detalle dokuteka-generico-fitxa

Mannequin Challenge-a, fenomeno biral bihurtu den erronka

Fenomeno biral bihurtu da: jende multzo bat, manikiak bezala, geldirik grabatzeko erronka.

Sare sozial guztietan dago. Eta erraza denez, era guztietako elkarte eta taldeek jarraitu dute moda.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Fenomeno birala da, sukarra, eta ez dago moda honi ihes egin dion talde zein elkarterik. Mannequin Challenge-a, erronka xaloa, maniki baten gisara geldi egotea edozer egiten, denbora geldituko bailitzan. Oro mugitzen den kamera batek grabatua, horrek ematen baitio akzio-itxura. Eta moda honi ihes egiterik ez dagoela esaten dugunean, hara bildumatxoa:
Futbol amerikarreko taldea, kazetarien galderak eta guzti; NBAko ikusle eta cheerleader guztiak; Londresko metroko bagoi bat geldiaraztea lortzeraino ere. Urpean, igeriketa sinkronizatuko Espainiako taldearen gisara. Edota elurretan, Iruñeko Irritzi eskiko iraupen-eskiatzaileak bezala.
Dibertimendu kolektiboa, maitagarria, ia % 100ean kanta berdinak lagunduta. Rae Sremmurd-en Black Beatles hartara, Denver-en, Koloradon, fan guztiak izoztea lortuta. 24 ordutan 47.000 retuit eta 61.000 gogoko dut eskuratu zituen bideoak.
Jakina da, baina, unibertsala izateko beharrezkoa dela lokaletik abiatu. Gaztearen mannequin lehiaketako irabazleek bezala, gurea hautatuta. 

detalle2

Docuthèque

B2
29-12-2016

x61pRelaContWAR

16244951
01:42

x61pViewCountWAR

4302

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR