Docutec
Jon eta Jone II. Ikea (53)
Ikea-proba pasatuko dute Jon eta Jonek. Gehiegi haserretu gabe bukatuko dute altzari-dendarako txangoa.
TALA 53 Ikeara
JONE
Jon! Jon! Irteera hori da!
JON
Seguru al zaude?
JONE
Baietz bada, kartelean jartzen du ikusten? Ikea.
JON
Joder ba orain ezin dut maniobrarik egin, Beranduegi
JON
Baina ikusten al duzu zenbat kotxe (auto) dagoen aparkalekuan?
JONE
Normal, hona iristeko eman dugun bueltarekin normal honezkero beteta egotea
JON
Eh eh.. ez da nire errua izan.
JONE
Ia klaro (jakina) Eta gero entzun behar izaten dugu emakumeok ez dakigula maparik irakurtzen eta halako tontakeriak.
JON
Aizu nik zer dakit bada? Filipinetan pasa ditut azken urteak, ez naiz sekula hona etorri.
JONE
Bueno aparkatu eta atera gaitezen behingoz kotxetik
JON
Bada, ea topatzen dugun tokirik han aurrerago
JONE
Han aparkatzen baduzu gero haraino joan beharko dugu tramankulu guztiekin.
Eman beste buelta bat inguruan badaezpada ere.
JONE
Jon itxaroidazu (itxaron iezadazu)
JON
Baina zertan zabiltza?
JONE
Ba poltsa hartzen, arkatza, metroa.
JON
Ez al duzu ba dena apuntatuta ekarri.
JONE
Aizu Jon, goazen lasai ibiltzera. Hau ez da lasterketa bat, gauzak ganoraz begiratu behar dira.
JON
Jende gehiegi dago Jone, ni banoa aurrera, itxarongo dizut nonbait.
JONE:
Hartzazu (har ezazu) behintzat poltsa bat.
JONE
Baina zer daramazu poltsan? Bete betea dago eta
JON
Ba, zera, hartzen joan naizen gauzak.
JONE
Baina ez al daukazu kuxinik etxean?
JON
Bai, baina joder 2,99an daude.
JONE
Eta hau zer da?
JON
Ba dekoraziorako saskitxo batzuk
JONE
Jon, faborez. Utzi horiek nonbait. Goazen behar duzuna ikustera eta kito. Ea, mahai bat, gurpildun bulego aulkia eta.
JON
Saski bat hartuko dut Jone, 0,99an daude.
JONE
Bueno eta aulki honek zer du?
JON
Ba ez dakit, ez da erosoa, besoak jartzekoa altuegi dago.
JONE
Orduan ez dugu ez mahairik ez aulkirik eramango?
JON
Ba ez, ez dut gustatzen zaidan ezer topatu.
JONE
Zein espezialitoa (bereixia) zaren batzuetan.
JON
Zuk nahi zenuen guztia aurkitu al duzu?
JONE
Nik badakit non dagoen nahi dudan guztia, nahi baduzu 20 minutu barru gera gintezke ordaintzeko kaxak dauden tokian.
JON
Bale
JONE
Benetan ez duzu ezer eramango?
JON
Ezetz bada.
JONE
Mahaia ere ez? Mahai bat Jon. Zer behar du mahai batek zure gustukoa izateko?
JON
Feeling kontua da Jone.. Zu bezalako pertsona logikoek ezin duzue ulertu. Nik poesia behar dut nire inguruko altzarietan eta hemengo altzariek ez dute poesiarik instrukzio orri asko, baina poesiarik ez.
JONE
Bueno poeta, ni banoa nire gauzen bila, gera zaitez zure unikornio (adarbakar) eta ostadarrekin. 20 minutu barru ordaintzeko kaxan
JONE
Baina zer dira katxarro horiek?
JON
Kriston inbentoa (asmakizuna). Euro eta erdi bakarrik balio du bakoitzak.
JONE
Baina zer da?
JON
Esnean aparra egiteko katxarrito (trastetxo) bat.
JONE
Eta zenbat erosi dituzu?
JON
10
JONE
Zertarako nahi dituzu zuk 10?
JON
Nik bakarra, beste bat zuretzat da eta besteak opari egingo ditut. Joder kriston inbentoa da. Etxean kafetegietako kafea egiteko aukera... esneari aparra atera eta
JONE
Zu ez zara normala Jon
JONE
Beno behintzat ez dugu arazorik izango gauzak kotxean sartzeko, honaino etorri gara ia ezertarako.
JON
Bada begira, zuk gauza mordoa erosi duzu eta nik aparra egiteko katxarro marabilloso (zoragarri) hauek ditut.
JONE
Bueno goazen bada.
JON:
Itxaron Jone.. ikusi: “hot dog euro batean”.. nahi duzu?
JONE:
Buaj... baina horiek zerrikeria dira Jon gainera duela gutxi atera zen hemengo janak.
JON
(alde eginez) Itxoin memento bat pare bat hartzera noa eta.
JONE:
Joder Jon zer usaina utzi duten zure saltxitxa horiek kotxean
JON
Mmm, edarrak zeuden bada. Bueno bihar elkarrekin bagaude Ikea froga pasa dugula esan genezake ez?
JONE
Oraindik ez gara etxera iritsi.
JON:
Eman pikito
JONE:
Saltxitxa usain horrekin. Ni loka (Ezta erotuta ere!)
JON.
.Pi-ki-to, pi-ki-to, pi-ki-to,pi-ki-to, pi-ki-to
