bidez gauzak erosten zenituenik.

Jon.- Bai. Esgrima ekipoa halaxe erosi nuen.

Jone.- Orain ulertzen dut zergatik geratzen zaizun hain justu kareta.

Jon.- Nik beste neurri bat eskatu nuen baina gaizki bidali zidaten.

Jone.- Zuk talla hori eskatu zenuen, gertatzen dena da zuk uste baino buru handiagoa daukazula.

Jon.- Beno, gaurkoa zer da, "Joni potroak ukitzeko nazioarteko eguna" edo zer kristo?

Jone.- Ez, gaur "komuna erabili ostean bonba bota nazioarteko eguna" da.

Jone.- Jon, zuk zer egingo zenuke maite ez zintudala esango banizu?

Jon.- Ez dakit, hori fikzio zientzia besterik ez da eta.

Jone.- Jon, serio ari naiz.

Jon.- Baita ni ere.

Jone.- Jon, ez zaitut maite.

Jon.- Ba zuretzat okerrago.

Jone.- Zelan niretzat txartoago?

Jon.- Bai, ez banauzu maite, zuretzat okerrago.

Jone.- Orduan zein geratuko da pisuarekin?

Jon.- Ni, jakina. Zu zara maite ez nauena, ez?

Jone.- Baina hori ez da justua.

Jon.- Nitaz maitemindu zaitez berriro eta akabo problemak.

Jone.- Bale, zutaz maitemindu naiz berriro. Ya esta.

Jon.- Ikusten?

Jone.- Jon, zelan jakin duzu lehen bromatan nenbilela?

Jon.- A, baina broma al zen bada?

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B2
14-02-2013

x61pRelaContWAR

16287052
03:02

x61pViewCountWAR

3030

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR