detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Vietnam txikia (52)

Joneren ama-lanak ez dira nolanahikoak. Semea ez da oso jale ona eta egunero borrokan ibili beharra omeb du.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

TALA 52 Vietnam txikia

W- JONE: Aupa Jon, gero igerilekura al zoaz?
W- JON: Bai.
W- JONE: Ostean hartuko dugu kafe bat?
W- JON: Bale, gauerako planik?
W- JONE: Oraindik ez dakit. Gero hitz egingo dugu.
W- JON: Gero arte maziza.
W- JONE: Maziza?
W- JON: Maitia idatzi nahi nuen baina watxap zuzentzailea izango zen.
W- JONE: Ez zaitez orain konpontzen saiatu. Troglodita.
JONE
    Jon, jarraitzen duzu goizetan irratinobela hori entzuten?
JON
    Egunero ez, baina harrapatzen dudanean entzuten dut bai.
JONE
     Oso gauza kuriosoa gertatu zait etxean irratinobela horrekin.
JON
    Zuk ez zenuen entzuten eta.
JONE
    Ez. Baina kontua da, ordu horretan egunero Nikori gosaltzen ematen diodala.
JON
    Je, niri lehengo egunean bezalaxe.
JONE
    Zuri bezalaxe prezisamente (hain zuzen) ez eta ez hasi. Marrano! (zerria!)
JON
    Eta?
JONE
    Ba jakina. Zuk ez dakizu, baina egunero haur bati, Nikok bezala nahiko txarto jaten duen haur bati gosaltzen ematea. Vietnam txiki bat da.
JON:
    Normala da haurrek gaizki jatea ez?
JONE:
    Bai bai. Pasadan astean desesperatuta irratia jarri nuen eta bat-batean irratinobela hasi eta Niko hipnotizatuta geratu zen.
JON:
    Hara.
JONE:
     Eta orduz geroztik egunero jartzen dut irratia gosaltzerako orduan eta txintxo-txintxo gosaltzen du, irrati teatrotxoa entzunaz.
JON
     Ba zuri ez zitzaizun batere gustatzen.
JONE
    Ez, eta oraindik ere ez diot graziarik ikusten. Baina Nikok txintxo gosaldu dezan balio badu.
JON
    Sakrifikatzeko prest zaude.
JONE  
    Bai. Eta bi horien tontakeriak aguantatzen jarraitzeko prest nago.
JONE
    Eta zuk, zer moduz daramazu lan-kontua?
JON
    Ez naiz kexatzen, batetik eta bestetik ateratzen ari zaizkit gauzak. Oraintxe beste iragarki baten grabaketarekin gabiltza.
JONE
    Autonomo egiteko paperekin laguntza behar baduzu badakizu.
JON:
    Lasai, pare bat txorrada (txorakeria) falta zaizkit,hainbeste urte kanpoan eta badakizu paperak ezin topatu nabil eta gauza asko falta ditut.
JONE
    Kontatu al dizut inoiz Niko iragarki batean atera zela?
JON
    Ez..
JONE
    Ba ia ia jaioberritan, hilabete gutxi batzuk zituenean. Oskarren ama ez dakit nola enteratu (jabetu) zen haur jaioberriren bat behar zutela iragarki baterako eta.
JON
    Eta klaro (jakina).. ez zegoen bere biloba baino guapoagorik.
JONE
    Grazia egingo dizuna beste zerbait da. Ezetz jakin zertarako zen iragarkia?
JON
    Ez dakit? Pardelak (pixoihalak), potitoak?
JONE:
    Hauteskunde kanpaina bateko iragarkirako
JON
    Beraz Niko ia jaiotzetik da jeltzalea.
JONE:
    Bai hori uste zuen bere amonak baina hor nonbait gaizki ulertu zuen eta PNV beharrean PSEko kanpainarako zen.
JON:
    Sakrilegioa.    
JONE:
    Eta bueno ostera aguantatu behar izan genuena, uste dut oraindik tarteka jartzen diotela etxean bideoa eta amona amorratu egiten da.
JON:
    Erakutsi beharko didazu noizbait.
JONE:
    Gero, konpentsatzeko edo, emakumea tematuta egon zen haurra guapoa zela eta iragarkiak egitera eramango zuela eta orduan ia moztu behar izan nion rollo (kontu aspergarri) hori.
JON:
    Bai, egia esan, haurra kastinetara eramaten duten guraso horiek beldurra ematen dute.
JONE:
    Ba Oskarren familiarekin ez pentsa,  izan ditut moskeoak (susmoak) bai. Pentsatzen dute Niko fenomeno bat dela.
JON:
    Eta zuk ez?
JONE
    Nik? Esan dizut egunero Vietnam txiki bat dela niretzat Niko.
JON
    Esageratu (ahohandi) samarra zara.
JONE
    Haur bat bakarrik hazten duzunean esango didazu
JON
    Horretan ezin dizut mitinik bota.
JONE
    Nik munduan gehien maite dudan pertsonatxoa da Niko. Baina badakit ez dela fenomeno bat. Normala da, edozein haurren modukoa.
JONE
    Bihar zein ordutan geratuko gara?
JON
    Bihar? Ez dakit ba, hitz egingo dugu.
JONE
    Hitz egingo dugu ez, antolatu beharko dugu eta bueno kotxean (autoan) duzun zabor hori guztia kendu beharko duzu tokia egiteko
JON
    Kotxea (autoa) hustu? Zertarako?
JONE
    Ez zara akordatzen ezta?
JON:
    A bai Joder Ikea!
JONE:
    Ba zu zinen joateko beharra zuena.
JON:
    Ba igual beste baterako utziko bagenu?
JONE:
    Beste baterako? Jon, Nik honezkero katalogoa errepasatu, neurriak hartu eta behar ditudan gauzen zerrenda egin dut eta gainera Niko bere aitarekin.
JON:
    Bale, bale. Bihar Ikeara.

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B2 C1
30-03-2015

x61pRelaContWAR

16267663

x61pViewCountWAR

2957

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR