Docutec
Zer eraman maletan?
Aste Santua hurbiltzen ari da eta, horrekin batera, askorentzat opor egunak. Baina zer sartu behar dugu maletan oporretara goazenean? Zer arropa dira derrigor eraman behar ditugunak?
KAZETARIA. Maleta prestatzeko, aholkuak jasoko ditugula gaur, Laia. Zer hartu behar dugu kontuan? Ea, esaiguzu.
LAIA VARELA. Bai. Bueno, lehenik eta behin nik uste det [dut] garrantzitsuena dela jakitea nola bidaiatu behar dugun, ez: ea hegazkinez, autoz, trenean… ba nola, ez? Eta behin hori dakigula antolatu gaitezke. Eta, azkenean, hegazkinean bidaiatzera baldin bagoaz, orokorrean maleta txikia eramaten saiatzen gara.
KAZETARIA. Bai. Ahalik eta txikiena, ezta? Baina badaezpadakoak beti daude: badaezpada hau, badaezpada bestea…
LAIA VARELA. Hori da, hori da. Baina bai, gutxiago ordaintzearren nik uste dut beti saiatzen garela txikia eramaten. Gero oporretan egongo garen egunen araberakoa ere izango da maleta. Orduan, astebeterako, 15 egunetarako baldin bagoaz, ezingo dugu hegazkinean ezta txikia eraman ere.
KAZETARIA. Bai.
LAIA VARELA. Orduan, ba hori, pixka bat nola bidaiatuko dugun eta zenbat egun joango garenaren arabera, aukeratuko dugu lehenengo maletaren tamaina. Gero, autoan baldin bagoaz ere, ba, atzeko aldearen tamainaren arabera hartuko ditugu gauzak. Eta trenean bagoaz, nire esperientziaren arabera, bi maleta handi gehienez. Bakarrik bidaiatzen badugu, adibidez, ba, bidaia luze baterako edo, eroso bidaiatzeko bi bulto edo bi maleta gehien jota. Eta hori. Gero, baita ere, kontuan hartu beharko genuke bidaiatuko dugun toki horretan zer eguraldi egiten duen.
KAZETARIA. Eguraldi ona, eguzkia…
LAIA VARELA. Hori da, hori da. Momentu honetan gu udaran gaude, baina beste toki batzuetan neguan daude; edo euria egin dezake, eguraldi txarra. Beti informatzen gara, gainera, joan baino lehen zer eguraldi edukiko dugun bertan. Eta horren arabera, maleta modu batekoa edo beste arropa batzuekin osatuko dugu.
KAZETARIA. Laia, demagun, pentsa dezagun, hiri batera goazela, gure oporraldia hiri handi batera direla; Parisera adibidez, New Yorkera, Londresera … Ze da derrigor eraman beharko genukeena?
LAIA VARELA. Nik uste dut oinarri-oinarrizko arropa eta osagarriak direla, bai zapata-pare on bat, hori niretzat garrantzitsuena da. Azkenean, hiri batean ibili eta ibili arituko gara eta, orduan, ez baditugu zapata erosoak eramaten…. lehenengo egunean ja leher eginda bukatuko dugu: zaurituak edo min handia izango dugu oinetan; beraz, zapata onak garrantzitsuena.
Gero arropa erosoa, hori baita ere. Egoeraren arabera, ba, eguraldi beroa egin behar badu, arropa arinak, galtza motzak, kamiseta manga motzak hobe; eta freskoa egin behar badu, hotz egin behar badu, jertseren bat edo… baina beti erosoa, erosoa dena. Azkenean, ordu asko pasako ditugu hotela, albergea… hortik kanpo, beraz, eroso, eroso sentitu beharko gara
Azkena zen poltsa on bat. Askotan, agian ez diogu garrantzirik ematen osagarri horri, baina hiri batean, bai mapa, bai argazki-kamera, bai mugikorra, bai janaria, adibidez sandwichak edo, segun eta nola bazkaldu behar dugun.
KAZETARIA. Bai, jakina.
LAIA VARELA. Poltsa on bat eramatea, edo motxila antzeko bat eta poltsa bat, kremailerarekin beti… Hiri hauetan, badakizu, jende asko mugitzen da, metroan, kalean... Eta gero eta poltsa eroso eta ziurrago bat, hobe.
KAZETARIA. Laia, ez dugu denbora askorik, baina bai jakin nahi dugula errenkadan zein den derrigor eraman behar dugun arropa hori. Adibidez, txaketa eramatea komeni da, dotore joan behar badugu, ezta, leku dotore batera joan behar badugu.
LAIA VARELA. Hori da, hori da. Horretarako, adibidez, nik amerikana bat edo eramango nuke; horrelako momentu bereziren bat izan behar badugu, adibidez kruzeroetan eta askotan momentu eleganteagoak daude, ba hor bai eraman beharko genuela arropa-pieza hola… garrantzitsuago bat, eleganteago bat. Eta gero galtza luzeak beti, nahiz eta uda izan, galtza motzak beste pareren bat, kamiseta tirantedunak edo manga motzak, beti gorputzera itsasten ez direnak, beroa eta egiten badu, beti haize pixkat izateko.
KAZETARIA. Bai.
LAIA VARELA. Eta gero gauetan, freskatzen duela askotan eta ez gara konturatzen, baina toki askotan zenbait gauetan freskatu egiten du; orduan, beti txaketatxo bat, algodoizko txaketatxo bat ere ondo dator. Eta zapatak, zapata erosoak.
