Zonbiak Euskal Herriko zineman

"Batek daki " telesaioan beldurra gaitzat hartu dute, eta Aitziber Garmendiak elkarrizketa egiten die zonbien pelikulak egiten dituzten zinemagile biri.

 "Batek daki " telesaioan beldurra gaitzat hartu dute, eta Aitziber Garmendiak elkarrizketa egin die zonbien pelikulak egiten dituzten zinemagile biri. Beñat Iturriotz eta Xabier Padin zine-zuzendariek Idiazabalgo gazta pozoituak, jeltzale banpiroak eta zonbi karlistak nahasten dituzte beldurra eta umorea uztartzen dituzten filmetan. Ez galdu gero!

Telesaio osoa

 

 

 

 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Aitziber Garmendia (OFF).- Beldurra zerbait negatiboa dela diote. A, bai? Ba, orduan nola dituzte hainbeste jarraitzaile beldurrezko filmek, e? Esango didazue zer duen dibertigarritik sofaren atzean beldurrez azazkalak jaten egoteak. Zer pasatzen zaio burutik beldurtuz eta beldurtu araziz (sic = beldurraraziz) ondo pasatzen duen jende horri?
Aitziber Garmendia.- Aupa, mutilak! Zer moduz?
Beñat Iturrioz.- Ondo.
Xabier Padin.- Hemen, eguzkitan.
A. G.- Bueno, mutilak, zuek beldurrezko film zaleak ez ezik, egileak ere bazarete. Noiz sortu zen zaletasun hau?
X. P.- Nik, egia esan, txikitan “Gremlins” pelikula ikusi neban (nuen)… Spielbergena da, ezta? Uste dut baietz.
A. G. eta B. I.- Ez dakit nik, e!
X.P.- Uste dut baietz.
A. G.- Hemen galderak nik egiten ditut!
B. I.- Ni zearekin, banpiroekin. Osea, Dracula ikusi nuen txikitan eta gero, horrez geroztik beldurra ematen zidan ohean sartzeak. Komoke etorriko, atakatuko zidala (sic = ninduela) edo zerbait edo...
A. G.- Denarekin nahasten duzue gainera: Idiazabalgo gazta pozoinduak (sic = pozoitua), Ataungo zonbi karlistak, banpiro jeltzaleak… horiek denak nahastuta, nolabaiteko trilogia bat egiten ari zarete.
B. I.- Gu hasi ginen, ez, Ataunen ari ginela industen (induskatzen) orain dela… 2011n edo horrela. Hasi ginen…
X.P.- Gazte ginen orduan.
B. I.- Bueno, oraindik ere bai. Ez, baina han sortu zen. Lanean ari ginela eta ez dakit zer, eta… egia esan, gu historialariak gara eta… —historia ikasiak gara—, eta orduan, ba, bueno, horrelako pertsonaia historikoak eta zonbiak nahasteko… ez dakit, okurritu zitzaigun. Egia esan, nahiko logikoa sonatu zuen geure buruan. Karlistak eta zonbiak. Hau egin gabe dago, pues, egin behar da.
X.P.- Eta gainera, irten da lehenengo planoan. Dena zen… elurtuta zegoen Ataun, eta elurtuta grabatu behar dugu, eta gero inoiz ezin izan dugu elurtuta topatu Ataun. Asike…
A. G.- Zertan ari ginen? A, bai. Zuek beldurrezko pelikulak ofizioz ala afizioz egiten dituzue?
B. I.- Afizioz
X.P.- Afizioz. Ofizioz, ez.
B. I.- Ofizio? Ninguno. Ez, arkeologoak gara, historia ikasi genuen eta afizioz, bueno, bai. Azkenean, dirurik ez daukazunean, ba, denbora daukazu. Osea, guk egin dugu lagun artean, auzolan moduan, eta, ba, jendeak libre zeukan… ez? Aste bukaeretan eta horrela, eta...
A. G.- Alde horretatik, presupuesto inportanterik, orduan, ez da egon…
B. I.- Presupuesto, bigarrenean, Joxean´s Hil Ebenen, 700, bai.
A. G.- Eta trasteak nondik konsegitzen dituzue? Pinturak, arropak, hori dena.
B. I.- Hori, bueno…
X.P.- Ba, hemendik eta handik.
B. I.- Azkenean, txapelak ere bai… Irunen batzuk; eta beste batzuk uste dut dantza-taldean.
X.P.- Bai, gero organizatu egin behar duzu dena bueltan emateko, baina… beti egoten da…
A.G.- Bai, transpapeleoren bat…
B. I.- Bai. Lortuz eta eskatuz. Bai, bai, bai.
A. G.- Ama!
B. I.- Gainera, berriz hemen?
X.P.- Jarri, jarri, trankil. Egon geldi.
A. G.- Baina formal egon, e? Entrebista egiten ari naiz-eta. Zuek entenditzen al diozue zer esaten duen?
X.P.- Bai. Kantsatuta datorrela. Hemen, korrika egiten…
B. I.- Zonbiak daudela esan du.
X.P.- Ez, baina honek Iparraldeko zonbiz egiten du.
B. I.- Bale, bale.
X. P.- Kantsatuta datorrela.
A. G.- A, euskalkiak ere badaude, zonbikiak. Zonbien hizkuntza…
B. I.- Zonbiko txikian ari da kantatzen.
A. G.- Zonbiko txikian!
A. G.- Zuek beldurrezko filmak egiten dituzuenean, zer lortu nahi duzue? Sustoak emateaz gain, beldurra eman nahi duzue, barre eginarazi…?
B. I.- Nik uste dut barrea, ez?
X. P.- Barrea, beldurra eta gero Euskal Herriko pertsonaia batzuk daude hor ezkutatuta... pues, ateratzeko gogoarekin. Zumalakarregik atera behar zuen si edo si, telebistan ez da agertu nahikoa. Zonbiak beste. Ez da sekula nahikoa.
B. I.- Bai, nahi genituen berreskuratu horrelako pertsonaia historikoak, horregatik, bueno ba, Zumalakarregiren kasua bezala…
X. P.- Geldi! Geldi!
B. I.- Bai, baina beldurra baino gehiago, nahiz eta gustatzen zaigun, ez dugu… osea, gehiago gara umorearen aldekoak-edo, baina, bueno, beldurraren (beldurrezko) film askotan, edo behintzat subgenero batzuetan bai izaten dela beti umorearekin erlazionatzen den…
A. G.- Bai, lotura handia daukate askotan, ez?

Intéressant pour vous



C1
17-11-2016
16244418
03:54
5907