detalle dokuteka-generico-fitxa

Altzoko "Aundiya" filmerako protagonista bila ari dira

Aitor Arregi "Loreak" filmaren gidoigile eta ekoizle denak Altzoko "Aundiya" izeneko proiektu berria aurkeztu du Euskadi Irratiko faktoria saioan. Besteak beste, filmerako protagonistaren bila ari dira, eta horregatik kasting handi bat antolatu dute.

Altzoko erraldoia XIX. mendean Altzoko Ipintza baserrian jaiotako pertsonaia bitxia izan zen, eta zuen neurri ikaragarriarengatik asko sofritu zuena.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Gaur Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendutako Loreak filma Oskarretarako azken txanpako bidea egiten ari da, badakizue. Oscar Sarien 88. edizio honetan ingelesez errodatu ez den pelikula onenaren sarirako da hautagaia. Baina orain baduzue eskuartean beste proiektu bat, Altzoko Erraldoiari buruzko pelikula egiten ari zarete …
ELKARRIZKETATUA. Bai
ESATARIA. Edo egin nahian ari zarete.
ELKARRIZKETATUA. Bai.
ESATARIA. Ze baduzue arazotxo bat protagonista topatzeko, ezta?
ELKARRIZKETATUA. Bai. Bai. Jende gutxi dago.
ESATARIA. Kontaiguzue pixka bat zein den proiektua eta zer behar duzuen, orain gelditzen zaizkigun lau minutu hauetan.
ELKARRIZKETATUA. Bai. Hori da. Ba, pixka bat, hori: 2, 42 neurtzen duen pertsona bat behar dugu,
ESATARIA. 2 eta 42…
ELKARRIZKETATUA. Gutxi daude munduan, eta euskaldunak direnak eta aktoreak gainera, ba imajinatu! Askoz gutxiago oraindik.
ESATARIA. Bai. Bai. Bai.
ELKARRIZKETATUA. Orduan ari garena pixka bat… istorio hau da Altzoko, esan duzun moduan Altzoko Erraldoiari buruzkoa, orain dela 150 urte bizi izan zen pertsonaia mitiko, mitologiko bati buruzkoa. Altzon bizi izan zen 19 urte arte normala zen, 19-20 urte arte normala zen, eta bat-batean gaixotasun bategatik hasi zen handitzen, handitzen, eta bilakatu zen garai hartako munduko gizonik handienean, ez? Eta ibili zen atzetik, atzera eta aurrera, leku batetik bestera eraman zuten, negozio bat antolatu zen bere baitan, familiarrek eta beste bazkide batzuek eginda.Eta horrelako abentura bat dago, ez? Guk uste duguna oso entretenigarria dena eta aldi berean laguntzen diguna hitz egitea beste gai batzuei buruz: hala nola, ba beno, handitasunak sortzen duen lilura, mitoa eta errealitatearen artean dauden batzuetan marra fin horiek. Aldaketaren inguruko zera batzuk, beno, horri buruz. Eta klaro, orain ari gara casting-a prestatzen,
ESATARIA. Eta behar duzue protagonista. 2, 42 ez baldin badauka ere baten batek, baina animatuko balitz, b ez dakit, altua delako, 2 metrotik gora duelako, garaia delako, gustatuko litzaiokeelako, zer egin beharko luke?
ELKARRIZKETATUA. Hori da. Kontua da: ez da bakarrik altua izatea; guk noski, nahi duguna da pertsona altu euskaldun oro ikusi.
ESATARIA. Bai.
ELKARRIZKETATUA.  Horretaz gain, baita, guk casting honetan pertsonaia asko daude, mundu bat sortu behar dugu, 150 urte lehenagoko mundu bat, orduan, castign-a nahi dugu ireki, ez bakarrik pertsonaia nagusietarako baizik eta beste pertsonaia pila bat egongo direnez, horien, horientzako  baita, ez?
ESATARIA. Aja!
ELKARRIZKETATUA. Orduan casting handi bat egin behar dugu ,
ESATARIA. Non egingo duzue?
ELKARRIZKETATUA. Bai. Hau izango da, Binahi enpresa ari da pixka bat hori kudeatzen, Binahi da… Sartzen bazarete web gunean , hiru w bikoitz (www.binahi.com) Hor, hori kasting agentzia bat da, beno besteak beste, eta hor sartzen bazarete zuzenean ikusiko duzue hor dagoela horrelako aukera bat aipatzen duena “Aundiya” pelikularen inguruan kasting bat antolatzen ari garela, eta hor aukera izango dutela ba nahi dutenak izena emateko

detalle2

Docuthèque

B1
23-11-2015

x61pRelaContWAR

16272084
00:02:53

x61pViewCountWAR

7888

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR