Docutec
Adin txikikoak eta mugikorren arriskuak
Egungo haurrek gero eta lehenago izaten dituzten mugikorrak eskueran. Horrek makina bat buru hauste sortzen dizkie gurasoei. Izan ere, mugikorren erabilerak hainbat arrisku sortzen ditu.
Baina arrisku horietatik babesteagatik egokia al da haurren intimitatea urratzea? Emilio Calatayud epaileak galderari eman dion erantzunak hautsak harrotu ditu.
Gai hau aztertzeko Rafa Masa Euskadiko adin txikikoen defendatzaile ohiaren eta guraso diren Nerea eta Onintzaren iritziak entzungo ditugu. Irratsaio osoa hemen entzun dezakezu.
ESATARIA . Gaur beste gai bat jorratu nahi dugu zuekin, etxe askotan eztabaidagai izan ohi den gaia izango da segur aski, eta kontua da Emilio Calatayud, adin txikikoen epaileak egindako adierazpen batzuk eman digutela zer pentsatua; adin txikikoen intimitatea urratzea proposatu baitu epaile honek argi eta garbi. Oihane Yustos, koka ditzagun adierazpenak.
OIHANE YUSTOS. “El Mundo” egunkarian egindako elkarrizketa batetik ateratako hitzak dira. Gogoratuko dugu nor den asteko , Calatayud. Bera, esan dugu adin txikiko epailea dela, Ciudad Realekoa da eta oso ezaguna da, oso ezaguna izan zen bere garaian, kaleratu zituen, argitaratu zituen sententziengatik. Zigorrak baino berak, birgizarteratzea, hezkuntza proposatu nahi du, proposatzen du eta sustatzen du. Epaile honek, hala ere badu bere bloga eta bertan, behin baino gehiagotan azkeneko hilabeteetan idatzi du teknologia berriei buruz eta bereziki sakelakoen, telefono mugikorren arriskuez. Hori da momentu honetan bere kezka nagusia. Estatuko egunkari honetan egin dioten elkarrizketan, argi dio sakelakoek hiru arrisku nagusi dituztela.
EMILIO CALATAYUD. “Estos son tres problemas fundamentales …..”
ESATARIA 2 ITZULPENA EGITEN. Hiru arazo nagusi dakartza. Lehena, hau droga da eta lotsagarria da. Herri honetan Gabonetako eta jaunartzeko opari nagusia azken belaunaldiko sakelakoak izatea. Bigarrena, delituak egiteko tresna oso arriskutsua da eta adin txikikoen artean delitu horiek handitzen ari dira. Eta hirugarrena, tresna honek biktima izateko aukerak handitzen ditu.
EMILIO CALATAYUD. “…. de algún delito.”
OIHANE YUSTOS. Nola aurre egin behar zaio, hori ere galdetu zioten zuzenean epaileari. Ze neurri hartu behar da? Ba Emilio Calatayudek, argi esaten du, seme-alaben intimitatea urratu behar da, eta adibidea jarri du. Lehen, gurasoek gelako kaxoiak miatzen zituzten, irekitzen zituzten ….
ESATARIA . Mmm.
OIHANE YUSTOS. … zer genuen, zer zegoen, zer egiten genuen jakiteko, ba orain mobilarekin gauza bera, sakelakoarekin gauza bera egin behar da. Eta proposamen honek, Iñigo, zer pentsatua eman digu, zein da bide zuzena? Non dago intimitatea seme-alaben kasuan? Non dago muga?.
ESATARIA. Nonbaitetik hasteagatik Onintze eta Nerea, oker ez banago, zuek adin txikikoak dituzue etxean …..
ONINTZE . Bai.
NEREA . Bai.
ESATARIA . Ez dakit e … sakelako telefonoarekin edo oraindik ez?
ONINTZE . Bai, bai, bai.
ESATARIA . Eta? nola ikusten duzu zuk arazoa?
ONINTZE . Gaur egun, e … iruditzen zait e … mugikorrak gero eta lehenago oparitzen direla edo gero eta lehenago eskuratzen dituztela gure gazteek, ezta? gure gazte eta haurtxoek. Sei, sei urteko umeak, hiru urteko umeak ….
ESATARIA . Hiru urtekoak?
ONINTZE . Harritzekoa da nola maneiatzen duten gaur egun mugikorra, ez? Igual beraiek ez dute mugikorra, bere mugikorra, baina bai erabiltzen dute eta dakite erabiltzen gurasoen mugikorra. Bederatzi hamar urterekin, e esan dugun bezala Gabonetan, komunioan, ja pixka bat adin hori izaten delako, gaztetxoak lagunekin kalera irteten hasten diren adin hori, gurasoei nolabaiteko ziurtasuna ematen die bere semetxo edo alabak, e mugikorra poltsikoan bada…, badauka, ezta?
ESATARIA . Mmm.
ONINTZE . Ba lokalizatuta dago, zerbait gertatzen baldin bada eta nik uste dut gurasoak, lehen momentuan behintzat, intentzio horrekin ipintzen diola semeari edo alabari mugikorra. Ez baldin badiegu ondo agertzen gure seme-alabei nola erabili behar duten mugikorra, ba erabilpen hori ez dela egokia izaten ….
ESATARIA . Mmm.
