detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman, mintzalagun bila: Kermanen maleta

Kermanek maleta handia eramango du oporretara. Lagunarekin elkartu denean, ordea, hegazkin-txartelak bilatzen hasi da eta... non ote daude? Maleta handi horretan, agian?

'Oker zabiltza' eta 'Okertuta zaude' ez dira gauza bera. Lehenengoak arrazoi eza adierazten du eta bigarrenak, tente ez gaudela. PASATU eta MOLESTATU aditzek NORK erako subjektua eskatzen dute.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KERMAN:    Josu!
JUSTO:     Baina, baina, Kerman, zertan ibili zara? Berandu zatoz.
KERMAN:  Barkatu, barkatu.
JUSTO:    Joe! Ordu erdi bat egondu naiz zain.
KERMAN:  Okertuta zaude! Hogei minutu baino ez dira izan.
JUSTO:    Hitz egiteko modua besterik ez da!
KERMAN:  Maleta honek du errua. Hau pisua! Oker-oker eginda nabil! Sekulako bizkarreko mina izango dut bihar.
JUSTO:    Behar ez dituzun gauza piloa sartuko zenituen, beti bezala.
KERMAN:  Et, et, et! Okertuta zaude, e? Behar-beharrezkoak baino ez ditut sartu.
JUSTO:  Bai! bizkarreko minaren kontrako pilulak, adibidez.  
KERMAN: Zeinen xelebrea zaren!
JUSTO:  Tira! Hegazkin txartelak ekarri badituzu, horrekin nahikoa.
KERMAN: Txartelak!
JUSTO: Ahaztu egin dituzu?
KERMAN: Ez, oker zabiltza! Ez dakit ahaztu ditudan ala ez!

Kontuz "oker   zabiltza eta okertuta zaude esapideekin, ez baitute esanahi bera. "okertuta zaude" edo "oker-oker" eginda zaude esaten dugunean, tente ez gaudela esan nahi dugu. "oker zabiltza" esatean, berriz, arrazoirik eza adierazi nahi dugu. 


JUSTO:    Ondo begiratu Kerman. Txartelak hor nonbait behar dute.
KERMAN:    Zuk uste?
JUSTO:    Bai. bestela zukutu egingo zaitut!
KERMAN:    Lasai. primeran pasatuko gara oporretan. Ikusiko duzu.
JUSTO:    Bai, hegazkina galtzen ez badugu behintzat.
KERMAN:    Aizu, axola ez badizu, nahiago nuke nire gauzak ukituko ez bazenitu. Niri hori asko molestatzen zait. (horrek...dit)
JUSTO:    Kerman, gogorarazi behar dizut nork ahaztu ditu hegazkin-txartelak?
KERMAN:    Bueno, bueno, lasai. Gero, primeran pasatuko gara une hauek gogoratzen. A ze barre algarak egingo ditugun!
JUSTO:    Niri ez dit grazia handirik egiten oporrik gabe geratzeak. Benetan ari naiz.
KERMAN:    Axola dizu nire barruko arropa behintzat ez ukitzea? Izugarri molestatzen zait.
JUSTO:    Horretan pentsatzen ari nintzen. Zure galtzontziloak usaindu behar ditudala, ene! Nola bururatu ote zitzaidan niri zurekin eta Mikel Pablorekin oporretara joatea.
KERMAN:    Mikel Pablo! Berari eman nizkion txartelak. Ahaztuta nengoen.

 "Pasatu" eta "molestatu" aditzek Nork erako subjektua eskatzen dute. "oporretan oso ondo pasatuko dugu" eta "horrek molestatu egiten dit". "oso ondo pasatuko gara" eta "izugarri molestatzen zait" esaldiak ez dira egokiak.

 
JUSTO:    Txartelak Mikel Pablok dituela? Ene! Astoa saldu eta mandoa erosi! Hura ere gehienetan berandu ibiltzen da.
KERMAN:    Oker zaude, beti heltzen da berandu.
JUSTO:    Tira, jaso traste hauek guztiak azkar eta goazen taxi bat hartzera.
KERMAN:    Aizu, maleta honekin erabat okertuta nabil. Baina, aurretik joan nahi baduzu, segi lasai; ez dit molestatzen.
JUSTO:    Tira, tira, lagunduko dizut. Horrela ibili beharra ere! Eta ordubete baino ez da falta hegazkina ateratzeko.
KERMAN:    Oker ez banago 50 minutu baino ez dira falta.
JUSTO:    Kerman, zaude isilik, mesedez. Eta non arraio dago Mikel Pablo?
KERMAN:    Begira! Hor dago Mikel Pablo!
JUSTO:    Mikel Pablo, oker ez banago, garaiz heltzen zaren lehen aldia da.
KERMAN:    Begira, horretan arrazoia daukazu. Mikel Pablo, txartelak hor al dauzkazu?
JUSTO:    Bai! primeran pasatuko dugu! Goazen!

Oker zabiltza eta okertuta zaude esapideek ez dutela esanahi bera ikusi dugu. Oker zaude edo oker zabiltza esatean, arrazoi eza adierazi nahi dugu. Eta okertuta zaude edo oker-oker eginda zabiltza esaten badugu, tente ez esan nahi dugu.
Bestalde, gogoan izan pasatu eta molestatu aditzek nork erako subjektua eskatzen dutela. Adibidez, "oporretan oso ondo pasatuko dugu" edo "horrek molestatu egiten dit". 

Eta zuek, betikoa, honekin edo harekin, baina egin!

detalle2

Docuthèque

A2
16-07-2010

x61pRelaContWAR

16260191

x61pViewCountWAR

10722

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR