detalle dokuteka-generico-fitxa

Nola neurtzen dira audientziak?

Hitzetik hortzera entzuten dugu halako programak audientzia handia izan duela, eta beste bat kendu egin dutela audientzia eskasa zeukalako. Euskadi Irratiko Amarauna-ko irratsaio honetan azaltzen dute nola egiten diren neurketa horiek.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. 239 minutu, horixe da Euskal Erkidego Autonomian, egunean, batez beste, telebistaren aurrean pasatzen dugun denbora. Eta gehien kontsumitzen dugun katea Telecinco.
Baina nola jakiten da hori guztia? Nork erabakitzen du telesail baten arrakasta, jarraitzaile zinen programaren porrota edota audientzia-tasa guztiak gainditu zituen futbol-partida? Telebista ikusten duen jende guztiak ez behintzat; datuok batzuek erabakitzen dituzte: biztanleria ordezkatzen duen etxe jakin batzuek, hain zuzen.
Bada estatistiken oinarritutako sistema baten bitartez aukeratzen dituztela, eta ez zoriz aldagai batzuen arabera baizik: kokapen geografikoa, etxeko ekipamendu teknologikoa, lurraldeko hizkuntzak, etxekoen jarduera, aisialdirako gustuak edota klase sozioekonomikoa. Lagina xehe-xehe aztertzen da, datuak benetan populazioaren ordezgarri izan daitezen, eta behin perfila indentifikatuta audimetroak instalatzen dituzte ezaugarriok betetzen dituzten etxeetan. Hala programa batek funtzionatzen duen ala ez jakiten da, biztanleriaren joerak ezagutu, finkatutako helburuak betetzen ari diren edo ez jakin…
    Audientziak telebistaren jarduera kontrolatzen du, beraz, seinaletik ateratzen den edozer identifikatzen duena. Audimetro bakarrak gehienez 8 telebistaren jarduera neur dezake eta 250 katerena. Behin audimetroa edukitzearen erronka onartuta, etxekoek ohitura batzuk hartu behar dituzte, kide bakoitzak bere zenbakia edo izena dauka, eta telebista ikusiko duen aldiro identifikatu egin behar da. Bat baino gehiago ari badira telebistari so, horiek ere identifikatu egin behar dira. Bisiten kasuan ere bisitari-kopurua adierazi behar da, baita sexua eta adin-tartea ere.
    Egun, Espainia mailan 4.625 etxetan daude audimetroak, horrek 12.000 pertsonaren jarduera bilduko luke. Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, 380 etxetan, zeinak ordezkatuko lukeen 900 pertsonako lagina. Gainera, etxeetan jasotako datuak egunero-egunero aztertzen dira. Imajinatu zer den, beraz, populazioa ordezkatzen duten 900 pertsonaren jarduera egunero jarraitzea. Hori ikerketa gutxitan gertatzen da. Rebeca Garai.
REBECA GARAI (ETBko audientzia-arduraduna). Kontuan izan behar dugu 900 pertsona horiek egunero ematen dituztela datuak; hau minutuz minutu kontrolatzen dela egunero. Horrek zer esan nahi du? Ba hasteko ez dagoela gizarte-zientzietan, eta ez bakarrik gizarte-zientzietan, beste eginkizunetan daukazuna egunero mila pertsonaren iritzia goiz bakoitzean aurreko egunean egin dutenari buruz.
    Eguneko 24 orduetan dago martxan, minutu eta segundoko jarduera neurtzen gelditu gabe, eta horri esker oso datu zehatzak jaso daitezke, hala nola programa bat emititu eta biharamunean zenbat haurrek ikusi duten, edota langabezian dauden zenbat euskal hiztunek.
    Eta hori gutxi balitz, datuok ez dira audientzien ardurako soilik, baizik eta publizitatearentzat ere ezinbesteko dira, audientzia-datuak baitira kate, ordu-tarte edo programa jakin batean edo bestean spotak jartzea erabakitzeko gakoa jende-kopuru altu batera iristeko, edo perfil jakin batengana. Bakoitzak bere helburuen arabera jokatzeko aukera dauka audientzia-datuei esker. Eta, lasai, gehienez 5 urtez egon daitezke audimetroa etxe berean, ez gehiago, bost urteren buruan etxez aldatzen da gailua. Audientzia erabakitzen duten horiek ez dira, beraz, eternoak.
 

detalle2

Docuthèque

B2
17-02-2015

x61pRelaContWAR

16266261
00:04:00

x61pViewCountWAR

6577

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR