detalle dokuteka-generico-fitxa

Zerezko etxeak?

Badakizu zerez eginak dauden munduko etxeak?

Munduko etxeak egiteko material ugari erabiltzen da: egurra, buztina, izotza... Euskal Herrian, adibidez, eraikuntza handietan bizi gara hirietan, eta eraikuntza hauek adreiluzkoak edo zementuzkoak izaten dira normalean.

Hala ere, hirietan badaude kristalezko eraikuntzak ere, edo titaniozkoak; Guggenheim museoa, adibidez. Euskal Herriko herrietan gauzak aldatu egiten dira: baserriak harrizkoak eta egurrezkoak izaten dira. Frantziako gaztelu handiak ikusten baditugu, ikusiko dugu hauek ere harriz eginda daudela.

Afrikan beste material batzuk erabiltzen dituzte etxeak egiteko. Marokkon, adibidez, adobezko etxeak egiten dituzte, eta Saharako basamortuan tuaregen jaimak oihalezkoak izaten dira, oso oihal gogorra. Gainera, oihanean beste etxe mota batzuk ere badituzte: masaiek simaurrezko etxeak egiten dituzte, eta pigmeoek hostozkoak. Ez ahaztu harrizko piramideak, egipziarrek egindakoak.

Ameriketan ere denetarik dago: maien eraikuntzak harrizkoak izaten ziren gehienetan (hauek ere piramideak dira), eta oihanean lastozko etxeak egiten dituzte. Pixka bat gorago bagoaz, Ipar Ameriketako indioek oihalezko etxeak egiten zituzten, denda itxurakoak. Kanadako basoetan egurrezko etxetxoak ere egiten dituzte, asteburua elurretan pasatzeko.

Eta Asian? Asian ere material ugari erabili dute etxeak egiteko, baina harrigarriena da batzuetan papera ere erabiltzen dutela ateak egiteko, adibidez. Bai, bai: paperezko ateak egiten dituzte.

Beste etxe mota bat iglua da, inuitek egiten dutena. Izotzezko etxea da iglua, baina barruan ez dute hotzik pasatzen.

Munduan badaude beste etxe mota batzuk ere. Adibidez, roulotteak plastikozkoak izaten dira (pvc, beira-zuntza...), eta kanpin-dendak oihalezkoak. Guztien artean, ni Hansel eta Gretelen txokolatezko etxearekin gelditzen naiz!

detalle2

Docuthèque

B1
10-11-2006

x61pRelaContWAR

16280473

x61pViewCountWAR

11101

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR