detalle dokuteka-generico-fitxa

Teknologian heztearen garrantzia

Zenbat aldiz esan dugu gure etxeko txikienek teknologia guk baino errazago erabiltzen dutela eta ohituagoak daudela teknologiaren aurrerapenekin? Ohituta daude, bai, baina garrantzitsua da ume-umetatik teknologian ondo heztea.

Urko Fernandezek, Pantallas Amigas elkarteko kideak, txikiak eta gaztetxoak teknologian hezteko zer lan egiten duten azalduko digu, eta gehien egiten dizkieten kontsultei buruz ere hitz egingo digu Euskadi Irratiko irratsaio honetan.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Zenbat aldiz esan dugu gure artean etxeko txikienek teknologia guk baino errazago erabiltzen dutela, ohituagoak daudela edo agian iaioagoak direla. Mugikorra eskutan eman eta pantaila ukigarria manejatzen (erabiltzen) dutela haien hatzak izango balira bezala, edo etxeko telebista baita ere. Aparailu teknologikoak ez dira arrotzak haientzat, baina teknologian hezi egin behar da bertan arazo batzuk egon daitezkeelako, eta bueno, arazo hauei buruz hitz egiten, hitzaldiak ematen, eta hezten laguntzen, “Pantallas Amigas”-eko lagunek laguntzen dute, eta gaur gauean gurekin dugu Urko Fernandez, “Pantallas Amigas”-eko proiektu-burua.
ESATARIA. Kaixo Urko, ongietorri.
URKO FERNANDEZ. Kaixo.
ESATARIA. Bueno, zer da “Pantallas Amigas”? Pixka bat esan dut nik, e … teknologian hezten laguntzen digun talde bat zaretela, baina nola aurkezten duzue zuen burua?
URKO FERNANDEZ. Bueno ba, “Pantallas Amigas” ekimen bat da eta bere helburua ba, haur eta nerabeen artean internet eta beste teknologia berrien erabilera, seguru eta osasungarria sustatzea da, hau da, beraiek ba esan bezala ez? Pantaila ukigarriak, internet … sare sozialak eta erabiltzen dutenean, ba e … arazoak eta ekiditeko, ba gaitasun digital batzuk ba eskaintzen ditugu ez? Horiek garatzen laguntzen diegu, bai beraiei, bai irakasleei eta bai gurasoei ba bueno, beraiek ere bai parte har dezaten ez? Beraien seme-alaben edo, edo ikasleen hezkuntza digital honetan.
ESATARIA. Mmm, nola da zuen prozesua? Eskolaz-eskolaz zoazte? Elkarteetara? Gurasoekin harremanetan jartzen zarete? Nola da zuen egunerokotasun hori?
URKO FERNANDEZ. Bueno ba, bi eratako lana egiten dugu, ez? Alde batetik esan bezala ba eskolaz-eskolaz joan egiten gara eta ba ikasle, irakasle, guraso eta beste helduekin ba kurtsoak eta saioak eta eskaintzen ditugu baina gu ere bai “Pantallas Amigas” edo “ Pantailak Lagunak” ekimenean gure baliabide edo gure errekurtso propioak sortu egiten ditugu, ez? E … jokoak, gidak, liburuak, animazioak, ez? Konzienziazio kanpainak egiten ditugu, hau da benetako materiala sortzen dugu, guk erabiltzen duguna baina baita beste askok e … interneti esker erabili dezaketena, ez?
ESATARIA. Esan duzu, e haurrei, nerabeei zuzentzen zaretela, suposatzen dut ez dela gauza bera izango sei urteko haur bati erakustea edo hamabost urteko gaztetxo bati, ezta?
URKO FERNANDEZ . Ez, argi dago e …. hamabi hamahiru urte betetzen dutenean beraien bizitza guztiz ezberdina dela, ez? Eta beraien beharrak ere bai eta eta … ba interneten aurkitzen dituzten erronkak eta arriskuak ere desberdinak izango direla, ez? Horregatik bueno ba gure materialak eta gure programak ba adin ezberdinetara e … nolabait zuzenduta daude, ez? Gu normalean, lehen hezkuntzako laugarren, bosgarren zera mailako ikasleekin lan egiten dugu eta gero bigarren hezkuntzako kurtso guztiekin, ez? Dena dela ba bueno, e gazteagoak ere interneten ibiltzen dira, argi dago bi hiru urterekin e ume batek, e hori ba pantaila …
ESATARIA. Bai, telefonoa eskutan dute bai, bai
URKO FERNANDEZ. …  hori da eta, eta pantaila ukitu dezake eta argi dago ere bai heldu asko, batzuetan ume bezala ibiltzen direla interneten, ez? Beraz guk egiten ditugun, edo ematen ditugun aholkuak eta, pues ere bai baliogarriak izaten direla, ez? Eta adin, edozein adinetarako.
ESATARIA. Eta zeintzuk dituzte galdera gehiago txikitxoenek edo gazteagoek?
URKO FERNANDEZ. Bueno ba, "a priori" esaten bezala ba gurasoek, ez?
ESATARIA. A gurasoek! Je, je, je.
URKO FERNANDEZ.- Bai, helduek … izaten dituzte. Gero e umeen artean, haurrek badituzte galderak, e … nerabeek usten dute dena dakitela, hori da problema, ez? Beraiek uste dute ba, bueno pues guk ezin diegula beraiei ezer irakatsi interneten, ze gu , suposatzen da ja beste belaunaldi bateko pertsonak garela ez? Eta orduan guretzako pues internet eta teknologia pues ja, gehiegizkoa dela ez?
ESATARIA. Galderekin ari ginen, zer nolako galderak egiten dituzte, ze suposatzen dut batzuk segurtasunari begiratuko diotela, beste batzuk aldiz nola entretenitu interneten, edo nola izaten dira galdera nagusienak?
URKO FERNANDEZ. Bai, argi dago, heldu batek galdetuko duela beti, aber …
ESATARIA.- Nola babestu?
URKO FERNANDEZ. Nola babestu, ze segurtasun-neurriak erabili beharko lirateke, badago ere obsesio bat, ez? Jakiteko ea nola filtratu edo nola kontrolatu, ea kasu honetan umeek, zer nolako edukiak eta pues ikuskatzen dituzten ….
ESATARIA. Bai.
URKO FERNANDEZ. … interneten ez? Bueno, ba argi dago bost sei zazpi urteko ume bati holako filtro edo guraso-kontrol sistema bat instalatzea egokia izango litzatekeela baina e oso, ez da praktikoa pentsatzea ba hamahiru hamalau, hamabost urteko nerabe bati pues horrelako, ez , ez, mekanismo, segurtasun mekanismo ezartzea ze, argi da saltatu egin duela eta gainera ba hobe da kriterio izatea ez? Osea jakinda edozer moduko edukiak aurkituko dituela interneten, garbi esatea zer nolako kriterioak bilatu beharko lituzkeen eta aurkitzekotan nola jokatu beharko lukeen, holako e …., holako eduki ez, ez egoki baten aurrean ea nola jokatu beharko lukeen, ez? Osea hobe da gaitasun horiek garatzea eta ez pentsatzea hainbeste kontrol-sistema bat edo filtro bat instalatzea.
 

detalle2

Docuthèque

B2
13-03-2015

x61pRelaContWAR

16267061

x61pViewCountWAR

7847

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR